Atzemaiteka, baita ere Bukanas-joko zein Atxamaxteka, taldeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Muxikan, Bizkaian jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Hasiera nork emango dion jakiteko zotz egiten da. Hiru jarleku daude eta neska edo mutila jokoaren erdian kokatzen da "zigortuta", beste batzuek korroa osatzen duten bitartean; azkeneko bat korroaz kanpo jartzen da. Kanpoko hori zirkulua osatzen dutenen inguruan biraka ibiltzen da, zapia eskuan duela. Olerkiak edo abestiak dirauen bitartean, korroko norbaitek sakelan edo bere atzealdean lurrean utzi behar du zapia. "Zigortuak" zapia aurkitzen badu, korroaren kanpoaldera pasatzen da eta kanpoan dagoena, berriz, korrora, eta zapia daukana edo hurbilen daukana korroaren erdira. Eta aurrera jarraitzen dute jokoan. "Zigortuak" ez badu zapia non dagoen asmatzen, jokoan jarraitzen du bakoitzak bere lekuan.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu