Ardagai gorri
Ardagai gorria (Pycnoporus cinnabarinus edo Trametes cinnabarina) Polyporaceae familiako onddo patogenoa da.[1] Bere gorputz emankorra kolore laranja distiratsuko onddoa da. Arrunta da eremu askotan, eta mundu osoan oso hedatua dago. Europan zaila da beste onddoren batekin nahastea.[2] Denbora hezean haragi haritsua du eta lehorrarekin zurkara, ez da jangarria.
Ardagai gorria | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Polyporaceae |
Generoa | Pycnoporus |
Espeziea | Pycnoporus cinnabarinus P.Karst., 1881 |
Deskribapena aldatu
Kapela: 3 eta 6 cm artekoa. Karpoforo osoa gorri-bermiloi edo gorri-zinabrio kolorekoa da, beraz erraza da espezie hau sailkatzea. Kapela zirkuluerdi formakoa da, ganbila edo zapala, leuna edo zimurtsua eta oinik gabea.
Tutuak: Horma meheak, haragia baino koloreztatuagoak.
Poroak: Biribilduak edo pixka bat angelutsuak eta oso txikiak Trametes bat izateko.
Haragia: Zuria eta harroa da, baina gero suberosoa bihurtzen da. Bermiloi edo zinabrio kolore gorria gainerakoa baino argiagoa da.[3]
Etimologia: Trametes terminoa latinezko "trama" hitzetik dator, ehun edo irun lodia, poroen itxuragatik. Cinnabarina epitetoa latinetik dator, zinabrioa bezalako gorria esan nahi duen "cinnabarinus" hitzetik. Bere koloreagatik.
Jangarritasuna aldatu
Ez da jangarria.[4]
Nahasketa arriskua aldatu
Erraz ezagutzen da, bere gorri-karmin koloreagatik. Tamaina handiagoko Hapalopilus rutilans delakoarekin nahas daiteke, honek laranja-kanela koloretik okre-kanelara doan kolorea du, eta kolorea ez du hain bizia eta ikusgarria.[5]
Sasoia eta lekua aldatu
Urte osoan, baina batez ere udan eta udazkenean enborretan, hostozabalen motzondoetan eta adarretan, gereziondoen enborretan batez ere. Mizeliotik hurbil dagoena kolore gorrixkaz tindatzen du.[6]
Banaketa eremua aldatu
Mundu osoa.
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ Fungipedia - Pycnoporus cinnabarinus
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 104 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 561 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 472 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. Jose Luis Añanos Echo Editorial Pirineo, 115 or. ISBN 84-87997-86-4..