Arrebilan ondo gordeka

Arrebilan ondo gordeka taldeko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Muxikan, Bizkaian jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Neska-mutilen joko honetan, parte-hartzaileak bi taldetan banatzen dira eta zirkulu bana osatzen dute lurrean eserita. Baina bi taldeetako neska edo mutil bana zutik geratzen da. Horiek, eskuan harri bat ezkutaturik dakartela, taldekideengana hurbiltzen dira banan-banan "Arrebilan ondo gorde" esanez. Eseritakoa mutila bada, eskua praken sakelan sartzen dio, eta neska bada, berriz, azpiko gona eta soinekoaren artean. Behin agurra egin eta gero, talde batean zutik dagoen ordezkariak asmatu egin behar du beste taldean eseritakoen artean nork daukan harria gordeta. Asmatzen badu, harria daukana jokoz kanpo geratzen da eta taldetik atera egin behar izaten du. Asmatu ezean, berriz, harria kendu eta atzera hasten dira jokoan. Gauza bera egiten da beste taldearekin, zutik daudenak bakarrik geratu arte.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu