Bisusta ur-jauzia

Nafarroako ur-jauzia Bidasoan

Bisusta ur-jauzia Nafarroa Garaian dagoen ur-jauzia da, Malerrekako eskualdeko Sunbilla udalerriko lurretan. Burdinzelaieta erreka Bidasoara heldu baino 30 metro lehenago 10-20 metroko jauzia egiten du urak antzinako trenaren ibilbidearen azpitik pasa baino lehenago. Endarlatsatik Bertizeraino doan Bidasoa Bide Berdean dago gaur egunean ibilbide hori.[1][2]

Bisusta ur-jauzia
Motaur-jauzi
Geografia
Map
Koordenatuak43°11′18″N 1°40′35″W / 43.1882132°N 1.676316°W / 43.1882132; -1.676316
Herrialdea Euskal Herria
Foru erkidego Nafarroa Garaia
UdalerriaSunbilla

Inguruko mendiak aldatu

Ur-jauzi hau Mendaurko mendilerroko Urkidi (624 m) eta Abelu-Apausa (682 m) mendietako urak jasotzen dituen Burdinzelaieta errekan dago, azken zatian.

Bertara nola iritsi aldatu

Sunbillatik Berrizaunera (Igantziko auzoa, Igantziko Bentak) doan bide berdean dago, Bisusta auzoa pasatu ondoren eskuinerako errebuelta bukatzerakoan ezker aldean. [3]

Erreferentziak aldatu

  1. «Berroaran-Bidasoa mendiei buruz. Toponimia. Nafarroako Euskararen Mediateka» www.mediateka.eus (Euskarabidea. Nafarroako Gobernua) (Noiz kontsultatua: 2019-04-23).
  2. (Gaztelaniaz) «Berroaran. Ortofotomapa 65-15» (PDF) Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2019-04-23).
  3. (PDF) BIDE BERDEAK / VÍAS VERDES. Euskadi / Basque Country. (Noiz kontsultatua: 2019-04-23).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu