Tirana[1] (albanieraz: Tiranë) Albaniako hiriburua eta hiri handiena da. Izen bereko barrutian dago kokatua, Albaniako erdi-mendebaldean. 353.400 (2003) biztanle bizi dira bertan, musulmanak gehienak. Mediterraneotik hurbil egonda klima mediterraneoko hiria da eta Europako hiri eguzkitsuenen eta euritsuenen artean dago.

Tirana
Tiranë
Tirona
Tiranë
hiriburua
Hiriaren gaueko ikuspegia. Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Albania
Konderria
Barrutia
Tirana
Tirana
AlkateaEdi Rama
Izen ofizialaTirana
Jatorrizko izenaTiranë
Tirona
Posta kodea1001–1028
Geografia
Koordenatuak41°19′44″N 19°49′04″E / 41.3289°N 19.8178°E / 41.3289; 19.8178
Map
Azalera41.8 km²
Altuera110 m
Demografia
Biztanleria418.495 (2011ko urriaren 1a)
75.417 (2001)
Dentsitatea10.011,84 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1614
Telefono aurrizkia4
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakAnkara, Atenas, Bartzelona, Pekin, Brusela-Hiriburua eskualdea, Bukarest, Bursa, Cobourg (en) Itzuli, Doha, Brusela, Udine, Istanbul, Florentzia, Piana degli Albanesi, Grand Rapids, Kiev, Madril, Marseilla, Mosku, Praga, Tesalonika, Seul, Sofia, Stockholm udalerria, Turin, Vilnius, Zagreb, Venezia, Brusela, Zaragoza, Sarajevo, Podgorica, Pristina, Kosovska Mitrovica (hiria), Prizren, Verona, Skopje eta Lublin
MatrikulaTR
tirana.al

Burdin Arotik etengabeko populazioa izan du, eta 1614 urtean hartu zuen hiri izaera otomandarren agindupean. Historikoki Iliarrak bizi ziren eremu horretan, baina Erromak erantsi zuen iliar gerren ondoren, eta Erromatar Inperioaren zati integral bihurtu zen. Garai hartako ondarea nabaria da oraindik ere, Tiranako mosaikoek erakusten dutenez. Geroago V. eta VI. mendeetan, kristau basilika primitibo bat eraiki zen leku horren inguruan. Bizantziar inperioaren ondoren ez zen gune garrantzitsua izan XX. mendera arte, ezen 1912an Albaniako independentziarekin batera Albaniako hiriburua bihurtu baitzen.

Tirana Albaniako gune ekonomiko, finantzario, politiko eta komertzial garrantzitsuena da, herrialdearen erdialdean kokatuta dagoelako eta garraio-gune nagusia delako. Bertan daude presidentearen egoitza ofiziala, lehen ministroarena eta Albaniako Parlamentuarena. Hiria Gazteriaren Europako Hiriburua izango da 2022an.

Ekonomia eta komunikazioak aldatu

Tirana, Albaniako zentro industrial eta kulturala da. Industria garrantzitsuenak, ehungintza, janari industria, eraikuntzarako gaiak, altzairugintza eta zapatagintza dira eta hiritik hurbil ikatz eta lignito hobi handiak ustiatzen dira.

Unibertsitatea eta nazioarteko aireportua daude bertan. Errepide berriak eraiki dira, eta trenez zein itsasontziz (Durrës portutik) bidaia daiteke beste herrialdetatik.

Historia aldatu

1614. urtean sortu zen hiria, baina 1920. urtera arte ez zen Albaniako hiriburu bihurtu. 1939. urtean italiarrek okupatu zuten eta handik gutxira alemaniarrek inbaditu zuten. Albaniar abertzaleen babeslekua izan zen eta 1946an hantxe aldarrikatu zuten Albaniako Herri Errepublika Sozialista.

Kultura aldatu

Tiranan bizimodu tradizional eta modernoaren arteko konbinazio interesgarria aurki daiteke, baita arteen, sukaldaritzaren, entretenimenduaren, musikaren eta gaueko bizitzaren eskaintza zabala ere, Europa osoko beste hiriburu batzuekikoarekin konparagarria. Jaialdien artean erlijiosoak anitzak dira: Eguberriak, Eid al-Fitr eta Eid al-Adha, Hanukkah eta Noruz barne. Bestelako Dita e Verës jaialdi paganoa azpimarra da: urtero egiten da, martxoaren 14an, eta albaniarrek neguaren amaiera eta udaberriaren etorrera ospatzen dute.

Kultur erakundeen artean Liburutegi Nazionala aipatu behar da, milioi bat elementu baino gehiago baititu, liburuak, aldizkariak, mapak, atlasak, mikrofilmak besteak beste.

Arkitektura aldatu

Tiranan estilo arkitektonikoak nahasten dira, izan dituen historiako garai garrantzitsuak islatzen dituztenak. Ohiko estiloa markatu dute Bigarren Mundu Gerrako Benito Mussoliniren erregimen faxistak eta ondorengo Enver Hoxharen erregimen komunistak. Brigaden Jauregia, ministerioen eraikinak, gobernuaren eraikina eta udala Florestano Di Faustoren eta Armando Brasiniren diseinuak dira, biak ere Mussolini garaiko Italiako arkitekto ezagunak. Brasinik ere diseinatu zuen Dëshmorët eta Kombit bulevarra 1930ean hiriko etorbide nagusia. Eraikin eta etorbide berriak eraikitzeko garai bateko eraikin asko eraitsi ziren, besteak beste Bazar Zaharra eta Katedral Ortodoxoa.

Museoak aldatu

 
Historia museo nazionala, Tiranan

Tiranako museorik aipagarriena Historia Museo Nazionala da. Albaniako aurkikuntza arkeologiko onenetako batzuk gordetzen ditu, historiaurreko garaikoak eta gaur egungoak. Ama Teresa Kalkutakoarekin lotutako objektuak ere daude bertan. Beste museo aipagarri Arkeologia Museo Nazionala, Arte Nazionaleko Galeria eta Natur Zientzien Museoa.

Sukaldaritza aldatu

Albanian ohikoa denez, nekazaritzako tradizioak oso garrantzitsuak dira eta asko estimatzen dira gazta, olibak eta ardoa. Kafea ere oso estimatua da eta kafetegi asko daude. Tiranako eskualdea ezaguna da Fergese izeneko plater tradizionala, piperrekin edo gibelarekin egina.

Turismoa aldatu

Albaniako turismoa azkar ari da garatzen komunismoaren ondoren, eta horrela hegoaldeko eta iparraldeko Riviera oso leku turistikoa bihurtu da. Tiranak luxuzko hotelak, jatetxe modernoak, tabernak, pubak eta diskotekak ditu.

Tirana eskualdeko gune unibertsitarioa ere bada, Albaniako ikasleez gain Kosovo, Ipar Mazedonia, Montenegro eta Greziatik ikasleak jasoz.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Tirana)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 21 24 27 28 31 36 42 40 40 36 28 22 42
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 12 13 15 20 24 28 32 32 28 23 17 13 21.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 2 3 5 9 13 16 18 18 15 12 8 4 10.3
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -10 -9 -10 -1 3 8 8 8 3 0 -6 -8 -10
Pilatutako prezipitazioa (mm) 143 132 115 104 103 68 42 46 78 114 172 148 1265
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 12 10 11 11 10 6 4 4 6 11 13 12 110
Eguzki orduak 127.1 124.3 158.1 204 266.6 297 353.4 328.6 264 217 126 86.8 2552.9
Iturria: Wetter.com[2]

Alkateak aldatu

Zyber Hallulli 1913–1914
Servet Libohova 1915–1916
Ismail Ndroqi 1917–1922
Ali Begeja 1922–1923
Ali Derhemi 1923–1924
Xhemal Kondi 1924–1925
Fuat Toptani 1925–1927
Izet Dibra 1927–1928
Rasim Kalakula 1928–1930
Rexhep Jella 1930–1933
Abedin Nepravishta 1933–1935
Qemal Butka 1936–1937
Abedin Nepravishta 1937–1939
Qazim Mulleti 1939–1940
Omer Fortuzi 1940–1943
Halil Meniku 1943–1944
Llazar Treska 1944–1945
Ibrahim Sina 1947–1949
Isuf Keçi 1950–1951
Sabri Pilkati 1951-1951
Peço Kagjini 1951–1952
Sami Gjebero 1953–1954
Ibrahim Sina 1954–1955
Sami Gjebero 1956–1957
Irfan Ceklkupa 1957–1958
Rifat Dedja 1958–1961
Sabri Pilkati 1961–1962
Rifat Dedja 1962–1964
Sabri Pilkati 1965–1966
Myqerem Fuga 1970–1973
Ndue Marashi 1974–1975
Nesip Ibrahimi 1976–1983
Jashar Mezenxhiu 1984–1985
Llambi Gegprifti 1986–1987
Leandro Zoto 1987–1988
Llambi Gegprifti 1989–1990
Tomor Malasi 1991–1992
Sali Kelmendi 1992–1996
Albert Brojka 1996–2000
Edi Rama 2000–2011
Lulzim Basha 2011-

Tiranar ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

  • Burgen, Stephen (29 October 2018). "'Build it and they will come': Tirana's plan for a 'kaleidoscope metropolis'". The Guardian.
  • Akkam, Alia (13 October 2017). "The Capital of Albania Has Transformed Into a Lively, Affordable Destination". Vogue. A
  • Hillsdon, Mark (27 February 2017). "The European capital you'd never thought to visit (but really should)". The Telegraph.
  • McRae, Hamish (13 September 2008). "Albania: Charmed by Tirana". The Independent.
  • Capolino, Patrizia (2011). "Tirana: A Capital City Transformed by the Italians". Planning Perspectives. 26 (4): 591–615. doi:10.1080/02665433.2011.601610. S2CID 143255786.

Kanpo estekak aldatu