Arespakotxaga-Azkarraga jauregia

eraikitako euskal ondare nabaria Elorrion

Arespakotxaga-Azkarraga jauregia Elorrion dago, Durangaldean (Bizkaia), justu Santa Ana komentuaren parean. Zenbaitek Abarrategi jauregia ere esaten diote. 1660an eraiki zen, Juan Arespakotxaga Azkarragaren aginduz, berau Juan Martinez Arespakotxaga eta Isabel Mendiolaren semea. Barroko zorrotza estiloan egina dago, edergarri gutxirekin.[1]

Arespakotxaga-Azkarraga jauregia
 Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Elorrioko hiri historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaElorrio
Koordenatuak43°07′49″N 2°32′38″W / 43.130367°N 2.543941°W / 43.130367; -2.543941
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza
Arkitektura
Estiloaarkitektura barrokoa
Ondarea
EJren ondarea92

Arespakotxaga familiaren antzinako oinetxea Miota auzoan dago, Elorrion bertan. Familiaren izena Arespakotxaga idatzi arren, kaleko hizkeran “Aspotxa” deitu izan zaio.[2]

Historia aldatu

Erdi Aroan beste hiribildu hesituen antzera, Elorrion ere, behin bando-gerrak amaituta, bakealdi bat iritsi zen. Egoera hartan, leinu nagusiek auzoetako dorretxeak utzi eta herrian kokatu ziren.

Hiribilduak galdu zuenean defentsarako izaera, bertako herritarrek leku aproposagoak bilatu zituzten beren etxebizitzak-eta egiteko. Era horretara, Elorrio errebaletara hedatu zen (Suso, San Fausto, San Roke, Urarka…), eta bertako jauntxoek eta merkatariek hantxe eraiki zituzten beraien etxandiak.

Oparoaldi ekonomiko hartan, herriko eliza eraiki zen 1459 eta 1506 artean, Bizkaiko handiena, iturri publikoak egin ziren, eta mugak markatzeko gurutzeak, oparo landuak.

XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horixe egin zuen, adibidez, Arespakotxaga Azkarraga familiak. Arespagotxagatarrak merkatari aberatsak izan ziren, burdingintzan egiten zuten lan, eta Andaluzian eta Indietan aritzen ziren. Estatus pribilegiatua zuten austriar errege-erreginen administrazioan. Juan Bautista Arespakotxaga Andueza, esate baterako, Donejakue ordenako zalduna zen, Filipe IV.aren idazkaria eta Juan Austriakoaren Estatu eta Gerrako idazkaria.

Ezaugarriak aldatu

1660an Juan Bautista Aldariaga harginak Juan Arespakotxaga Azkarragaren agindua jaso zuen, ardura zedin jauregi bat egiteaz familiaren antzinako oinetxearen lurretan. Garai hartan Elorrion egin ziren beste batzuk bezala, hura ere estilo barroko zorrotzean egin zen, oso apaindura gutxirekin.

Arespakotxaga-Mendibil jauregia bezala, hau ere maila jasoko etxandi erresidentziala da, erdi urbanoa, hiribildu batean kokatuta egon arren, ingurune natural batean baitago.

Eraikina kubikoa da, hiru mailatan banatuta. Barroko zorrotzak ezarritako estiloan, jauregiak ez du ia apaingarririk. Harlanduz egina dago. Solairu noblean, hiru balkoi daude, burdinlanez jantziak. Erdikoaren gainean Arespakotxaga-Azkarraga leinuaren armarria dago. Ekialdeko fatxadan, ostera, loggia eder bat zabaltzen da, hiru arku dituena, zirkulu erdikoak.

Eraikitze-lanak hasi eta hamabi urtera, 1672an, artean zenbait erremate falta zitzaizkion Juan Bautista Aldariagari, hala nola “perfeccionar la dha cassa asta acabar todos sus cuartos, rejas, puertas, bentanas…”. Une hartan, Juan Arespakotxagak adierazi zuen ordurako inbertituak zituela eraikin hartan 70.000 erreal baino gehiago, dirutza bat garai hartarako.

Arespakotxaga-Azkarraga jauregia eraikitzeak eragin zuen apur bat ipar alderantz desbideratzea Durangorantz zihoan bidea.

Iruditegia aldatu

Ikus, gainera aldatu

Ondare zibila ikusgarria da Elorrion, batez ere arkitekturari dagokionez. Behin XV. mendean leinuen arteko gerrak atzean utzita, Elorrio aldatu egin zen: apurtu egin zen hiribilduaren harresia, eta herria errebaletara zabaldu zen, jarduera ekonomikoa bizkortu egin zen eta, ondorioz, “aberats berriak” agertu. XVI, XVII eta XVIII. mendeetan Elorrioko zenbait familia Sevillara joan eta buru-belarri sartu ziren Mundu Berriko merkataritzan —burdin fabrikatuen salerosketan bereziki—, eta horrek dirua barra-barra ekarri zuen herrira, batez ere familia horien eskuetara. Eta familia horiek diruaren zati bat inbertitu zuten eraikin ikusgarriak egiteko.

Horrek markatzen du, dudarik gabe, Elorrioko arkitektura zibilaren urrezko aroa, zeinak hartzen baititu XVI, XVII eta XVIII. mendeak batez ere. Horra Elorrioko eraikin zibil nabarmenen zerrenda bat, mendeen arabera banatuta:

XV. mendea aldatu

  • Kanpokaleko Atea. Elorrioren harresiak zituen sei ateetatik hauxe da geratzen diren bietarik bat.

XVI. mendea aldatu

XVII. mendea aldatu

XVIII. mendea aldatu

XIX. mendea aldatu

  • Olazabal jauregia. Neoklasikoa. Modet izenarekin ere ezaguna.
  • Berriozabaletako iturria. Neoklasikoa. Manuel Plazido Berriozabalbeitia epaile elorriarrak agindu zuen iturria egitea bere auzokideen bizi-egoera hobetzeko.

XX. mendea aldatu

Bibliografia aldatu

  • Agirre Kerexeta, I. Bizkaiko herrien monografiak: Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia. Bilbo, 1992.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Bizkaia. Arqueología, Urbanismo y Arquitectura histórica. 3 volúmenes. Bilbao. 1989-1991.
  • Barrio Loza, J. A. (Dir) Monumentos nacionales de Euskadi. Tomo III: Vizcaya. Departamento de Cultura del Gobierno Vasco. Zamudio: Elexpuru, 1985.
  • Basterretxea Kerexeta, I. Hierro y palacios. Elorrio-Sevilla. Mercaderes elorrianos en Sevilla durante los siglos XVI y XVII. (2004)
  • Fernández Altuna, José Javier. Euskal Herriko Arkitektura. Bilbao: Ibaizabal, 2004.
  • Kerexeta, J. Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala. Bilbo, 1990.
  • Leis Álava, A. I. "Arquitectura residencial culta en la villa de Elorrio". Cuadernos de Artes Plásticas y Monumentales. Ondare 24. Donostia: Eusko Ikaskuntza, 2005.
  • VV. AA. Guía del patrimonio histórico artístico y paisajístico. Editorial Etor.

Erreferentziak aldatu

  1. María., Molinuevo Zaballa,. (D.L. 2008). Elorrio. Bizkaiko Foru Aldundia, Ondare Historikoaren Zerbitzua = Diputación Foral de Bizkaia, Servicio de Patrimonio Histórico ISBN 8477524343. PMC 863180339. (Noiz kontsultatua: 2018-07-25).
  2. (Gaztelaniaz) Kerexeta, Jaime. (1990). Linajes y casas solariegas de Elorrio. Elorrioko Udala, 50 or..

Kanpo estekak aldatu