Aporofobia

txirotasun egoeran dagoen jendearekiko beldurra, mesfidantza, gorrotoa

Aporofobia, (grezieratik άπορος (á-poros-), txiro; eta φόβος, (-fobos), bildur), jende txiroa mespretxatu, arbuiatu eta baztertzera daraman aurreiritzia eta haiekiko beldurra da[1]. Batzuetan xenofobia terminoa erabiltzen[2][3] da horren ordez, kanpotik datozen jende aberatsak, txiroak ez bezala, ongi etorriak eta onartuak izaten direla ahaztuta. Aporofobia sentimendua norbera pobrezia egoeran jausteko beldurrak sorrarazitakoa dela aipatu izan da.

"Beldurrik ez, gorrotorik ez" aldarrikatzen duen kartela AEBko immigrazio politika aldatzeko eskatuz.

Erreferentziak aldatu

  1. «Paris 365eko erabiltzaileek ‘Aporofobia stop’ antzerki proiektua finantzatzeko aulkien ekoizpenean parte hartu dute» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-02-18).
  2. Erro, Angel. (2017-05-30). «Aporofobia» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-05-30).
  3. Iraola, Arantxa. (2017-06-25). «Aporofobiak arbuiatzea esan nahi du; errezeloa ere bada, aurreiritzia» Berria (Noiz kontsultatua: 2017-06-29).[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.