Andreu Escrivà i Garcia

ingurugiro arloko zientzialari eta dibulgatzailea

Andreu Escrivà i Garcia (Valencia, 1983ko maiatzaren 6a)[1] Valentziako ingurugiro arloko zientzialari, ekologista eta zientzia-dibulgatzailea da.[2] Biodibertsitate kontuetan aditua eta zientzia-dibulgazio liburu batzuen egilea.[3]

Andreu Escrivà i Garcia
Bizitza
JaiotzaCampanar (en) Itzuli eta Valentzia1983ko maiatzaren 6a (40 urte)
Herrialdea Espainia
Familia
Ezkontidea(k)Elena Cebrián Calvo  (2020 -
Hezkuntza
HeziketaValentziako Unibertsitatea
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakingurumen zientzialaria

andreuescriva.com
Twitter: AndreuEscriva Edit the value on Wikidata

Ingurumen Zientzietako lizentziaduna da Valentziako Unibertsitatean, Biodibertsitatea, Kontserbazioa eta Eboluzioa masterra du eta Biodibertsitatean doktorea da.

Valentziako Generalitateko Klima Aldaketari buruzko Adituen Batzordeko kidea izan zen urte betez; urtebete baten ondoren dimisioa eman zuen, ez baitzen bere ustez taxuzko ezer egin.

Ingurumen-dibulgatzaile gisa, aldizkari espezializatuetan idazten du, hala nola, Mètode, Revista del Instituto de Estudios Turolenses, La Universitat de València i els seus entorns, eta publiko orokorrari zuzendutako aldizkari eta egunkarietan ere bai: ''El Diario'',[4] Saó,[5] Noestarde, Lletraferit, El País,[6] eta Samaruc Digital.[7][8][8][9][10][11][12][13][14] Hainbat blogetan ere parte hartu du.

2015. urtean ¡Cómo está el patio![15] irratsaioan lankidetzan hasi zen. Gaur egun, Mislata Irratian, ingurumenarekin, klima-aldaketarekin, antropozenoarekin eta progresoak Valentziako paraje naturalen inpaktuarekin lotutako albisteak ematen ditu.[16]

2016. urtean Zientzia Dibulgazioko Europako XXII. Saria jaso zuen, Alzira Hiria Literatur Sarietan. Encara no és tard, una anàlisi sobre les claus per entendre i aturar el canvi climàtic[17]aldaketa-klimatikoaren gakoei buruzko azterketa, klima-aldaketari buruzko azterketa ikuspegi eta planteamendu baikorrarekin.[13]

2021ean I ara jo què faig? Com vèncer la culpa climàtica i passar a l'acció, argitaratu zuen, klima-aldaketak sortzen digun errudun sentimendua gainditzeko eta akziora pasatzeko, eskuliburu bat, “ekoantsietate” kontzeptuari buruzkoa, klima-aldaketari aurre egiten zaionean sentitzen den larritasuna aztertzeko; energiaren demokratizazioan, justizia sozialean eta kontsumoaren murrizketan jartzen du arreta, «hazkunde infinituaren» mito baino dogma eta «teknooptimismo»a zalantzan jarriz.[18]

Argitaratutako lana aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu