Beta-laktamasa

Penizilina degradatzen duen entzima, hainbat bakteriok babes-mekanismo moduan garatu dutena

Beta-laktamasak (β-laktamasak) bakterio batzuek ekoizten dituzten entzimak dira, hainbat antibiotikoren aurrean (penizilina eta zefalosporinak, besteak beste) bakterio horiei erresistentzia ematen dietenak.

Beta-laktamasa
Formula kimikoaNA
Motaamidohydrolases (en) Itzuli eta hydrolase, acting on carbon-nitrogen (but not peptide) bonds, in cyclic amides (en) Itzuli
Eragin dezakebeta-lactam resistance (en) Itzuli
Identifikatzaileak
CAS zenbakia9073-60-3
EC zenbakia232-970-8
ECHA100.029.961
MeSHD001618

Beta-laktamasean aurrean sentikorrak diren antibiotiko guztiek (antibiotiko betalaktamikoek) ezaugarri bat partekatzen dute: beren molekulan eraztun betalaktamikoa dute, hiru karbono atomo eta nitrogeno bat dituena. Eraztun kimiko hori da, hain zuzen, beta-laktamasek puskatzen dutena.

Bakterio Gram negatiboek (batik bat) eta Gram positibo batzuek ekoizten dituzte entzima hauek.

Beta-laktamasa asko daude, 200 baino gehiago [1]. Penizilinaren aurka jarduten dutenei penizilasa deritze, eta identifikatu ziren lehenengo beta-laktamasak izan ziren.

Beheko irudiak beta-laktamasen jarduera hidrolitikoa penizilinaren gainean zehazten du:

Penizilinaren hidrolisi mekanismoa beta-laktamasen bidez
Penizilinaren hidrolisi mekanismoa beta-laktamasen bidez

Antibiotiko beta-laktamikoek bakterioen zelula-hormaren sortze prozesua prozesua inhibitzen dute, zelula-horma horren peptidoglikanoaren sintesia blokeatzen dutelako. Beta-laktamasek ekoizten dituzten bakterio batzuek entzima horiek ekoiztu ondoren kanporatzen dituzte, horrela antibiotikoa neutralizatzen dute honek jardun ahal izan baino lehen. Beste batzuek, aldiz (Gram negatiboek, bereziki) ez dituzte beta-laktamasak kanporatzen, eta entzima horiek bakterioaren espazio periplasmikoan jarduten dute [2].

Beta-laktamasak kodetzen dituzten geneak bakterioaren kromosoman egon daitezke, plasmido batean edo transposoietan.

Asko dira beta-laktamasak sortzen dituzten bakterioak, Gram negatiboak zein Gram positiboak. Lehenengo taldean, enterobakterio batzuk daude, Pseudomonas aeruginosa eta Haemophilus influenzae, besteak beste. Bigarren taldean, Staphylococcus aureus eta Acinetobacter baumannii, esaterako.

Erreferentziak aldatu

  1. Paterson, D Bonomo, R. "Extended-Spectrum beta-lactamases: a clinical update". Clinical microbiology reviews, Oct 2005, p657-686
  2. Beta-lactamasas paho.org

Kanpo estekak aldatu