Axoa Lapurdi eta Gipuzkoako jaki tradizionala da. Baserri-plater hau, azoka egunetan zerbitzatu ohi zutena, erraza da: txahal edo idizko gisatua besterik ez, espeziak, piperrak eta tipulak dituena.[1][2][3]

Axoa
Eskualdea Lapurdi  Gipuzkoa
Osagaiakharagia, espeziak, piperrak eta tipulak

Ezpeletan bihurtu zen ezaguna, bertako sukaldari batek (alkatea ere bazena) kartan sartu eta bidaiari eta kazetarien artean zabaldu zuen[3]. Axoak Irulegiko arnoarekin bat egiten du.

Gipuzkoan ere bai aldatu

Gipuzkoan, esaterako Hondarribian, arrantzaleek prestatzen zuten: «Patroiak hamaiketako bezala kozinatzen zuen haragi hori, asteko jornala puskatzen edo banatzen zuten bitartean. Gaur egun ere hori egiteko ohitura dute arrantzale batzuk», azaldu zuen Iñaki Jauregi hondarribitarrak Oarso Bidasoko Hitzan.[4]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.