Angel Garitano Urkizu, Ondarru, (Ondarroa, 1950eko irailaren 21a) futbolaren munduarekin harreman estua duen Bizkaiko futbolari ohi eta entrenatzaile ohia da. Gaur egun Euskadi Irratiarekin esatari lanak egiten ditu Athleticen partidetan.

Angel Garitano
Bizitza
JaiotzaOndarroa1950eko irailaren 21a (73 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria, futbol entrenatzailea eta irrati-esataria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Sestao Sport Club /
 
Izengoitia(k)Ondarru


Futbolaria aldatu

Ondarroan jaioa 1950. urtean, oso gaztetxo utzi behar izan zuen bere jaioterria Bilbon ikasteko. Etxean futbolak garrantzi handia zuen eta askotan egiten zen hitz baloiaren munduaz (bere amaren osaba Athleticen eta Real Madrilen aritu zen - Juan Jose "Juanito" Urkizu Sustaeta - eta amaren lehengusua Alavesen, Luis Mari Urkizu). Bere futbolarekiko grinak erakutsi ahal izan zituen maite duen kirolean jolastuz Hirugarren mailan eta Bigarren B mailan. Aritutako futbol taldeak Bermeo Kluba, Sestao (Jose Maria Maguregi entrenatzaile zela Racing de Santandereko aulkitxoa betetzera joan baino lehen), Logroñes eta Erandio, besteak beste.

Famatuak dira bai bere bibotea eta bai bere ezizena, "Ondarru". Lehenengoa Sestaon zebilela futbolean utzi zuen, 18 bat urterekin. Harrezkero ez du moztu. Bigarrena, hots, "Ondarru" ezizena, Bermeoko futbol taldean ipini zioten bere taldekideek.

Entrenatzailea aldatu

Futbolari izatetik entrenatzaile izatera pasatu zen 1982an. Mundu berri horretan José Manuel Esnal "Mané" balmasedarrarekin sartu zen. Hain zen berezia haien arteko harremana, bien kirol ibilbidea aulkietan ezin izan dela banatu. Gauzak horrela lan egin ahal zuten Sestaon, Lleidan, Alavesen, Athleticen eta Espanyolen,[1] besteak beste.

Kirol lorpenak aldatu

  • 1985ean Bigarren Mailara igo zen Figueres taldearekin hiru jardunaldi geratzen zirela liga amaitzeko eta azkenean Bigarren B mailako txapelketa lortu zuen.[2]
  • 1993an Lleida taldearekin Lehenengo Mailara igo zen.
  • 2001ean UEFAko Kopako azpitxapelketa lortu zuen Alavesekin Liverpoolen aurka 5-4 galdu ostean.

Senitarte kirolaria aldatu

Bere seme Gaizka Garitano Lehen Mailako futbolari ohia eta Lehen Mailako entrenatzailea da. Bere anaia Ander Garitano Lehen Mailako futbolari ohia da.

Erreferentziak aldatu