Bisexualitatea genero guztienganako erakarpena da, manifestu bisexualaren hitzetan. Izenean agertzen den "bi"-ak, norberaren generoari eta beste genero guztiei egiten dio erreferentzia. Askotan Pansexualitatearekin nahasi daiteke eta eztabaida dago termino horren erabilerarekiko, azken batean gauza bera direlako.

Bisexualen harrotasunaren bandera.

Bisexualitate terminoa gizakien arteko erakarpen sexual edo sentimentalaren testuinguruan erabiltzen da, eta heterosexualitatearekin eta homosexualitatearekin batera, heterosexual-homosexual ardatzaren puntuetako bat da. Identitate bisexualak ez du, ordea, bi sexuekiko erakarpen maila bera izan behar; normalean, bisexual gisa identifikatzen diren pertsona askok erakarpen handiagoa dute sexu edo generoetako batekiko, bestearekiko baino[1].

Bisexualitatea gizarte askotan deskribatu da historian zehar[2], baita animalien artean ere[3][4]. Bisexual terminoa, hala ere, XIX. mendean sortu zen[5].

Definizioak aldatu

Sexu-joera, identitatea eta jarrera aldatu

Bisexualitatea edozein generorenganako erakarpen erromantiko edo sexuala da. Ameriketako Psikologia erakundearen arabera: “sexu-joera continuum edo jarraitutasun batean zehar kokatzen da. Beste modu batera esanda, banako batek ez du zertan guztiz homosexuala edo heterosexuala izan, bien arteko mailaren bat bezala identifika dezake bere burua”. Sexu-joera pertsonen bizitza osoan zehar garatzen doa, hau da, pertsona bakoitzak haien bizitzako une desberdinetan jabetzen dira heterosexualak, bisexualak edo homosexualak direla[1][6].

Erakarpen sexualak, sexu-jarrerak eta identitateak irrazionalak izan daitezke, sexu-identitatea ez datorrelako bat erakarpenarekin edo portaerarekin. Alde batetik, banako batzuek sexu-identitate batekin identifikatzen dute bere burua (heterosexual, homosexual, bisexual…) nahiz eta esperientzia sexualik ez izan[6]. Bestetik, beste banako batzuek esperientzia homosexualak izan dituzte baina ez dira bat etortzen gay, lesbiana edota bisexual identitateekin[6]. Zenbait termino erabil daitezke sexu-identitatea edo sexu-joera deskribatzeko, hala nola, queer[7], polisexual[7], heteromalgu, homomalgu, beste gizonekin sexu-harremanak dituen gizona, beste emakumeekin sexu-harremanak dituen emakumea, etab.  

Bisexualitatearen aldeko aktibista den Robyn Och-ek  bisexualitatea honela definitzen du: “Hainbat genero edo sexurekiko erakarpena -modu erromantikoan zein sexualean- sentitzeko potentziala, ez duena zertan denbora berean, modu berean eta maila berean izan”[8].

Kinsey eskala aldatu

 
Kinsey[Betiko hautsitako esteka] eskalaren eskema.

1940. hamarkadan Alfred Kinsey zoologoak sexu-joera continuum-a neurtzeko eskala sortu zuen. Kinseyk giza-sexualitatea ikertu zuen. Ikerketa horretan argudiatu zuen gizakiek heterosexual edota homosexual izateko joera dutela ezaugarri hori ohiko baldintzetan ez adierazi arren[9].

Kinsey eskalak pertsona baten esperientzia sexuala zein momentu jakin bateko erantzun sexuala deskribatzen du. Eskala 0tik 6ra doa, 0 bakarrik heterosexuala izanda eta 6, aldiz, bakarrik homosexuala[10]. Kasu gehienetan ez dira muturreko emaitzak jasotzen, 2-4 tartean kokatzen diren banakoak bisexualtzat hartuko lituzke eskalak [11]. Hala ere, 1-5 tartean dauden banakoak bisexualak[12] izango lirateke, baina maila desberdinetan, 3. zenbakian agertzen direnak “guztiz bisexualak” izanik.

Mota honetako analisiek bisexualitatea heterosexualitatearen eta homosexualitatearen tarteko puntu bat bezala adierazten dute eta ez berezko sexu-joera bat bezala.  

Demografia eta prebalentzia aldatu

 
Japoniako artearen eszena bat: gizon bat bere maitale gaztearekin, emakume prostituta baten musua lapurtzen.

Kinsey-ren 1948-ko “Sexual Behavior in the Human Male” lanaren arabera, gizonezkoen populazioaren % 46k sexu-jarduera homosexual zein heterosexualetan parte hartu dute, ala sexu bietako pertsonen aurrean “erreakzionatu” haien heldu bizitzan zehar[13]. Kinsey-k berak ez zuen gustuko “bisexual” terminoaren erabilera emakume zein gizonekin sexu-harremanak dituzten gizakiak deskribatzeko. Nahiago zuen “bisexual” terminoa zentzu hertsiki biologikoan erabiltzea (hermafrodita): … «hasta que se demuestre [que] la preferencia sexual de un individuo depende de que en su anatomía existan estructuras femeninas y masculinas, o que tengan capacidades fisiológicas masculinas y femeninas, es lamentable llamar bisexuales a este tipo de personas» esanez.


“The Janus Report on Sexual Behavior” txostenak (Sexu jarreraren inguruko Janus txostena), 1993an argitaratua, erakutsi zuen gizonen % 5 eta emakumeen % 3 bisexualak kontsideratzen zirela eta gizonen % 4 eta emakumeen % 2 homosexual[14].

Beste ikerketa modernoago batzuk egin dira eta bisexualentzako demografia aldatuz joan da.

  • 2002. urtean, Estatu Batuetan “Osasun estatistikaren zentro nazionalak” egindako inkesta baten arabera, 18-44 urte bitarteko gizonen % 1,8 bisexualak dira, % 2,3 homosexualak eta % 3,9a “beste zerbait” ziren. Ikerketa beraren arabera, 18-44 urte bitarteko emakumeen % 2,8 bisexualak dira, % 1,3 homosexualak eta % 3,8a “beste zerbait” da[14].
  • 2007an, The New York Times-eko “Osasun” atalean egindako artikulu batek hurrengoa adierazi zuen: “Ameriketako emakumeen % 1,5a eta gizonezkoen % 1,7a bisexualtzat hartzen dute bere burua”[15].
  • 2007an ere, Estatu Batuetako emakume gazteen % 14,4 “hertsiki heterosexual” gisa identifikatzen zirela aurkeztu zen. Horretaz gain, gizonezko gazteen % 5,6 gay edo bisexuala da[16].
  • 2011n, Biological Psychology aldizkarian argitaratutako ikerketa batek bisexual gisa identifikatzen diren gizonak emakume zein gizonen aurrean kitzikatzen zirela aurkeztu zuen[17].
  • Estatu Batuarren sexu-joera neurtzeko egindako gobernu mailako lehen inkestaren arabera, Estatu Batuarren % 0,7 soilik identifikatzen da bisexual gisa[18].

Ikuspegi antropologiko batetik, desberdintasun handia dago bisexualen irudiaz eta presentziaz kultura desberdinetan. Tribu batzuetan bisexualitatea ez da existitzen eta beste batzuetan, aldiz, unibertsala da.

Ikasketak, teoriak eta erantzun soziala aldatu

Gizaki bat heterosexuala, homosexuala ala bisexuala izateko arrazoi zehatzei buruzko adostasunik ez dago zientzialarien artean. Zenbait arrazoi proposatu izan dira: faktore genetikoen eta ingurune-faktoreen arteko konbinazio bat[19][20]. Ingurune-faktoreen artean senide-jaiotza ordena (neba-arreba gaztea izateak homosexuala izateko probabilitatea handitzen du), jaio-aurretiko hormonekiko esposizioa (sexu-desberdintasuna determinatzen duten moduan sexu-orientazioa determinatuko [21][22] dute) eta amaren estresa[23][19][24] umea jaio aurretik azaltzen dira.  

Estatu Batuetako Pediatriaren Akademiak adierazi du “sexu-orientazioa ez dela soilik faktore batengatik determinatzen, baizik eta faktore genetiko, hormonal eta anbientalen konbinazioengatik”[25]. Amerikaren Asoziazio Psikologikoak, berriz, deklaratu du “pertsona baten sexu-orientazioa determinatzeko arrazoi ugari daudela eta arrazoiak desberdinak izan daitezkeela gizaki bakoitzean”. Gainera, gizaki gehienetan sexu-orientazioa gaztaroan determinatzen dela azpimarratu zuen[26]. Estatu Batuetako Psikologiaren Elkarteak deklaratu zuen “ez dagoela ikasketa zientifikorik homosexualitaterako etilogia biologiko espezifikoetan oinarritzen direnak. Era berean, ez dira identifikatu homosexualitaterako kausa psikosozialik edo familia dinamikarik”[27]. Jaio-aurretiko faktoreak edo faktore genetikoak sexu-orientazioa determinatzen dutela aztertzen duten ikerketek, homosexualitateari buruzko eztabaida politiko eta sozialetan presentzia handia dute.

Sigmund Freudek uste zuen gizaki guztiak bisexualak zirela, sexu bietako ezaugarri orokorrak barneratzeko zentzuan. Freuden arabera, hori anatomikoki betetzen zenez, psikologikoki ere betetzen zen, sexu bietako erakarpena bisexualitate psikologiko horren ezaugarri bat izanda. Freudek uste zuen bisexualitate horren ezaugarri maskulinoen garapena gizonetan gain-adieraziko zirela eta ezaugarri femeninoen garapena, aldiz, emakumeetan gain-adieraziko zirela. Hala ere, heldu guztiek izango dituzte haien natura maskulino zein femeninoetatik eratorritako desirak. Freudek ez zuen baieztatu gizaki guztiok bisexualak direla sexu bietako erakarpena bera sentitzeko zentzuan. Jaio-aurretiko bisexualitateari buruzko Freuden sinesmenak Sandor Radokek gaitzetsi zituen 1940an, eta hortik aurrera, zenbait psikoanalista ere horren aurka azaldu dira. Rado-k azaldu zuen ez dagoela bisexualitate biologikorik giza espeziean.

Giza-bisexualitatea homosexualitatearekin batera ikertu da ikerketa gehienetan. Ikertzaile batzuen ustez, hori arazo bat da sexualitatearen ikerketarako. Alde batetik, bisexualak soilik aztertu diren ikerketetan behatu izan da bisexualak nahiko desberdinak direla heterosexualekin eta homosexualekin konparatuz. Beste aldetik, bisexualitateak ez duela beti dikotomiaren arteko erdiko puntua adierazten ondorioztatu izan da[28].  

Sexu-orientazioaren eraginei buruzko gaur egungo eztabaidan, zientzialari sozialek zalantzan jarri dituzte azalpen biologikoak, batez ere bere bizitza eta sexualitateari buruzko erabakiak hartzeko bultzatzen duten korronte feministen eragina emakumeengan. Gizon eta emakume homosexualen jarrera desberdinak behatu izan dira. Gizonek, batez ere zerbait biologikotzat hartzen dute haien sexualitatea, kultura honetan gizonen esperientzia orokorra adierazten duena eta ez mundu lesbikoaren konplexutasunak. Hala ere, emakumeen sexualitatea kultura eta testuinguru faktoreengatik kaltetua izan daiteke[29].

Camille Pagliak bisexualitatea sexu-orientazio perfektu bezala sustatu du[30]. Marjorie Garberrek, Harvardeko irakasleak, bisexualitateari buruzko kasu akademiko bat egin zuen, berak 1995.urtean idatzitako liburu batekin: Vice Versa: Bisexualitatea eta eguneroko bizitzaren erotismoa. Bere liburuan azaltzen du errepresioa zein beste faktore batzuk (esaterako, sexu aukeren gabezia) egongo ez balira gizartearen gehiengoa bisexuala izango litzatekeela[31].

Faktore sozialak aldatu

Libidoa aldatu

Bisexualak heterosexualekin eta homosexualekin konparatzen dituzten zenbait ikasketek adierazten dute bisexualak sexu-aktibitatean maila handiagoak dituztela, baita sexu-ametsak eta interes erotikoa ere. Van Wyk eta Geist-ek (1984) topatu zuten gizon eta emakume bisexualek heterosexualek baino sexu-amets gehiago zituztela. Dixon-ek (1985) adierazi zuen gizon bisexualek sexu gehiago zutela emakumeekin gizon heterosexualek baino. Hala ere, nahiz eta gizon bisexualak gehiago masturbatu, ezkontza zoriontsu gutxiago zituztela esan zuen, heterosexualekin konparatuz.  Bressler eta Lavender-ek (1986) azaldu zuten emakume bisexualek heterosexualek baino orgasmo gehiago zituztela astero eta baieztatu zuten orgasmo horiek emakume heterosexualen edo homosexualen orgasmoekin konparatuz sendoagoak zirela. Emakume bisexualen ezkontzak ezkontza heterosexualak baino zoriontsuagoak zirela ere frogatu nahi izan zuten. Emakume bisexualek dituzten ezkontzetan desleialtasun gutxiago daude eta banatze-probabilitatea txikiagoa da. Goode eta Haber-ek (1977) aurkitu zuten emakume bisexualak sexualki lehenago heltzen direla, beste emakumeekin konparatuz, lehenago masturbatzen direlako eta harreman heterosexualetan esperientzia gehiago dutelako[28].

Duela gutxiko ikerketetan adierazi izan da sexu-bulkadak desberdinak direla gizonetan eta emakumeetan. Emakume gehienen kasuan, sexu-bulkada altua gizon zein emakumeekiko erakarpenarekin lotzen da. Gizonen kasuan, aldiz, sexu-bulkada altua sexu batetiko edo beste batekiko erakarpenarekin lotzen da, gizonaren sexu-orientazioaren arabera, baina ez bi sexuekiko erakarpena[32]. Hau da, emakume bisexualek sexu-bulkada handiagoa izango dute, eta gizonen kasuan, berriz, heterosexualek zein homosexualek izango dute sexu-bulkada handiena[33].

Maskulinizazioa aldatu

Emakumeen maskulinizazioa eta gizonen hipermaskulinizazioa hizpide nagusietako bat izan da sexu-joerari buruzko ikerketetan. Bisexualek maskulinizazio maila altu bat dutela iradokitzen duten zenbait ikerketa daude. LaTorre eta Wendenbergek (1983) nortasun ezaugarri desberdinak behatu zituzten emakume bisexualetan, heterosexualetan eta homosexualetan. Ikasketa horretan adierazi zen bisexualak ziurtasun-gabezi gutxiago dutela heterosexual eta homosexualekin konparatuz. Horrek esan nahi du pertsona bisexualak nahiko ziurrak direla eta ezegonkortasun mentalak pairatzeko probabilitate txikiagoa dutela. Nortasun ziurra maskulinitate edo gizontasunarekin lotu izan da. Hala ere, ikasketa honek ez zien gizarte-arauei ezta gizon homosexualen feminizazioari eta aurreiritziei erreparatu ere[28].

Otorrinolaringologiako Ikerketa Elkartearen aldizkari batean plazaratu zen ikerketa batean, zeinetan azaltzen zen emakumeek gizonek baino entzumenezko sentiberatasun hobea dutela, ikertzaileek onartu zuten emaitza hori ugaltzearekin erlazionaturiko gaitasun genetikoa zela. Emakume bisexualek eta homosexualek, heterosexualekin konparatuz, soinuari hipersentiberatasun bat dutela ziurtatu da. Hori intentsitate handiko tonuak ez onartzeko gaitasun genetiko batekin erlazionatu izan da . Nahiz eta emaitza horiek gizon heterosexualetan, homosexualetan eta bisexualetan aurkitu, desberdintasun esanguratsuak daude hiperfeminizatu bezala identifikatzen diren gizon homosexualen talde batean. Gizon horiek aurkeztutako emaitzak emakume heterosexualen antzekoak dira[34].

Jaio aurretiko hormonak aldatu

Sexu-joeran parte hartzen duen jaio aurretiko hormona teoriaren arabera, hormonen kontzentrazio altuak agerian dituzten pertsonek garuna maskulinizatua dute eta homosexuala edo bisexuala izateko probabilitate handiagoa dute. Hala ere, oraindik ez dira egin garunaren maskulinizazioa azaltzen duten ikasketarik. Baldintza berezien ikerketan azaltzen da jaio aurretik testosterona eta estrogenoen eragipean egoteari lotzen zaiola emakumeen arteko sexu-ametsak izatea. Bi efektuak bisexualitatearekin erlazionatzen dira[29].


Beste ikerketa batzuek bi atzamarren (erakuslea eta nagia) arteko luzerako ratioa jaio aurretiko hormonekin erlazionatzen dute . Ratioa negatiboki erlazionatuta dago testosteronarekin eta positiboki erlazionatuta estrogenoarekin. Proposatzen da testosterona dosi handien eta estrogenoen dosi txikiekin kontaktuan egotea homosexualitatearekin erlazionatuta dagoela eta soilik testosterona dosi izugarrien esposizioan egotea, berriz, bisexualitatearekin erlazionatuta dagoela. Hortaz, atzamarren ratioan asimetria egotea homosexualitatearekin erlazionatuta dago eta ratioa txikia izatea, aldiz, bisexualitatearekin erlazionatuta. Testosteronak garrantzi handia duenez sexu-desberdintzapenean, ikuspuntu honek beste alternatiba bat proposatzen du gizonen homosexualitatea genetikoa ez izateko[35].

Jaio aurretiko teoria hormonalak proposatzen du testosteronaren gehiegizko esposizioaren ondorioz homosexualitate-joera bat ematen dela, garun gain-maskulinizatua eraginez. Hau kontraesankorra da beste hipotesi batekin, lehentasun homosexualak garun feminizatu batekin erlazionatzen duen hipotesiarekin. Hala ere, proposatu egin da homosexualitatea testosterona maila handiekin erlazionatuta egon daitekeela , baina jaio aurretikoarekin erlazionatuta ez dagoena. Hortaz, garuna feminizatuta egon daiteke eta beste ezaugarri batzuk, hala nola, atzamarren arteko proportzioa, maskulinizatuta egotea[33].

Egitura zerebrala eta kromosomak aldatu

1991. urtean Simon LeVay-k 18 gizon homosexualen, gizon bisexual baten, 16 gizon ustezko heterosexualen eta 6 emakumeen ustezko heterosexualen autopsiak egin zituen. Horietan aurkitu zuen aurreko hipotalamoaren INAH 3 nukleoa txikiagoa zela gizon homosexualetan heterosexualetan baino eta gizon homosexualena eta emakume heterosexualena antzekoak direla. Gizon bisexual bakarraren INAH 3-en tamaina gizon heterosexualenaren antzekoa da[28].

Bisexuala izateko joera bultzatzen duten aitzindari biologikoak daudela azaltzen duten ikasketak daude. Moneyren arabera (1988), kromosoma Y gehiago duten gizonek bisexualak, parafiloak eta oldarkorrak izateko aukera gehiago dituzte[28].

Historia aldatu

Antzinako Grezia aldatu

Antzinako grekoek, gaur egungo gizarte modernoan ez bezala, sexu-harremanak etiketa binarioekin ez zituzten lotzen . Amorante maskulinoak zituzten gizonak ez ziren homosexual bezala ezagutzen, eta beste amorante femenino edo emazteak izan zitzaketen. Badaude bisexualitateari buruz hitz egiten duten antzinako greziako erlijio-idazkiak. Azpi-idazkiak asko aldatzen ziren, mistikatik didaktikaraino[36].

Espartakoek uste zuten esperientziadun gerrarien eta gerrari hasiberrien arteko maitasuna eta harreman erotikoak leialtasuna eta taldearen kohesioa hobetzeko baliagarriak zirela borrokaren eta baita taktika heroikoak sustatzeko. Izan ere, gizonak bere amoranteak inpresionatzeko borrokatzen ziren. Gerlari gazteek heldutasuna lortzen zutenean, gerlari esperimentatuarekin zuten harremana ez sexuala bihurtzen zela suposatzen zen, hala ere, ez dago oso argi hori hertsiki betetzen zenik. Bere mentoreekin harremana izaten jarraitzen zuten eta gazteekin batera zihoan estigma bat zegoen. Esaterako, Aristofanesek euryprôktoi deitzen zituen (bere esanahia “ipurdi zabala” da) eta emakume bezala deskribatzen zituen[36].


Antzinako Erroma aldatu

Aske jaiotzen zen gizon erromatar batek beste pertsona batekin (emakumea zein gizona) sexu-harremanak nahi izatea gizarte-onarpena zuen eta espero zena zen, baldin eta soilik baldin gizona berak penetratzen zuena bazen[37]. Jarreraren moralitatea bikotearen gizarte-mailaren araberakoa zen, eta ez generoaren araberakoa. Nahiz emakume gazteak zein gizon gazteak desiraren objektu normalak kontsideratu, ezkontzaren kanpotik gizonak soilik bere sexu-grinak esklaboekin, prostitutekin (normalean esklaboak zirenak ere) eta doilorrekin bete zitzakeen . Generoak ez zuen determinatzen bikote sexual bat onargarria zen ala ez, baldin eta gizon baten gozamen sexualak beste gizon baten integritatea inbaditzen ez bazuen. Beste gizon aske bateko emaztearekin, alaba ezkongaiarekin, adingabeko semearekin edo gizon berarekin sexu-harremanak izatea immorala zen. Beste gizon bateko esklaboa erabiltzeko gizon horren (jabearen) baimena beharrezkoa zen. Autokontrolaren gabeziak, bizitza sexualaren kudeaketa barne, gizon bat ez zela gai besteak menderatzeko adierazten zuen[38].

Estatus soziala aldatu

Pertsona bisexual batzuk ez direla komunitate homosexualaren ezta heterosexualaren parte nabaritzen dute, gainera, gizartean ikusezinak sentitzen direnez, bere komunitate, kultura eta mugimendu politiko propioak osatzeko konpromisoa hartu dute. Bisexual batzuk bai komunitate homosexualean zein heterosexualean gizarteratzen dira. Hala ere, beste batzuek gizarteratze hori nahi gabekoa eta behartuta dela uste dute. Bisexualek bazterketaren aurre egin dezakete gizarte heterosexualean zein homosexualean armairutik ateratzen direnean.  Bet Firestein psikologoak bisexualak bere bikotea aukeratzean jasaten dituzten tentsio sozialak barneratzeko joera dutela baieztatzen du[39] eta homosexualak direla esatera behartuta sentitzen dira erdiko puntu batean egon beharrean. Izan ere, bi sexuekiko erakarpena izateak gizarteko monogamiaren balioari aurre egiten dio[39]. Gizarteak eragiten dituen presio horiek bisexualen osasun mentalean eraginak izan ditzakete. Kezka hori aurre egiteko, bisexualentzat espezifikoak diren terapiak garatu dira[39].


Sexu sinbologia aldatu

 
Ilargi[Betiko hautsitako esteka] bikoitzaren irudikapena.
 
Gainjarritako[Betiko hautsitako esteka] triangeluak.

Komunitate bisexualean erabiltzen den ohiko sinbolo bat harrotasun bisexualaren bandera da. Bandera honek homosexualitatea irudikatzen duen zerrenda arrosa du, heterosexualitatea adierazten duen zerrenda urdina eta erdiko zerrenda morea, bisexualak irudikatzen duena[40].

Beste ikur garrantzitsu bat, eta kolore berdinak erabiltzen duena, bi gainjarritako triangeluak dira. Banderaren zerrendak adierazten duten moduan, triangelu arrosa homosexualitatea irudikatuko du, triangelu urdina, berriz, heterosexualitatea. Bi triangeluak gainjartzean eratzen den ebakiduran triangelu more bat sortzen da, bisexualitatea adierazten duena[41].

Hala ere, zenbait homosexualak eta bisexualak arazo bat dute triangelu arrosaren erabilerarekin. Ikur hori Hitlerrek erregimenean sortu zen homosexualak etiketatzeko eta haien atzetik joateko. Beraz, triangeluen erabilera saihesteko, ilargi bikoitiaren ikurra sortu zen. Sinbolo hori oso ohikoa da Alemanian eta inguruko herrialdeetan[42].

Beste animalietan aldatu

Animalia zenbait espezietan jarrera bisexuala behatu da[43][44][45]. Ugaztunen artean jarrera bisexuala duten animaliek bonoboa, orka eta izurde handia daude[43][44][45][46]. Hegaztien artean, aldiz, antxeta hainbat espezie eta Humboldten pinguinoak. Jarrera bisexuala duten beste animalien adibideak arrainen artean eta zizare lauetan daude[46].

 
Morsak[Betiko hautsitako esteka].

Harreman sexualak eta ez sexualak eratzeko ekintzetan nahasia daude animalia espezie ugari. Nahiz eta kontrako sexuko indibiduo batekin umatzeko aukera izan, espezie batzuek sexu bereko indibiduoekin umatzea nahiago dute. Esaterako, gazelak, antilopeak, bisonteak eta basoilarrak[47].

Zenbait kasutan animaliek, bere bizitzaren unearen arabera, sexu desberdinetako indibiduoekin jarduera sexualetan parte hartuko dituzte, eta batzuetan, jarduera sexualetan parte hartzen dituzte bi sexuekin azarez. Espezie batzuetan sexu bereko animalien arteko sexu-jarduerak urtarokoak izan daitezke, adibidez, mortsa arraren kasua. Mortsa arrak ugalketa-aroan sexu-jarduera heterosexuala burutzen dute, eta ugalketa-aroa ez denean, berriz, beste arrekin harreman sexualak izango dituzte[47].

Bisexualitatea komunikabideetan aldatu

Komunikabideek bisexualitateari irudi txarra ematen diote. Bisexualitatea estereotipoei edo gaixotasun mentalei erreferentzia eginez agertzea ohikoa da. 2005eko “Brokeback Mountain” pelikulari buruzko artikulu batean Amy Andre sexu-hezitzailearen esanetan pelikuletan ohikoa da bisexualak modu negatibo batean deskribatzea:[48]

« Pertsona bisexualak irteten diren eta maitemintzen diren pelikulak gustatzen zaizkit, mota honetako pelikulak oso ohikoak ez direlako, duela gutxiko adibide bat 2002ko “Kissing Jessica Stein” komedia erromantikoa da. Hala ere, pertsonaia bisexualak dituzten pelikula gehienetan irudi oso estereotipatua ematen zaio bisexualitateari… Maitasun-interes bisexuala normalean engainagarria (Mulholland Drive), oso sexuala (Sex Monster), desleiala (High Art), ezegonkor eta kapritxosoa da (Three of Hearts), edo baita izan daiteke serieko hiltzailea, Sharon Stonen antzera “Basic Instinct” (euskaraz Oinarrizko Sena) pelikulan. Hau da, pertsonaia bisexuala beti izango da gatazkaren arrazoia pelikulan. »

— Amy Andre, American Sexuality Aldizkaria


2001 eta 2006 urteen bitartean idatzitako 170 artikuluen eduki-analisi bat egin eta gero Ricard N. Pitt soziologoak zera ondorioztatu zuen: komunikabideetan gizon beltz bisexualen portaera patologizatzen da, baina jarrera hori gizon zuri bisexual bat badauka, orduan ulerkorra da.  Horretaz gain, gizon beltz bisexuala normalean HIESA/GIB birusa barreiatzen duen zalantzazko heterosexual bezala deskribatzen dela dio. Aitzitik, gizon zuri bisexuala biktima bezala deskribatzen dute, armairutik atera ezin den gizon homosexual bat bezala[49].

 
Angelie[Betiko hautsitako esteka] Jolie aktorea bisexuala dela onartu du.

Zinema aldatu

1914ean pertsonaia bisexualen (emakume eta gizon) lehen agerpen dokumentatua eman zen Sidney Drewren A Florida Enchantment filmean[50]. Hala ere, “Hays Kodea”-k eskatzen zuen zentsuraren pean, bisexual hitza ezin zein aipatu, eta beraz, ia ez ziren agertu pertsonaia bisexualik 1934tik 1968ra Estatu Batuar filmetan[50].

Bixesualitatearen ordezkaritza aurkitu dezakegu hurrengoko pelikuletan: Black Swan (2010), Frida (2002), Showgirls (1995), The Pillow Book (1996), Alejandro Magno (2004), The Rocky Horror Picture Show (1975), Henry and June (1990), Chasing Amy (1997), Velvet Goldmine (1998), Kissing a Jessica Stein (2001), The Fourth Man (1993), Basic Instinct (1992), Mulholland Drive (2001), Sunday Bloody Sunday (1971), Something for Everyone (1970), The Rules of Attraction (2002), Brokeback Mountain (2005) eta Call Me by Your Name (2017).

Telebista aldatu

 
Olivia[Betiko hautsitako esteka] Wilde, House telesailean "Hamahiru" interpretatu zuen aktorea.

Estatu Batuak aldatu

Orange is the New Black Netflix-en telesailean pertsonaia protagonista, Piper Chapman, Taylor Schilling aktoreak interpretatuta, emakume preso bisexual bat da harreman desberdinak izan duena bai emakume zein gizonekin. Lehen denboraldian, kartzelan sartu aurretik, Piperrek ezkontzeko hitza emana dauka haren senargaia den Larry Bloom-ekin, Jason Biggs aktoreak interpretatua. Ondoren, behin kartzelara sartzean bere aurreko amorante batekin berriro aurkitzen da (presoa ere), Alex Vause, Laura Preponek interpretatua[51][52]. Beste pertsonaia bat bisexuala dena Lorna Morello deitutako presoa da, Yael Stonek interpretatua. Lornak harreman estua dauka Nicky Nichols presoarekin, Natasha Lyonnek interpretatua, bere senargai maskulinoa faltan botatzen eta desiratzen duen bitartean (Christopher MacLaren, Stephen O'Reillyk interpretatua)[52].

FOX kateko House telesailean doktore bisexual bat agertzen da laugarren denboralditik aurrera, Remy “Hamahiru” Hadley, Olivia Wildek interpretatua. Telebista-kate berdinak The O.C. telesaila eman zuen aurretik, zeinean denbora batez Alex Kelly pertsonaia agertu zen (Olivia Wildek interpretatua ere),   Marissa Cooper-en maitasun interes gisa[53].

2009eko denboralditik aurrera, MTV-ko The Real World telesailean bi pertsonaia bisexual parte hartu zuten[54], Emily Schromm, eta Mike Manning[55].

Kanada aldatu

Lost Girl izeneko naturaz gaindiko drama protagonista bisexual bat dauka, Bo izenekoa[56], Anna Silkek interpretatua. Historian zehar amodiozko triangelu baten tartean sartzen da. Harreman horretan Dyson, gizotso bat (Kris Holden-Riedek interpretatua) eta Lauren Lewis izeneko giza mediku (Zoie Palmerrek interpretatua) batek parte hartzen dute[57].

Erresuma Batua aldatu

BBC-ko zientzia-fikziozko Torchwood telesailean, pertsonai nagusi batzuk sexualitate malgua dute. Haietariko nabarmenena protagonista da, Jack Harkness kapitaina, pansexuala dena eta, gainerako guztiagatik, zientzia-fikzioko akzio-heroi konbentzionala. Telesailaren logikaren barnean, pertsonaiak beste espezie estralurtar batzuekin elkartu daitezke, honi “omnisexual” deritzote produktoreek. Jack-en bikote-ohia, John Hart kapitaina pansexuala da ere[58]. Jack-en bikote-ohi femeninoei dagokienez, gutxienez emazte-ohi bat duela badakigu, zeinarekin seme bat duen. Kritikari anitzen ustez telesailak Jack gizonekin emakumeekin baino maizago erakusten dute[59]. Kritikariek telesailak bisexualitatearen inguruko kezka beste alderdi batzuen osagarri bezala ikusi dute. Istorioa aurrera doan heinean, pertsonaia heterosexual batzuk harreman homosexualak izaten dituzte feromonaren efektuaren pean. Esate baterako, telesailaren 2.kapituluan Gwen Cooper pertsonaiak emakume bat musukatzen du eta 1.kapituluan Owen Harperrek gizon bat musukatzen du ere pelea batetik ihes egiteko. Toshiko Sato Owen-ez maiteminduta dago, baina harreman erromantiko anitzak ditu estralurtar batekin eta gizon gazte batekin. Erresuma Batuko “The Sun” egunkariak “Ooh doktoreak lau lagun gay lortzen ditu” izenburua argitaratu zuen lehen denboraldia baino lehen, telesaileko pertsonaia guztiak bisexual gisa deskribatuz.


Musika aldatu

 
David[Betiko hautsitako esteka] Bowie.

David Bowiek bisexuala zela aitortu zuen Melody Maker izeneko aldizkarian egindako elkarrizketa batean 1972ko urtarrilean Ziggy Stardust diskoaren kanpainarekin bat eginez[60]. 1976ko irailean Playboy aldizkarirako egindako elkarrizketa batean Bowiek hurrengokoa baieztatu zuen “Egia da… Bisexuala naiz. Baina ezin dut ukatu oso ongi aprobetxatu dudala. Pasatu zaidan gauzarik onena dela uste dut[61].” 1983an egindako elkarrizketa batean egindako akatsik larriena dela dio, gero 2002. urtean aitorpen hori argitu zuen arren, zera esan zuen “ez dut uste Europan aitortzea akats bat dela, baina Estatu Batuetan askoz zailagoa da. Ez nuen inolako arazorik jendea bisexuala naizela jakitearen inguruan. Baina ez nuen inongo banderarik kargatzeari buruzko interesik ezta inongo taldetako ordezkaria izateko interesik ere. Izan nahi nuena banekien, konpositore bat eta interpretatzaile bat izatea [...] Estatu Batuak leku oso puritanoa da, eta nire ustetan izan nahi nuen gauza guztien bidean jarri zen”[62].

 
Freddie[Betiko hautsitako esteka] Mercury.

Freddie Mercury, Queen taldeko abeslaria ere bisexuala zen, nahiz eta ez zuen publikoki haren harremanei buruz hitz egin[63].

1995ean Jill Sobulek bikuriositateari buruz hitz egiten du "I Kissed a Girl" abestian. Abesti honen bideoklipean Sobule eta haren mutil-lagunaren irudiak eta Sobule eta neska-lagun baten irudiak txandakatzen dira. Izenburu bereko beste abesti bat badago Katy Perryk abesten duena eta gai bera aipatzen du. Hainbat aktibisten ustetan, abesti hauek lortzen duen bakarra bisexualitateari buruzko estereotipoa indartzea da, hau da, bisexualitatea ez dela benetako lehentasun sexuala eta soilik dela probatzeko edo esperimentatzeko aitzakia bat. Lady Gaga bisexuala dela adierazi [64] du eta haren “Poker Face” abestia gizon batekin dagoen bitartean emakume batekin amestearen ingurukoa dela aitortu du[65].

Brian Molko, Placebo taldearen abeslaria aho betean bisexuala da[66]. The Guardian egunkarirako egindako elkarrizketa batean, R.E.M taldeko Michael Stipe-k gizon zein emakumeekin harremanak gozatzen dituela dio. Haren hitzetan: “...nik ulertzen dudan bezala, Queer izatea bistakoa dena onartzea da, sexualitatearen munduan, identitatean eta maitasunean dena ez da zuria edo beltza, edo erraza - ortzadarraren xehetasun guztiak eta gradazioa[67].

Green Day taldeko burua den Billie Joe Armstrong ere bisexuala da, 1995an The Advocate-n egindako elkarrizketa hurrengokoa esanez, “Betidanik bisexuala izan naizela uste dut. Betidanik egon naiz honetan interesatuta. Nire ustez pertsona guztiak bisexual jaio gara, eta gure gurasoak edo gizartea “oh, ezin dut” pentsatzera bultzatzen gaituztela. Gai tabu bat dela diote. Gure buruan errotuta dago txarra dela, nahiz eta benetan horrela ez izan. Zerbait oso polita da”.

Literatura aldatu

 
Virginia[Betiko hautsitako esteka] Woolf 1902 urtean.

Virginia Woolfen “Orlando: Biografia bat (1928)” liburua bisexualitatearen adibide goiztiarra da literaturan. Emakume batean bihurtzen den gizon bati buruzkoa da, Woolfen amorantean, Vita Sackville-West, oinarritutako istorio bat da. Woolfek “generoaren etengailua” erabiltzen du liburua eduki homosexualengatik debekatzea ekiditzeko. Izenordainen aldaketak Orlandoren genero aldaketekin bat datozte. Izenordain zehaztuen erabilera eza anbiguotasuna eta genero etiketen enfasi falta ahalbidetzen du[68]. Haren 1925eko Mrs Dalloway liburua gizon eta emakume bisexualetan oinarritzen da, bi pertsonaia hauek bikote heterosexualen parte dira, baina ez daude pozik. Sackille-Wes-en heriotzaren ondoren, haren semea, Nigel Nicolson “Portrait of Marriage” argitaratzen du, zeinean emakume baten amodio-historiak kontatzen ditu Harold Nocolsonekin ezkonduta dagoen bitartean.

Beste adibide goiztiar batzuk “Women in Love” (maitemindutako emakumeak) (1920) bezalako D. H. Lawrence-n lan batzuk eta Colette Claudune (1900-1903) liburu-saila.

Patrick White-n “Twyborn affair” (1979) liburuko pertsonaia nagusia, bisexuala da. Bret Eason Ellis-en nobela anitz (Menos que cero (1985) eta The Rules of Attraction (1987) adibidez) pertsonaia maskulino bisexualak izan ohi dituzte[69]

Web-serieak aldatu

2009ko urrian “A Rose By Any Other Name”[70] YouTuben atera zen. Serie hau eskubide bisexualen defendatzailea den Kyle Schickner-ek zuzendua da. Istorioa emakume bisexual baten ingurukoa da, gizon heterosexual batez maitemintzen dena, baina azkenean gizona ere bisexuala dela konturatzen da[71].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Rosario, Margaret; Schrimshaw, Eric W.; Hunter, Joyce; Braun, Lisa. (2006-02). «Sexual identity development among lesbian, gay, and bisexual youths: Consistency and change over time» Journal of Sex Research 43 (1): 46–58.  doi:10.1080/00224490609552298. ISSN 0022-4499. PMID 16817067. PMC PMC3215279. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  2. 1925-2009., Crompton, Louis,. (2003). Homosexuality & civilization. Belknap Press of Harvard University Press ISBN 067401197X. PMC 51855520. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  3. Bruce., Bagemihl,. (1999). Biological exuberance : animal homosexuality and natural diversity.. Profile ISBN 1861971826. PMC 41157287. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  4. Joan., Roughgarden,. (2004). Evolution's rainbow : diversity, gender, and sexuality in nature and people. University of California Press ISBN 0520240731. PMC 53375995. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  5. (Ingelesez) «bisexuality | Origin and meaning of bisexuality by Online Etymology Dictionary» www.etymonline.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  6. a b c (Ingelesez) «Appropriate Therapeutic Responses to Sexual Orientation» http://www.apa.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  7. a b Becoming visible : counseling bisexuals across the lifespan. Columbia University Press 2007 ISBN 9780231137249. PMC 76937265. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  8. Shiri., Eisner,. Bi : notes for a bisexual revolution. ISBN 9781580054744. PMC 813394065. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  9. (Ingelesez) Young-Bruehl, Elisabeth. (2001-07-15). «Are Human Beings “By Nature” Bisexual?» Studies in Gender and Sexuality 2 (3): 179–213.  doi:10.1080/15240650209349175. ISSN 1524-0657. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  10. «http://www.iub.edu/~kinsey/research/ak-hhscale.html» www.iub.edu (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  11. (Ingelesez) Szymanski, Mike. (2008-12-04). «Moving Closer to the Middle:Kinseythe Movie, and Its Rocky Road to Bisexual Acceptance» Journal of Bisexuality 8 (3-4): 287–308.  doi:10.1080/15299710802501918. ISSN 1529-9716. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  12. S., Weinberg, Martin. (1995). Dual attraction : understanding bisexuality. Oxford University Press ISBN 9780198024620. PMC 72685169. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  13. The Kinsey Institute - Kinsey Study Data [Research Program. ] 2010-07-26 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  14. a b «Research» kinseyinstitute.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  15. (Ingelesez) Carey, Benedict. Straight, Gay or Lying? Bisexuality Revisited. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  16. (Ingelesez) «Why Are So Many Girls Lesbian or Bisexual?» Psychology Today (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  17. (Ingelesez) Bisexual men: Science says they're real. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  18. (Ingelesez) «- The Washington Post» Washington Post (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  19. a b (Ingelesez) Iemmola, Francesca; Camperio Ciani, Andrea. (2008-06-17). «New Evidence of Genetic Factors Influencing Sexual Orientation in Men: Female Fecundity Increase in the Maternal Line» Archives of Sexual Behavior 38 (3): 393–399.  doi:10.1007/s10508-008-9381-6. ISSN 0004-0002. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  20. (Ingelesez) Park, Alice. (2008-06-17). «What the Gay Brain Looks Like» Time ISSN 0040-781X. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  21. (Ingelesez) Dorner, Gunter; Rohde, Wolfgang; Stahl, Fritz; Krell, Lothar; Masius, Wolf-Gunther. (1975-01). «A neuroendocrine predisposition for homosexuality in men» Archives of Sexual Behavior 4 (1): 1–8.  doi:10.1007/bf01541882. ISSN 0004-0002. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  22. (Ingelesez) Ellis, Lee; Ames, M. Ashley. (1987). «Neurohormonal functioning and sexual orientation: A theory of homosexuality–heterosexuality.» Psychological Bulletin 101 (2): 233–258.  doi:10.1037/0033-2909.101.2.233. ISSN 1939-1455. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  23. Dörner, G.; Geier, T.; Ahrens, L.; Krell, L.; Münx, G.; Sieler, H.; Kittner, E.; Müller, H.. (1980-6). «Prenatal stress as possible aetiogenetic factor of homosexuality in human males» Endokrinologie 75 (3): 365–368. ISSN 0013-7251. PMID 7428712. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  24. Ellis, Lee; Cole-Harding, Shirley. (2001-09). «The effects of prenatal stress, and of prenatal alcohol and nicotine exposure, on human sexual orientation» Physiology & Behavior 74 (1-2): 213–226.  doi:10.1016/s0031-9384(01)00564-9. ISSN 0031-9384. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  25. Frankowski, Barbara L.; American Academy of Pediatrics Committee on Adolescence. (2004-6). «Sexual orientation and adolescents» Pediatrics 113 (6): 1827–1832. ISSN 1098-4275. PMID 15173519. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  26. (Ingelesez) «Sexual Orientation and Gender Identity» http://www.apa.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  27. AGLP Fact Sheets. 2009-01-03 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  28. a b c d e (Ingelesez) Van Wyk, Paul H.; Geist, Chrisann S.. (1995-06-21). «Biology of Bisexuality:» Journal of Homosexuality 28 (3-4): 357–373.  doi:10.1300/j082v28n03_11. ISSN 0091-8369. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  29. a b (Ingelesez) Veniegas, Rosemary C.; Conley, Terri D.. (2000-01). «Biological Research on Women's Sexual Orientations: Evaluating the Scientific Evidence» Journal of Social Issues 56 (2): 267–282.  doi:10.1111/0022-4537.00165. ISSN 0022-4537. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  30. 1947-, Paglia, Camille,. (1995). Vamps & tramps : new essays. Penguin Books ISBN 0140248285. PMC 37880777. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  31. B., Garber, Marjorie. (2000). Bisexuality and the eroticism of everyday life. (1st Routledge pbk. ed. argitaraldia) Routledge ISBN 0415926610. PMC 43713876. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  32. (Ingelesez) Lippa, Richard A.. (2006-01). «Is High Sex Drive Associated With Increased Sexual Attraction to Both Sexes?. It Depends on Whether You Are Male or Female» Psychological Science 17 (1): 46–52.  doi:10.1111/j.1467-9280.2005.01663.x. ISSN 0956-7976. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  33. a b (Ingelesez) Lippa, Richard A.. (2007-03-23). «The Relation Between Sex Drive and Sexual Attraction to Men and Women: A Cross-National Study of Heterosexual, Bisexual, and Homosexual Men and Women» Archives of Sexual Behavior 36 (2): 209–222.  doi:10.1007/s10508-006-9146-z. ISSN 0004-0002. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  34. (Ingelesez) McFadden, Dennis; Champlin, Craig A.. (2000-03). «Comparison of Auditory Evoked Potentials in Heterosexual, Homosexual, and Bisexual Males and Females» Journal of the Association for Research in Otolaryngology 1 (1): 89–99.  doi:10.1007/s101620010008. ISSN 1525-3961. PMID 11548240. PMC PMC2504562. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  35. Robinson, S. (2000-09). «The ratio of 2nd to 4th digit length and male homosexuality» Evolution and Human Behavior 21 (5): 333–345.  doi:10.1016/s1090-5138(00)00052-0. ISSN 1090-5138. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  36. a b (Ingelesez) «Greek Homosexuality - Livius» www.livius.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  37. 1951-, Richlin, Amy,. (1992). The garden of Priapus : sexuality and aggression in Roman humor. (Rev. ed. argitaraldia) Oxford University Press ISBN 9780198023333. PMC 72706826. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  38. Roman sexualities. Princeton University Press 1997 ISBN 0691011796. PMC 36640758. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  39. a b c (Ingelesez) «A new generation of issues for LGBT clients» http://www.apa.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  40. (Ingelesez) «Eastern Illinois University :: LGBTQA WebCenter - Symbolism» castle.eiu.edu (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  41. Gay, Lesbian, Bisexual, & Transgender Symbols. 2004-12-04 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  42. «Matt & Andrej Koymasky - Gay Symbols 5» andrejkoymasky.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  43. a b Bruce., Bagemihl,. (1999). Biological exuberance : animal homosexuality and natural diversity.. Profile ISBN 1861971826. PMC 41157287. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  44. a b Joan., Roughgarden,. (2004). Evolution's rainbow : diversity, gender, and sexuality in nature and people. University of California Press ISBN 0520240731. PMC 53375995. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  45. a b (Ingelesez) «Bisexuality Can Benefit Animals» Scientific American  doi:10.1038/scientificamericansecretlivesofanimals0517-26. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  46. a b Bisexuality. 2007-01-01 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  47. a b «The Natural "Crime Against Nature": Homosexual Behaviors In Animals» www.bidstrup.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  48. Opinion: Bisexual Cowboys in Love | National Sexuality Resource Center (NSRC). 2009-02-10 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  49. (Ingelesez) Pitt, Richard N.. (2007-03). «Downlow Mountain? De/Stigmatizing Bisexuality through Pitying and Pejorative Discourses in Media» The Journal of Men's Studies 14 (2): 254–258.  doi:10.1177/106082650601400203. ISSN 1060-8265. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  50. a b glbtq >> arts >> Bisexuality in Film. 2012-10-15 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  51. «Bi.org  » Bisexuality in the Media: Where are the Bisexuals on TV?» bisexual.org (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  52. a b (Ingelesez) 5 Myths 'Orange Is the New Black' Has Accidentally Dispelled About Bisexuality. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  53. «House M.D. Episode Guide to First, Second, Third & Fourth Season Episodes on Fox TV» www.housemd-guide.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  54. «MTV Original TV Shows, Reality TV Shows | MTV» MTV (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  55. (Ingelesez) «Coming Out Mike-sexual - Metro Weekly» www.metroweekly.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  56. (Ingelesez) «Nine Questions with Lost Girl Creator and Writer Michelle Lovretta» rgbFilter 2010-09-30 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  57. (Ingelesez) «"Lost Girl" showcases the Lauren and Bo relationship for Season 2 - AfterEllen» AfterEllen 2011-08-26 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  58. accessinterviews.com - This; website is for sale! - accessinterviews; Resources and Information.. 2016-03-06 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  59. Queer TV : theories, histories, politics. Routledge 2009 ISBN 9780415450454. PMC 166361313. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  60. Roy., Carr,. (1981). David Bowie : an illustrated record. Avon ISBN 0380779668. PMC 7862636. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  61. (Ingelesez) «David Bowie - Playboy Magazine | The Uncool - The Official Site for Everything Cameron Crowe» www.theuncool.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  62. «BowieWonderworld: Press Archives: Dear Superstar: David Bowie» www.bowiewonderworld.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  63. (Ingelesez) «Freddie Mercury» Biography (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  64. (Ingelesez) Strauss, Neil. (2010-07-08). «The Broken Heart and Violent Fantasies of Lady Gaga» Rolling Stone (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  65. Lady Gaga Admits BiSexuality Interview on Barbara Walters - iViewTube.com. 2010-02-17 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  66. (Ingelesez) «Joe Jackson - Profile '86» Discogs (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  67. (Ingelesez) «Molko: I wish I kept quiet on sexuality» Digital Spy 2006-04-09 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  68. Anna., Livia,. (2001). Pronoun envy : literary uses of linguistic gender. Oxford University Press ISBN 9780195343922. PMC 404967200. (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  69. «GQ España. Revista de tendencias, actualidad, noticias, moda, chicas» GQ (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  70. «YouTube» www.youtube.com (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
  71. FenceSitterFilms. 2011-02-02 (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Gai honi buruzko informazio gehiago lor dezakezu Scholian