Belarri zuri-gozoa (Panellus mitis) Mycenaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ezin da kozinatzeko erabili, oso txikia delako eta okela larrukara duelako.

Belarri zuri-gozoa
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaMycenaceae
GeneroaPanellus
Espeziea Panellus mitis
Singer, 1936

Sinonimoa: Urosporellina mitis.

Deskribapena aldatu

Kapela: 0,5 eta 2 cm bitarteko diametrokoa, maskor, mihi edo giltzurrun itxura izaten du. Zurixka edo krema kolorekoa, pruina zuriago batez estalia. Azala bereizgarria du, ertza, bihurria eta inkurbatua.

Orriak: Estu samar, lodiak, estuak, oso dekurrenteak eta ondo mugatuak oinaren inguruan; zuriak edo krema zurbil kolorekoak.

Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.

Hanka: Eszentrikoa, laburra edo errudimentarioa, oinarrirantz mehetua, zuria eta maluta ezkatatsu txikiz estalia.

Haragia: Urria, zuria eta zaila, zapore gozokoa,[2]

Etimologia: Panellus terminoa, tumorea, hantura esan nahi duen "panus" hitzaren txikigarritik dator, eta ireki, zabaldu esan nahi duen latinezko "pando" hitzetik. Mitis epitetoak, leuna, biguna, gozoa, samurra, haragiaren zaporeagatik du.

Jangarritasuna aldatu

Ez da jangarria, larrukara delako.[3]

Nahasketa arriskua aldatu

Panellus stipticus delakoarekin nahas liteke, baina honek kolore, arre-okre-horixka du eta zapore garratza.[4]

Sasoia eta lekua aldatu

Udazkenean eta neguan oso ohikoa, koniferoen enbor eta adar hiletan, hainbat aleko multzoetan.[5]

Banaketa eremua aldatu

Europa, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Errusia.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo.. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 246 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 421 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 356 or. ISBN 84-505-1806-7..
  5. (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona,, 124 or. ISBN 84-282-0865-4..

Kanpo estekak aldatu