Aurreiritzia pertsona edo talde batek gertaera, beste pertsona edo talde bati buruz duen aldez aurreko iritzia da. Hitza, latineko praeiudicium hitzaren parekoa dela esan dezakegu, «aldez aurretik epaitua». Psikologikoki, pertzepzioa nahasten duen prozesu inkontzientea da. Norbanakoaren edo giza talde jakinaren onurarako sortzen dira. Prozesu hori inkontzientea eta hausnartu gabekoa da. Bizipen pertsonaletan, beste iritzi batzuetan, ohituretan, tradizioetan, mitoetan eta identitatearen sorkuntzan ikasitako beste alderdi batzuen bidez sortzen dira.

Normalean, pertsona edo giza talde jakin bati bideratuta egoten dira (gizarte klasea, orientazio sexuala, sexua, maila sozioekonomikoa, arraza, erlijioa...), eta pertsona jakin batekin izandako eskarmentutik giza talde batera orokortuta, edo alderantziz, giza talde batean oinarrituz, norbanako bati zenbait ezaugarri esleituta gerta daiteke. Aurreiritziak txarrak eta oldarkorrak izan badira ere, onak ere izan daitezke zenbaitetan.

Gizartean aldatu

Aurreiritzia “funtzionala” da eta testuinguruaren arabera areagotu daiteke: arrazismoa, homofobia eta erlijioen arteko gatazkak, esate baterako. Egoera hauetan, aurreiritziak pertsona zein giza taldeak balizko arriskuetatik babesa lortzeko erabiltzen dira. Soziologoen ustez, aurreiritziak egokitzapen eta eboluzio tresna dira. Portaera hau areriotik babesteko zein boterea mantentzeko erabilgarria izan daiteke. Halere, kontrako eragina ere eduki dezake. Herri txiki batean dagoen mediku bakarra arraza beltzekoa denean, arrazista den pertsona batentzat kaltegarria izango dira aurreiritzi hauek.

Gaur egungo gizartearen ondorioz honako ondorio hauek sor daitezke gure egunerokotasunean aurreiritziengatik.

  • Pertsona batzuk haien lanpostutik, eskolatik, erakundeetatik… kanporatzea.
  • Irainak jasotzea.
  • Pertsona edo talde konkretu batzuk erasotuak edo bortxatuak izaten dira.
  • Pertsona batzuen soldata txikiagoa izatea.

Ikusi dezakegunez, aurreiritziak gure eguneroko egunetan ondorio larriak dituzte, izan ere aurreiritziak gizarteak berak sortzen ditu eta gizarteak horren eragina jasotzen du ere bai.

Gerturapen historikoak aldatu

Aurreiritzien inguruan egindako lehenengo ikerketa psikologikoa 1920. hamarkadan izan zen. Ikerketa honek etnia zuriaren nagusitasuna frogatu nahi zuen. 1925eko artikulu batek, zeinak 73 ikerketa berrikusi zituen “arrazaren” inguruan, ikerketa horiek “arraza zuriaren[1]” adimenaren nagusitasuna azaltzen zutela ondorioztatu zuen. Ikerketa hauek, beste ikerketa batzuekin batera, psikologoek aurreiritziak mendeko arrazekiko erantzun gisa identifikatu zuten.

1930 eta 1940ko hamarkadetan ikuspegi hori aldatzen hasi zen, anti-semitismoaren inguruko kezka handituz zihoalako. Garai hartan, aurreiritziak patologia moduan ikusi ziren eta arrazismoarekin lotuak zeuden pertsonalitate sindromeei erreparatzen zioten. Theodor Adorno-k aurreiritziek pertsonalitate autoritario batean zutela sorrera.

1954an, Gordon Allport-ek aurreiritziak pentsatzeko modu kategorikoarekin lotu zituen, eta gizakientzat aurreiritziak izatea normala zela azpimarratu zuen.

1970eko hamarkadan, ikerketek aurreiritziak norberaren taldearenganako faboritismoan zutela oinarria erakutsi zuten, beste talde batenganako sentimendu ezkorra baino gehiago. Marylin Brewer-en arabera, aurreiritziak ez dira garatzen beste taldeak ez direlako gustuko, baizik eta emozio positiboak, hala nola, mirespena, sinpatia eta konfidantza, norberaren taldearentzat[2] gordetzen direlako baizik.

1979.urtean, Thomas Pettigrew-k atribuzio akats gorena deskribatu zuen, eta bere rola aurreiritzietan. Atribuzio akats gorenak bi izango lirateke: (1) taldez kanpoko jarrera negatiboa kausa disposizionalei egoztea (taldekoei egotziko zietena baino gehiago izanda), eta (2) taldez kanpoko atribuzio positibo bat kasu zehatz bat izatea, zoriagatik izan dela esatea, motibazio eta esfortzu handiagatik izatea eta faktore situazionalak izatea.

Youeng-Bruehl-ek (1996) aurreiritziak ezin direla singularrean aztertu, hau da, aurreiritzi ezberdinez hitz egin daitekeela, izaera ezberdinen ezaugarri gisa. Aurreiritziak bere iritziz defentsa sozialak dira, gehienbat anti-semitismoarekin lotua, izaera histerikoekin, arrazismoarekin oso lotuta, eta izaera egolatrekin ere lotua, sexismoarekin[3] batera ulerturik.

Gaur egungo teoriak eta aurkikuntza enpirikoak aldatu

Taldez kanpoko homogeneotasun efektua, kanpoko taldeko kideak barneko taldeko kideak baino homogeneoagoak direnaren aurreiritzia da.

Justifikazio-zapalkuntzaren aurreiritzi modeloa Christian Crandall eta Amy Eshleman[4]-ek sortua da. Modelo honek azaltzen duena jendeak aurreiritziak azaltzeko desira eta norbanakoaren kontzepzio positibo bat mantentzearen arteko gatazka bati egiten diotela aurre. Gatazka horrek jendeak kanpoko talde bat ez gustuko izateko justifikazioak bilatzera darama, honela justifikazio moduan erabiltzeko eta beraien buruarekiko kontzepzio negatiboak ekiditeko.

Gatazka-errealistaren teoriak errekurtso mugatu batzuen arteko lehia izateak aurreiritzi negatiboak eta diskriminazioa handitzera daramala da.

Mehatxu integratuaren teoria Walter G Stephan[5]-ek sortua da, eta beste teoriekiko bereiztasuna taldeen arteko estutasuna eta estereotipo negatibooak mehatxu gisa hartzen dituela da. Barne eta kanpo-taldeen inguruko hainbat azalpen psikologikoren gainean eraikia da, adibidez, gatazka errealista eta arrazismo sinbolikoa[6]. Horretaz gain, identitate sozialaren teoria ere erabiltzen du. Lau mehatxu definitzen ditu:

  1. Mehatxu errealistak: Hauek hautemangarriak dira.
  2. Mehatxu sinbolikoak: Taldeen arteko balio kulturalen ezberdintasunean oinarritutako mehatxuak dira.
  3. Taldeen arteko larritasuna edo estutasuna: Taldeaz kanpoko pertsona baten edo talde baten presentziak sortutako estutasunean du oinarria, zeina mehatxua den beste taldeekin izandako interakzioak sentimendu negatiboak sortzen dituelako.
  4. Estereotipo negatiboak: Norbanakoek jarrera negatiboak aurreikusten dituzte beste taldeetako kideetan, lotura duena jasotako estereotipoarekin.

Gizartearen menperatze teoriak gizartea taldeetan oinarritutako hierarkia gisa ikusi daitekeela defendatzen du. Elkarren artean lehiatzen dute errekurtsoak [7]lortzeko, eta horretarako talde menperatzaileek aurreiritziekin kutsatutako “mito legitimatzaileak” sortu zituzten, errekurtso mugatuez jabetzeko.

Eztabaidak eta gai nabarmenak aldatu

Norbaitek aurreiritziak izan ditzake zerbait edo norbaitegatik desiragarriak ez diren ezaugarri batzuk dituelako. Aurreiritzien adibide garbi batzuk pertsona baten etnian, generoan, estatus sozialean, nazionalitatean, orientazio sexualean... oinarrituak dira.

Sexismoa aldatu

Sexismoa, genero diskriminazioa ere deitzen dena, pertsona baten sexua edo generoan oinarritzen den aurreiritzi edo diskriminazio mota da. Sexismoak edozein generori eragin diezaioke, baina orokorrean emakumeei eta neskei egiten dien eragina handiagoa denez, hori dago dokumentatua.

Historian zehar, emakumeak gizonezkoekiko subordinatuak zirela pentsatu izan da, askotan akademian eta beste arlo guztietan zapalduak izanik, gizonezkoak emakumeak baino hobeak zirela[8] pentsatzen baitzen, bai mentalki eta baita fisikoki ere.

Psikologia sozialaren arloan, aurreiritzien ikerketak “Who Likes Competent Women” bezalakoak, generoan-oinarritutako aurreiritzien inguruko ikerketak egin dituzte. Honek bi gai handitan izan du eragina, genero berdintasunerantz pausuak ematea, eta gizon-emakumeen inguruko jendearen pentsamenduak zuzentzea.

Egun, sexismoan oinarritutako ikerketak psikologia arloan jarraitzen dute, beste hainbat arlotan bezala, eta ikerlariek jendearen pentsamenduetan nola duten eragina besteen pentsatzeko moduak, sentimenduek eta jarrerek ikertzen dute.

Nazionalismoa aldatu

Nazionalismoa ezaugarri kultural komun batzuetan oinarritzen den sentimendu bat da, zeinak biztanleria konkretu bat lotzen duen eta askotan independentzia nazional edo separatismoa bultzatzen duen politika bat sortzen duen.

Identitate konpartitu bat iradokitzen du nazio bateko jendearen inguruan, zeinak beraien arteko ezberdintasunak txikitzen dituen eta elkarren arteko lotura handitzen duen, bai taldekideen artekoa eta taldekideak ez direnen[9] artekoa ere. Honek nazio berdineko kideen artean komunean dutena baino zerbait gehiago dutela iradokitzen du, “kulturalki bateratuak” daudela, nahiz eta nazioaren barneko injustiziak egon ezberdintasunetan oinarrituta, estatusa edota arrazismoa bezala.

Nazionalismoak normalean konformitatea, obedientzia eta solidaritate bultzatzen du nazio bateko kideen artean. Honek ondorio gisa erantzukizun publikoa sor lezake, baina baita kanpotarrak kontsideratzen direnen esklusioa ere bultzatu dezake.

Klasismoa aldatu

Klase sozial edo ekonomikoen artean egindako ezberdinketa diskriminatzaile bat da. Batzuek diote ezberdintasun ekonomikoak gizartearen aspektu saihestezina dela, eta beti egongo dela klase menperatzaile[9] bat.

Beste batzuek aldiz, aurkakoa argudiatzen dute. Froga antropologikoei begiratuz, gizakia existitu izan den denbora gehienean zehar, lurra eta errekurtsoak pribatuak ez ziren moduan bizitu zen jendea. Honetaz gain, beste argudio batzuk ere eman dira klase sozialak beharrezkoak ez direla frogatzeko, hala nola, gizarte klasifikazioa eman zenean, ez zegoen areriotasunik gizarte-klaseen artean.

Ondorioz, gizartea ez da adostasun batera iritsi gizarte-klaseen beharraren inguruan, eta ez da inor klase sistemaren ondorioz sortzen diren areriotasunari eta aurreiritziei aurre egiteko gai izan.

Orientazio sexualean oinarritutako bazterkeria aldatu

Norbaiten orientazio sexuala, pertsona batek duen interes sexualaren direkzioa da, sexu berdin, ezberdin edo bi sexuekiko. Beste talde batzuen moduan, homosexualak, bisexualak eta beste orientazio sexual batzuk dituzten pertsonak, ez dira aurreiritziekiko edo estereotipoekiko immuneak. Gorrotatuak izan daitezke beraien inklinazio sexuala dela eta.

Biztanleriaren gehiengoak ez du soilik uste homosexualek beraien sexualitateaz arro daudela, edo “gayegiak” direla, baizik eta askok uste dute homosexualak erraz identifikatzen direla homosexualak ez direnekin[10] alderatuta.

Pribilegio heterosexualaren ideia indarra hartzen joan da gure gizartean. Ikerketak eta galdetegiak gizarte heterosexual batentzat daude eginda. Eta horretaz gain, ikerketa ezberdinek diotenez, orientazio sexualagatik diskriminatzea oso ohikoa da lan-merkatu[11] askotan.

Arrazismoa aldatu

Arrazakeria ezaugarri fisikoek ezaugarri kulturalak zehazten dituztela dioen sinesmena bezala definitzen da, eta arraza-ezaugarriek talde batzuk hobeak[9] egiten dituztela defendatzen du. Pertsonak banatzen ditu euren arraza oinarritzat hartuta eta hierarkiak eraikiz, eta justua dela argudiatu da genetika ezberdinak direla eta. Arrazakeria ezaugarri fisikoetan edota kultura baten ezaugarrietan oinarrituz identifikatu daitekeen edozein taldetan gertatu daiteke. Nolanahi ere, arraza definitzea eta deskribatzea zaila da, guztiak ez direlako sartzen kategoria horietan.

Arrazakeria zientifikoa XVIII. mendean hasi loratzen zen, Charles Darwinen ikerlan ebolutiboek eragin handia izan zutelarik, eta baita filosofo batzuek idatzitako ideiak ere, hala nola Aristotelesenak. Arrazakeria historiaren gai garrantzitsu bat izan arren, oraindik eztabaida handia dago arrazak benetan existitzen direnaren harira. Arrazaren kontzeptua eztabaidatzen ari den arren, arrazismoaren ondorioak ikusi daitezke. Arrazakeria eta bestelako aurreiritziek pertsona baten portaera, pentsamenduak eta sentimenduak eragin ditzakete eta psikologo sozialek efektu horiek aztertzen dituzte.

Bazterketa erlijiosoa aldatu

Historian zehar gerrak, genozidioak eta bestelako biolentzia formak izan dira erlijio-taldeen[12] arteko gorrotoagatik. Mundu modernoan, mendebaldeko, industrializatuko, lurralde aberats eta demokratikoetako ikerlariek erlijioa eta aurreiritzien arteko erlazioaren inguruko ikerketa batzuk egin izan dituzte.

Estatu Batuetan egindako ikerketa batek azaltzen duenez, erlijioa beraien bizitzan garrantzitsua dela diotenak aurreiritzi gehiago dituzte, erlijiotsuak ez direnek baino. Beste ikerketa batzuek aldiz erlijioak eragin positibo bat duela adierazten dute pertsonengan, aurreiritziei begira.

“Erlijio instituzionalizatua” praktikatzen dutenek, hots, gertakizun erlijiosoen alde sozial eta politikoan jartzen duena arreta, aurreiritzi gehiago izaten dituzte, eta aldiz “barneratutako erlijioa” praktikatzen dutenek, hau da, beraien sinesmenetara entregatzen direnean sinestunak, aurreiritzi gutxiago izaten dituzte.

Hizkuntza bazterketa aldatu

Talde edota norbanako batzuk modu bidegabean tratatuak izan daitezke beraien hizkuntza-erabileran soilik oinarrituta. Hizkuntza-erabilera hori norbanakoaren lehen hizkuntzarena izan daiteke, edo pertsona baten hitz egiteko modua ere bai, adibidez: azentua, hiztegiaren zabaltasuna eta sintaxia.[13]

Bazterketa neurologikoa aldatu

Gizarte estatus baxua ematea izaera eta jarrera neurotipiko ohikoak ez dituzten pertsonei. “Ezintasun” egoera hori askotan egozten zaio diagnosi irizpidetik kanpo egoteko adina funtzionatzen duenari, baina ez duena nahi (edo ezin du) bere jarrera eredu konbentzionalen barruan kokatu.

Diskriminazioa batzuetan fenotipo patologikoak dituzten eta ezintasuna txikia den indibiduo batzuek ere pairatzen dute, hala nola, hiperaktibitatea eta atentzio defizita dutenei edota bipolaritatea dutenei.

Bazterketa neurologikoaren kasua, norbanakoaren gaitasun profesionala norbanako horren interakzio sozialak kontuan hartuta juzgatzean ematen da, zeina kasu horietan ez den zehatza eta diskriminatzailea den lanaren iraunkortasunari begira. Jarreren genetikan eta neurozientzian egin diren aurrerapenekin hau dena eztabaidara [14]zabaldu da.

Aurreiritziak eliminatzeko forma ezberdinak aldatu

Dakigunez, aurreiritziak ideologiarekin eta bizimoduarekin erlazionatzen ditugu eta zaila da aurreiritzi horiek aldatzea. Baina hainbat mota ezberdin daude hauen kontra egiteko, hala nola:

  • Enpatia: bestearen azalean jartzen lortuko genuke, gure buruari galderak eginez, adibidez: Zergatik egiten du hau? Nola sentituko nintzateke ni horrelako egoera batean?
  • Adiskidetasuna sortzen: lagun berriak egiten, erlijio, etnia, arraza ezberdinekoak direnak eta hauen izaera ikasiz.
  • Onarpena eta tolerantzia heziketan: txikitatik errespetua eta onarpena ikastea, hau da, guztiak berdinak garela eta arraza, kolorea, egoera soziala... alde batera uztea.

Multikulturalismoa aldatu

Richard J. Crisp eta Rose Meleady[15]-ren ustez, gizakiak gizarte taldeen inguruan modu kategorikoan pentsatzeko joera handiarekin eboluzionatu du, prozesu kognitiboetan manifestatzen dena, politika multikulturalen onespen publiko eta politikoarekin.

Bi autore hauen aburuz, multikulturalismoaren aurkako erresistentzia orokor bat azaltzen duen giza adaptazio bat eman da, zeinak zerikusia duen gizakiaren adaptaziorako joera kognitibo-ebolutiboarekin, eta aurreiritzien arazoari aurre egiteko dei orientatzaile bat egiten diete interbentzioan oinarritutako soluzioak bilatzen dituzten jakintsuei eta politika-egileei.

Aurreiritziak murrizten aldatu

Kontaktuaren hipotesia aldatu

Hipotesi honek aurreiritziak talde-barneko eta taldez-kanpoko kideak elkartzen direnean soilik murriztuko direla. Zehazki sei kondizio behar dira aurreiritziak murrizteko, Elliot Aronson-ek dioen moduan: Lehenengoa, talde barnekoak eta kanpokoak interdependentzia gradu bat izan behar dute. Bigarrena, bi taldeek helburu komun bat behar dute. Hirugarrena, bi taldeek estatus berdina izan behar dute. Laugarrena, taldekideen arteko kontaktu informalerako aukera anitzak egon behar dute. Bosgarrena, hainbat kontaktu egon behar dira talde barnekoen eta kanpokoen artean. Eta azkena, berdintasunaren arau sozialak egon behar dira, eta presente egon behar dute aurreiritzien murrizketa bultzatzeko.

Ikerkuntza enpirikoa aldatu

Linda Tropp eta Thomas Pettigew[16] akademikoek meta-analisi bat egin zuten, 515 ikerketekin, milioi laurden bat pertsonekin egina, eta 38 nazioetako biztanleekin, taldeen arteko erlazioak nola aurreiritziak murrizten dituen ikusteko. Hiru bitartekari beharrezkoak direla ikusi zuten: (1) norberarena ez den taldearen inguruko jakintza handitzea, (2) taldeen arteko harremanarekiko beldurra murriztea, eta (3) enpatia eta perspektiba hartzea handitzea.

Horretaz gain, norbanako batzuk diskriminazioari aurre egiten diote hau gertatzen ikusten dutenean. Ikerketetan ondorioztatzen den bezala, norbanakoek bazterketari aurre egiteko aukera gehiago dituzte beraientzat onurak ikusten dituztenean, eta aldiz, horri aurre egiteko aukera gutxiago daude besteen erreakzioaren[17] inguruan arduratuak daudenean.

Adibideak aldatu

Pertsona batek aurkako sexuko hainbat pertsonarekin harreman gatazkatsua izan badu, sexu horren inguruko aurreiritzia (ezkorra) sor dezake. Horrela bere pentsamendua izan daiteke sexu horretako pertsona orok erlazioak zapuztuko dituen ezaugarri hori duela, eta gainera sexismo delako aurreiritzi multzoa bere egin.

Antzeko prozesua ere gerta daiteke nahiz eta aurreiritzia duen pertsonak inoiz horrelako bizipenik bizi izan ez duen. Horrela, giza talde jakin batek ezaugarri jakin batzuk dituela pentsatzen duen jendeaz inguraturik hazi den ume batek, giza talde jakin horren inguruko ideia batzuk izango ditu, horiekin kontakturik izan ez badu ere.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Garth, T. R.. «A review of race psychology.» Psychological Bulletin 27 (5): 329–356.  doi:10.1037/h0075064. (Noiz kontsultatua: 2018-03-20).
  2. Brewer, Marilynn B.. (1999). «The Psychology of Prejudice: Ingroup Love and Outgroup Hate?» Journal of Social Issues (55 (3), 429-44).
  3. Elisabeth., Young-Bruehl,. (1998). The anatomy of prejudices. (1st Harvard University Press pbk. ed. argitaraldia) Harvard University Press ISBN 9780674031913. PMC 41552981..
  4. (Ingelesez) Crandall, Christian S.; Eshleman, Amy. «A justification-suppression model of the expression and experience of prejudice.» Psychological Bulletin 129 (3): 414–446.  doi:10.1037/0033-2909.129.3.414. (Noiz kontsultatua: 2018-03-20).
  5. Women's Attitudes Toward Men: an Integrated Threat Theory Approach. Psychology of Women Quarterly, 24: 63–73 or..
  6. «Intergroup Threat and Outgroup Attitudes: A Meta-Analytic Review» Personality and Social Psychology Review (10 (4): 336–53).
  7. Sidanius, Jim; Pratto, Felicia; Bobo, Lawrence. «Racism, conservatism, Affirmative Action, and intellectual sophistication: A matter of principled conservatism or group dominance?» Journal of Personality and Social Psychology 70 (3): 476–490.  doi:10.1037/0022-3514.70.3.476..
  8. 1897-1967., Allport, Gordon W. (Gordon Willard),. ([1979], ©1954). The nature of prejudice. (Unabridged, 25th anniversary ed. argitaraldia) Addison-Wesley Pub. Co ISBN 9780201001792. PMC 5336543..
  9. a b c 1944-, Blackwell, Judith C.,. (2008). Culture of prejudice : arguments in critical social science. Higher Education, University of Toronto Press ISBN 1442600039. PMC 857896072..
  10. 1967-, Wood, Andy,. The memory of the people : custom and popular senses of the past in early modern England. ISBN 9780521720670. PMC 830837503..
  11. Tilcsik, András. (2011-09-01). «Pride and Prejudice: Employment Discrimination against Openly Gay Men in the United States» American Journal of Sociology 117 (2): 586–626.  doi:10.1086/661653. ISSN 0002-9602. (Noiz kontsultatua: 2018-03-20).
  12. On the nature of prejudice : fifty years after Allport. Blackwell Pub 2005 ISBN 1405127511. PMC 57243277..
  13. Status and function of languages and language varieties. W. de Gruyter 1989 ISBN 311011299X. PMC 19456520..
  14. Wakabayashi, Akio; Baron-Cohen, Simon; Wheelwright, Sally. «Are autistic traits an independent personality dimension? A study of the Autism-Spectrum Quotient (AQ) and the NEO-PI-R» Personality and Individual Differences 41 (5): 873–883.  doi:10.1016/j.paid.2006.04.003. (Noiz kontsultatua: 2018-03-20).
  15. (Ingelesez) Crisp, Richard J.; Meleady, Rose. (2012-05-18). «Adapting to a Multicultural Future» Science 336 (6083): 853–855.  doi:10.1126/science.1219009. ISSN 0036-8075. PMID 22605761. (Noiz kontsultatua: 2018-03-20).
  16. Pettigrew, Thomas F.; Tropp, Linda R. (2008). "How does intergroup contact reduce prejudice? Meta-analytic tests of three mediators". European Journal of Social Psychology. 38 (6): 922–934. doi:10.1002/ejsp.504.
  17. Good, J. J.; Moss-Racusin, C. A.; Sanchez, D. T. (2012). "When do we confront? Perceptions of costs and benefits predict confronting discrimination on behalf of the self and others". Psychology of Women Quarterly. 36 (2): 210–226. doi:10.1177/0361684312440958.

Irakurtzen segitzeko aldatu

  • Adorno, Th. W., Frenkel-Brunswik, E., Levinson, D. J. and Sanford, R. N. (1950). The authoritarian personality. New York: Harper.
  • BACILA, Carlos Roberto. Criminologia e Estigmas: Um estudo sobre os Preconceitos. São Paulo: Gen Atlas, 2016.
  • Dorschel, A., Rethinking prejudice. Aldershot, Hampshire – Burlington, Vermont – Singapore – Sydney: Ashgate, 2000 (New Critical Thinking in Philosophy, ed. Ernest Sosa, Alan H. Goldman, Alan Musgrave et alii)
  • Eskin, Michael, The DNA of Prejudice: On the One and the Many. New York: Upper West Side Philosophers, Inc. 2010. (Next Generation Indie Book Award for Social Change)

Kanpo estekak aldatu