Antondegi Gaina

Euskal Herriko mendi

Antondegi gaina Donostiako Martutene auzoan dago. Gune natural zabala da, espezie ugaritako hegaztiak gordetzen direnak. Donostiako Udalak bertan surf parkea egin nahi du, olatu artifizialarekin. Talde ekologisten eta auzoko biztanle askoren iritziz proiektua aurrera eramanez gero, bertako izadi baloreak galduko ziren. Donibane Garazin antzeko proiektua atzera egin zuten, hiritarren eta surfarien presioaren ondorioz.[1]

Antondegi Gaina
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°17′35″N 1°56′50″W / 43.29294°N 1.94714°W / 43.29294; -1.94714

Toponimoa aldatu

Inguruaren izena bertan dagoen baserri baten izenetik dator, Antondegi baserri alegia.

Hegaztien aberastasuna aldatu

Antondegi biodibertsitate handiko espazioa da. Gutxienez 120 hegazti espezie ikus daitezke urtean zehar. Halaber, ugaztun ugari bizi da inguru honetan, azken buruan landa eremu handia baita. Ekologisten eta naturzaleen hitzez "biodibertsitatearen altxorra da inguru hau". "Horietako batzuk migrazioan, beste batzuk negua gure artean igarotzen dute edota ugaltzera datoz; miru beltzak, esaterako. Badira, ordea, egoiliarrak direnak eta urte osoan hemen ditugunak: belatz handia, hontz handia eta miru gorriak. Azken hauek galtzeko arriskuan daude, eta dozenaka pasean ikusten baditugu ere, gutxi batzuk gelditzen dira egonkor, eta are gutxiagok egiten dute habia. Ugaztunekin ere sor eta lor gelditu gara berdegune hartan biltzen direnekin: azeriak, azkonarrak, erbinudeak, lepazuriak, katajinetak, katagorriak, trikuak, muxarrak… eta basakatua!"[2]

Donostiako Udalaren proiektua aldatu

Donostiako Udalaren plenoak 2021eko urtarrilaren 28an, Antondegin Surf egiteko olatu artifiziala eraikitzeko proietkua onartu zuen. Hiru indar politikok egin zuten proiektuaren alde: EAJk, PPk eta PSEk. Proiektu honek bertan eraikinak altxatzeko beste bat ordezkatu zuen. Proiektuak 6,2 hektareetakoa izango da (lurraldea 90 ditu) eta haren helburua “Surfaren aktibitatea bera hobetzen lagunduko du. Surflariek bertan entrenatu ahal izango dute eta ziur gaude honi esker gazte asko hasiko dela kirol honetan” Nekane Arzallus alkarteordearen hitzetan. Proiektuaren aurka Elkarrekin Podemos eta EH Bildu jarri ziren.[1]

Donostiako gerriko berdea aldatu

Beste hiriek duten moduan Donostiak ere bere gerriko berdea beharko luke. Horretan Antondegi ingurua ezinbestekoa izango litzateke zeren eta Lau Haizeta parkearekin lotzen baita. Berez, Antondegi gero eta inguruatuago dago artifizializazio prozesuarekin. Ekologisten hitzetan "Gerriko berdearen parte bat da, berezko balio naturala duena eta lotura puntu garrantzitsua korridore gisa".[2]

Antondegi berdea aldatu

Dagoeneko surf parkearen proiektuaren aurka koordinadora bat sortu da: Antondegi berdea-Olatuak itsasoan kolektiboa, alegia. Hauek dira une honetan kolektiboaren partaideak: Surfrider Foundation Europe, Eguzki Talde Ekologista, Fridays for Future, Haritzalde Naturzaleen Elkartea, Parkea Bizirik, Itsas Enara Ornitologia Elkartea eta Bizilagunekin plataforma.[3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu