Angel Face (1953ko filma)
Angel Face (euskaraz Aingeru Aurpegi), 1952ko Otto Premingerrek zuzendu eta ekoitzitako zinema beltzeko film bat da. Robert Mitchum eta Jean Simmons aktoreek antzeztu zuten.
Angel Face (1953ko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1952 |
Izenburua | Angel Face |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, krimenezko filma eta Zinema beltza |
Iraupena | 91 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Otto Preminger |
Gidoigilea(k) | Ben Hecht Oscar Millard (en) Frank S. Nugent |
Antzezlea(k) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Otto Preminger |
Konpainia ekoizlea | RKO Pictures |
Edizioa | Frederic Knudtson (en) |
Ekoizpen-diseinatzailea | Carroll Clark (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Dimitri Tiomkin |
Argazki-zuzendaria | Harry Stradling |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Los Angeles |
Argumentua aldatu
Los Angeles, AEB. Frank Jessup (Robert Mitchum) anbulantzia gidari eta erazaina bere buruz beste egiten saiatu dela dirudien Catherine Tremayne (Barbara O'Neill) andrearen etxera joan da. Halere, Frankek Catherine erailtzen saiatu direlako susmoa du. Bertan Diane (Jean Simmons) ezagutuko du, Tremayne andrearen alabaordea, neska delikatu, sentsuala eta ezegonkorra, eta Frankek jada Mary (Mona Freeman) neskalaguna izan arren Dianez maiteminduko da. Hortik aurrera, Franken infernua hasiko da, Diane femme fatale bat dela azaleratuko baita.
Aktoreak aldatu
- Robert Mitchum: Frank Jessup
- Jean Simmons: Diane Tremayne
- Mona Freeman: Mary Wilton
- Herbert Marshall: Charles Tremayne jauna
- Leon Ames: Fred Barrett
- Barbara O'Neil: Catherine Tremayne andrea
- Kenneth Tobey: Bill Crompton
- Raymond Greenleaf: Arthur Vance
- Griff Barnett: Epailea
- Robert Gist: Miller
- Morgan Farley: Epaimahai kidea
- Jim Backus: Judson
Kanpo estekak aldatu
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)