Bizkar-jauzika, baita ere Buruzkainka trebezia erakusteko mutilen haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Baigorrin, Nafarroa Beherean jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Mutil bat eskuz oinak ukituz jartzen zen makurtuta, eta haren gainetik, eskuak bizkar gainean ezarriz, banaka salto egiten zuten jolaskideek. Jolasa errepikatu egiten zuten, makurtutakoak bizkarra gero eta gorago jarriz, eta saltoa gero eta zailago bihurtuz. Saltoan huts egiten zuena jokoz kanpo geratzen zen.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu