Anthon Mari
Anthon Mari D-16 | |
---|---|
Euskal Herria | |
Mota: | Lurrunontzi |
Uretaratze data: | 1928 |
Zerbitzua: | Eusko Itsas Gudarostea (1937) |
Ezaugarriak | |
Desplazamendua: | 57 t. tona |
Luzera: | 21,37 m |
Zabalera: | 4,86 m |
Sakonera: | 2,74 m |
Abiadura: | 8 korapilo |
Eskifaia: | 8-12 marinel |
Anthon Mari lurrunezko eta zurezko oskoldun arrantzu binakakoa izan zen, Antonio Vega de Seoane donostiarrarena. Bilbora joan zen Pasaiaren ebakuazioan. Minaketari lanetan jarri zuen Eusko Itsas Gudarosteak (1937ko apirila) eta D-16 izena jarri (1937/5/12). Bilbo ebakuatzerakoan, Santoña, Santander eta gero La Pallicera joan zen (37/8/25), azkenik gerra amaitu arte Rocheforten gelditu zelarik. Bere armadoreei 1939an itzuli zitzaien.
Erreferentziak aldatu
- Edukiaren zati bat Gipuzkoa Kultura webgunetik hartu da, webgune haren egile eskubideen jabe den Gipuzkoako Foru Aldundiak Creative Commons Aitortu-PartekatuBerdin 3.0 (CC-BY-SA 3.0) lizentziarekin argitaratu baitu (ikus webguneko oharra).