Bean (filma)
Bean, baita Bean: The Ultimate Disaster Movie edo Mr. Bean: The Movie deitua ere (euskaraz Bean: The Azken Hondamendi Filma edo Mr. Bean: Filma) 1997ko Mel Smith estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako umorezko filma bat da. Mr. Bean fikziozko pertsonaia ospetsuaren telesailetan oinarritua dago. Rowan Atkinson, Peter MacNicol, Burt Reynolds, Pamela Reed eta Richard Gant aktoreek antzeztu zuten.
Aurrez, Mel Smith zuzendaria eta Rowan Atkinson aktorea BBCko Not the Nine O'Clock News (1979-1982) telesaioan elkarrekin lanean arituak ziren.
Argumentua aldatu
Bean jauna (Rowan Atkinson) Londres hiriko Royal National Gallery museo prestigiotsuko segurtasun zaindari gisa lan egiten du. Bere nagusiak haren xelebrekeri eta hanka sartzez nazkaturik kaleratu egin nahi dute, dena kakanahastu ohi baidu, baina museoko zuzendariaren (John Mills) gogokoa denez ezinezkoa zaie halakorik egitea. Hortaz, berataz nola edo hala desegiteko asmoz AEBko Los Angeles hiriko museo arte galeria batera Whistleren Ama margolanaren harreran artelan aditu gisa parte har dezan bidaliko dute. Han egongo den denboraldian zehar, David Langley (Peter MacNicol) galeria aretoko langilearen etxean haren emazte (Pamela Reed) eta seme-alabekin (Andrew Lawrence eta Tricia Vessey) batera biziko da. Baina zoritxarrez, herrialde berrian ere laisterrera bereak eta bi egiteaz gain,
Aktoreak aldatu
- Rowan Atkinson: Bean jauna
- Peter MacNicol: David Langley
- John Mills: Zuzendaria
- Pamela Reed: Alison Langley
- Harris Yulin: George Grierson
- Burt Reynolds: Newton jenerala
- Larry Drake: Elmer
- Sandra Oh: Bernice Schimmel
- Danny Goldring: segurtasun arduraduna
- Johnny Galecki: Stingo Wheelie
- Chris Ellis: Butler detektibea
- Andrew Lawrence: Kevin Langley
- Peter Egan: Lord Walton
- Peter Capaldi: Gareth
- June Brown: Delilah
- Peter James: Rosenblum detektibea
- Tricia Vessey: Jennifer Langley
- Richard Gant: Brutus tenientea
Kanpo estekak aldatu
- Bean filmaren trailer edo iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- Bean filmaren IMDBko fitxa ikusgai (Ingelesez)