Big Wednesday
Big Wednesday (euskaraz Asteazken Handia) 1978ko John Milius estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta Dennis Aaberg gidoilariarekin batera idatzitako kirol eta drama film bat da. Jan-Michael Vincent, William Katt eta Gary Busey aktoreek antzeztu zuten.
Surfzaleen artean kultuzko filmaren estatusa du. Argumentua John Milius berak Malibun izandako bizipenetan arinki oinarritua dago, gaztaroan berau ere surflaria izan baitzen.
Argumentua aldatu
1960ko hamarkada, Kalifornia. Matt (Jan-Michael Vincent), Jack (William Katt) eta Leroy (Gary Busey) surfzaletasunak adiskidetu eta topera bizi diren hiru mutil gazte dira. Baina 1970ko hamarkadaren hasierarekin, nerabetzaroaren xalotasuna galdu, Vietnamgo Gerra tartean sartu, helduen munduko ardurak eta desilusioak agertu, eta bizitzak banatu eta bakoitzak bere bidea hartuko du.
Aktoreak aldatu
- Jan-Michael Vincent: Matt Johnson
- William Katt: Jack Barlowe
- Gary Busey: Leroy "Masokista" Smith
- Patti D'Arbanville: Sally
- Lee Purcell: Peggy Gordon
- Sam Melville: Bear
- Celia Kaye: Bearren emaztegaia
- Darrell Fetty: Waxer
- Gerry Lopez: Bere burua antzeztuz
- Hank Worden: Dendaria
- Joe Spinell: Psikologoa
- Steve Kanaly: Sallyren senarra
- Barbara Hale: Barlow andrea
- Fran Ryan: Lucy
- Dennis Aaberg: Slick
- Reb Brown: Erreklutatzailea
- Arthur Rosenberg: Ofiziala
- Janet Julian: Festako neska
- Charlene Tilton: Festako neska
- Frank McRae: Sarjentua
- Perry Lang: Mutil garaia
- Michael Talbott: Hog
- Robert Englund: Narratzailea, Fly
- Keith Davis: Ostrich
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)