Batian-bikoa soka-jokoa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Tolosan, Gipuzkoan, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Jolas honetan neskak edo mutilak sokari eragiten zion goitik, bakarka; sokak indarra hartzen zuen neurrian, salto bakoitzean bi bider hankazpitik eta beste bitan buru gainetik pasatzen zuen. Tolosan, saltatzean, hau kantatzen zen: "Txantxibiri kamino / ez dauka dirurik / hiru alaba dauzka / ezkondu gaberik. / Eta seme txiki bat / kapote zaharrakin / konejua dirudi / bere bizarrakin". Joan zen mendean izena aldatu eta txantxibiris deitu izan zaio.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu