The Dubliners

      The Dubliners
      The Dubliners taldeko kideak 2005. urtean.Ezkerretik eskubira: Eamonn Campbell, John Sheahan, Barney McKenna, Séan Cannon eta Patsy Watchorn.
      The Dubliners taldeko kideak 2005. urtean.
      Ezkerretik eskubira: Eamonn Campbell, John Sheahan, Barney McKenna, Séan Cannon eta Patsy Watchorn.
      Datuak
      Jatorria Dublin
      Irlandako ErrepublikaIrlandako Errepublika
      Musika mota Folk
      Urteak 1962 - gaur egun arte
      Diskoetxeak Columbia, Epic, Legacy, Major Minor, EMI, Transatlantic, Polydor, CHYME, Lunar, Harmac, Baycourt, Celtic Collections
      Webgunea Silly Wizard's "Official" History Pages
      Taldekideak
      John Sheahan
      Sean Cannon
      Eamonn Campbell
      Patsy Watchorn
      Taldekide ohiak:
      Ronnie Drew (zendua)
      Luke Kelly (zendua)
      Ciaran Bourke (zendua)
      Barney McKenna (zendua)
      Bobby Lynch (zendua)
      Jim McCann
      Paddy Reilly

      The Dubliners Irlandako talde beterano eta emankorra da, folk musika estilokoa, 1962an Dublinen sortutakoa.Talde bezala bere hasierako emanaldiak Dublingo O'Donoghue's Pub tabernan eman zituzten. Beren izena James Joyce idazlearen Dublindarrak ("Dubliners") eleberriaren izenburutik hartu zuten.

      2006 arte 41 disko kaleratu dituzte. 2007an, parte hartu dute Bilbo Hiria Irratiaren 10. urteurrenean, Kafe Antzokian (Bilbo) kontzertua emanez. Eta 2008ko azaroaren 5ean, toki berean, Ronnie Drew hildako kantariari omenaldia egin zioten, bertan Phelim Drew semea, musikari eta aktorea, Antonio Breschi ("Nomadic Piano"), Consuelo Nerea, Joe McHugh, Gabin Dabiré, Sue Collins, Josu Zabala Ajuriagerra, Jose Angel Irigaray eta Benito Lertxundi egon zirelarik.

      Taldekideak

      Ronnie Drew (1962-1974; 1979-1995), Luke Kelly (1962-1984), Ciaran Bourke (1962-1974) eta Barney McKenna (1962-2012) jatorrizko taldekideak izan ziren.

      Geroxeago, Bobby Lynch (1964-1965), Jim McCann (1974-1979) eta Paddy Reilly (1995-2005) taldean ibili dira, baina gaur egun segitzen dutenak John Sheahan (1964-), Sean Cannon (1982-), Eamonn Campbell (1987-) eta Patsy Watchorn (2005-) dira.

      ↑Atal Bat Atzera Joan

      Iruditegia

      ↑Atal Bat Atzera Joan

      Diskografia

      1. 1964 The Dubliners with Luke Kelly
      2. 1965 In Concert
      3. 1966 Finnegan Wakes
      4. 1967 A Drop of the Hard Stuff (7 Drunken Nights) eta More of the Hard Stuff.
      5. 1968 Drinking and Courting (I Know My Love) eta At it again (Seven Deadly Sins)
      6. 1969 Live at the Royal Albert Hall, At Home with The Dubliners eta It's The Dubliners.
      7. 1970 Revolution eta Hometown.
      8. 1972 Double Dubliners (Alive And Well)
      9. 1973 Plain and Simple
      10. 1974 Live
      11. 1975 Now
      12. 1976 A Parcel of Rogues
      13. 1977 Live at Montreux, Home, Boys, Home eta 15 Years On
      14. 1979 Together Again
      15. 1983 Prodigal Sons, Live at Carre eta 21 Years On
      16. 1987 25 Years Celebration
      17. 1988 Dubliner's Dublin
      18. 1992 30 Years A-Greying eta Off to Dublin Green
      19. 1996 Further Along
      20. 1997 Alive Alive-O eta The Definitive Transatlantic Collection
      21. 2000 Original Dubliners, Collection, The best of The Dubliners eta At their best
      22. 2002 The Transatlantic Anthology, 40 Year Celebration eta Live at the Gaiety
      23. 2003 Spirit of the Irish
      24. 2006 The Dubliners Collection
      ↑Atal Bat Atzera Joan

      Kanpo loturak

      ↑Atal Bat Atzera Joan
      Last modified on 9 martxoa 2013, at 04:11