Bashkim Shehu

albaniar idazlea

Bashkim Shehu (Tirana, Albania, 1955eko ekainaren 22a) albanieraz idazten duen albaniar idazlea da. 1997tik Bartzelonan bizi da, han babeslekua eman baitzioten Idazleen Nazioarteko Parlamentuaren "Babes hiriak" programaren baitan.[1]

Bashkim Shehu

Bizitza
JaiotzaTirana1955eko ekainaren 22a (68 urte)
Herrialdea Albania
Familia
AitaMehmet Shehu
AmaFiqrete Shehu
Hezkuntza
HeziketaTiranako Unibertsitatea
Hizkuntzakalbaniera
katalana
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea
Genero artistikoaeleberria

Bizitza aldatu

Gobernuko kargu goreneko semea izanagatik, 1981ean diktadoreak aita purgatu eta txikitatik Albaniako Gulag batean espetxeratu zuten. Bi aldiz auziperatu zuten iritzi-delitu zelakoagatik. Gatazka eta bakearen arteko gaiak maiz tratatzen ditu, autobiografiatik mundu onirikoraino doazen erregistro literario sorta zabal batean.[1]

Lanak aldatu

  • Rrugëtimi i mbramë i Ago Ymerit (Ago Ymeriren azken bidaia), eleberria, Buzuku, Tirana, 1995 ISBN 86-7785-025-2
  • Rrethi (Zirkulua), eleberria, Pristina, 2000, Tirana, 2002
  • Orfeu në Zululandën e Re (Orfeo Zelanda Berrian), eleberria, Tirana, 2003
  • Udhëkryqi dhe humnerat (Bidegurutzeak eta abismoak), eleberria, Tirana, 2003
  • Gjarpri dhe heronj të tjerë (Sugea eta beste heroiak), eleberria, Tirana, 2004
  • Angelus Novus (Angelus Novus), eleberria, Tirana, Toena, 2005 ISBN 978-99943-1-036-4
  • Hija e gurit (Harriaren itzala), kontakizunak, Tirana, Toena, 2006 ISBN 99943-1-068-2
  • Mozart, me vonesë (Mozart atzerapenaz), eleberria, Tirana, Toena, 2009 ISBN 978-99943-1-506-2
  • Loja, shembja e qiellit (Jokoa, zerutik erortzea)[2],eleberria, Tirana, Toena, 2013 ISBN 978-99943-1-881-0
  • Fjalor udhëzues për misterin e dosjeve (Dosierren misterioa argitzeko hiztegi-gida), eleberria, Tirana, Toena, 2015 ISBN 978-99943-1-950-3

Erreferentziak aldatu

  1. a b Atxaga, Bashkim. (2016). Korrespondentziak. Erein, 8 or. ISBN 9788491091547..
  2. (Albanieraz) Elsa Demo. (2013-8-8). Bashkim Shehuri elkarrizketa. ABC News Bereizia.