Bilbo Hiria Irratia katea (96.0 FM) Bilbo Handian eta euskaraz emititzen duen garrantzitsuena da. Euren hitzetan "irrati urbanoa, irekia, kosmopolita eta euskalduna" dira. "Zenbat Gara" elkarteak sortu zuen 1997an, eta Abandoko San Bizente kaleko bulegoetatik emititzen dute. Mieltxo Monfort izan zuen esatari eta bultzatzaile nagusi, 2016an hil zen arte. Baita 2015ean zendutako Jabi Lauzirika "Apolo" ere.

Bilbo Hiria Irratia
Datuak
Motairrati-estazioa
HerrialdeaEspainia
Erabilitako hizkuntzaeuskara
Jasotako sariak
Argia Sariak  (1999)
webgune ofiziala

TOKIKOM tokiko hedabideen bateraguneko kidea da. Euskal Herriko irrati libre eta komunitarioak biltzen dituen Arrosa sarea elkarlan ekimenean ere esku hartzen du.

2006ko martxoan aurkeztu zuen bilbohiria.com webgunea, bertan zuzeneko emisioa eskaintzeaz gain, iragandako saioak podcast eran nahierara eskaintzen hasi zen bertan, hori egiten zuen Euskal Herriko lehenengo emisora izanik. 2014ko uztailean aurkeztu zuen bere webgune berria bilbohiria.com bilbohiria.eus bihurtuta, smartphoneetarako egokitutako itxura berriarekin baina 2006tik argitaratutako saio guztien gordailua mantenduta.

10. urteurrena aldatu

2007ko maiatzaren 23an "The Dubliners" talde irlandarrak jo zuen Kafe Antzokian irratiaren 10. urteurreneko jaian.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu