Sestao Sport Kluba Sestaoko futbol taldea zen. 1916an sortua, arazo ekonomikoak zirela eta desagertu zen 1996ko udan, 80 urte pasa ondoren. 17 denboraldi egin zituen Bigarren Mailan. Desagertu zenean Sestao River Club taldea sortu zen.

Sestao Sport Club, S.A.D.
Ezizena(k)River
Sorrera1916
Desagerpena1996
Futbol zelaiaLas Llanas
edukiera: 8.905 lagun
inaugurazioa: 1923
LigaDesagertua
Webguneawww.sestaoriverclub.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Historia aldatu

Sorrera aldatu

Sestao Sport Club 1916an sortu zen. Hasieran, Erregional Mailan aritu zen baina Gerra Zibilaren ondoren Bigarren Mailako bost multzoetako batean kokatu zuten urtebetez. Bere multzoan laugarren egin bazuen ere berrantolaketa baten ondorioz hirugarren mailara itzuli zen.

Bigarren mailan aldatu

Bigarren Mailako lehen aroa 1954ean hasi zuen eta emaitza aipagarririk izan ez zuen arren zazpi urtez egon zen bertan harik eta 1961ean eitsi zen arte. 1955ean Bigarren mailarako igoera hau gertatu zenean Buenos Airesko River Plate Europa mailan bira bat egiten ari zen eta kontinente guztia txunditu zuen. Haren indarra hartu nahian zaleek "River" deitu zioten taldeari.

1977an sortuberria zen Bigarren B Mailara igo zen eta 80. hamarkadaren hasieran emaitza txukunak lortu zituen. 1985ean txapelduna izan zen eta bigarren mailara itzuli zen. Hantxe 8 denboraldi eman zituen. 1986-87 denboraldian igotzekotan zegoen Javier Irureta entrenatzailea zela baina azkenean 6. postuarekin konformatu behar izan zuen. Hurrengo urtean, Errege Kopako Real Madriden aurkako partidan, Hugo Sanchez madrildarrak botilakada bat jaso zuen eta Las Llanas estadioak bi partida zigorra izan zuen.

Elkarte anonimoa aldatu

1991-92 denboraldian, Sestao kirol elakrte anonimoa bihurtu zen. Hurrengo urtean, Bigarren B Mailara jaitsi eta arazo ekonomikoak izan zituen. 1995ean, berriro igo baina urtebete baino ez zuen eman Bigarren Mailan eta 1996an arazo ekonomikoak zirela eta kluba desagertu zen.

Sestao River Club aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Sestao River Club»

Sestao Sport desagertu zenean, Sestao River Club sortu zuten, River ezizenaz baliatuz.

Uniformea aldatu

  • Lehenengoa: Zamarra berde-beltza eta praka beltzak.
  • Bigarrena: Zamarra txuria eta praka berdeak.

Futbol Zelaia aldatu

  • Izena: Las Llanas Futbol Zelaia.
  • Helbidea: Las Llanas zumarkalea, z/g - Sestao
  • Telefono: 94 496 07 29
  • Irekiera: 1923
  • Edukiera: 8.905 ikuslea
  • Neurriak: 103 x 65 metro

Jokalari eta entrenatzaile ezagunak aldatu

Datuak aldatu

Palmaresa aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu