Artazul ur-jauzia

Andia mendilerroko ur-jauzia Nafarroan

Artazul ur-jauzia Arteta herrian dagoen ur-jauzia da, Ollo bailaran, Nafarroan. Artetako ur-jauzia eta Artazulo ur-jauzia ere esaten zaio.[1]

Artazul ur-jauzia
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak42°50′23″N 1°52′42″W / 42.8396136°N 1.8784199°W / 42.8396136; -1.8784199
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaOllaran
Nafarroako kontzejuArteta

Inguruko mendiak aldatu

 
Artetako ur-jauzia lehor, abuztuan.

Ur-jauzia Andia mendilerroan dago. Artazul errekako iturburuan. Ingurune paregabe honetan ur-jauzitik gora Artazul Arroila aurki dezakegu. Lizebar arroila ere gertu dago.

Mila metro inguruko batezbesteko altuera duen meseta dago gainean, Goñi eta Aizpun aldean eta ur irteerak ugariak dira ingurune karstiko honetan.[2]

Bertara nola iritsi aldatu

Artazul ur-jauzia ikusteko Nafarroako Arteta herriko iturburura joan behar da. Ollo bailarako ur irteera naturaletariko bat da iturburu hau.[3]

Iruñeko ur-hornidura aldatu

Iruñean edaten den ur asko hemendik hartu izan da aspalditik. XIX. mendearen amaieran Iruñeko 30.000 herritarrei ur garbia emateko zailtasunak zirenean (1895ean koleraren eragina handia izan zen). 1895. urtean bertan Artetatik ura Iruñera eramateak etxebizitzetara ura iristea ekarri zuen eta hornidura-arazoetarako konponbidea izan zen.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. Arrizabalaga, Mikel. (2016-03-24). «mendia euskaraz bizi! : Artazulgo zintzurra» mendia euskaraz bizi! (Noiz kontsultatua: 2019-04-26).
  2. «Artazul arroila» Inguru abentura (Noiz kontsultatua: 2019-04-24).
  3. (Gaztelaniaz) aruizhu. (2015-03-11). «Barranco de Artazul» Alfredo Ruiz (Noiz kontsultatua: 2019-04-24).
  4. «Artetako iturburua» Iruñerriko Mankomunitatea (Noiz kontsultatua: 2019-04-24).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu