Atenulfo, Beneventoko printzea

Artikulu hau 1040ko printzeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Atenulfo».

Atenulfo Pandulfo III.a Beneventokoaren semea izan zen. 1040an Beneventok oraindik bazuen Mezzogiornoan lombardiar printzipalitate independentea izatearen ospea. Arduino Lombardiarra, Melfiko topoteritesa, eta bere normandiar mertzenarioak Bizantzioko autoritatearen aurka matxinatu zirenean, Pandulforen semea hautatu zuten euren nagusi, "Beneventoko printzea" deituz.

Nizeforo Dukiano katapanaren erailketaren ostean normandiarrek euren lider propioa hautatzea erabaki zuten, baina Gilen Apuliakoak dioenez Atenulfok "ziurenik zerbait eman zien, urrea edo zilarra, eta beraz euren aurreko ideia albo batera utzi zuten". Normandiarrek ere Atenulfo aukeratu zuten euren nagusi.

1041ko irailaren 3an matxinatuek Exaugusto Boioanes katapan berria garaitu zuten, eta berau atxilo hartu zuten Beneventon. Garai hartan Guaimar IV.a Salernokoak normandiarrak eurentzat lanean jarri zituen milaka promesa eginez. 1042ko otsailean, ziurenik bere burua bakarrik ikusita eta, agian, greziarrek diruarekin erosia, Atenulfok Exaugustoren erreskatea negoziatzen hasi zen eta diru horrekin Greziara ihes egin zuen. Ez dakigu noiz hil zen, baina ziurenik diruarekin egingo zuen. Bere ordezko lider berria Argiro izan zen.