Andre-salto trebezia erakusteko haur-jolasa da. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Ihabenen, Nafarroa Garaian jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1]

Arauak aldatu

Jolas honen abiapuntua honela zen: bi neska edo mutil lurrean esertzen ziren, elkarren ondoan, zangoak apur bat luzatuta eta oinak tente, zertxobait makurtuta zituztela, bataren eskuinak bestearen ezkerra ukitzen zuela. Gainerako jolaslagunak salto egin eta bi horien gainetik pasatzen ziren; hori guztiek egin ondoren, bigarren itzulian, bata bestearen gainean oinak tente zirela pasatu behar zuten. Proba hori gainditzean, hirugarren saltoa egiteko, bi oinen gainean beren ukabilak jartzen zituzten, elkarren ondoan. Traba horiek pasatuz gero, ukabil baten gainean bestea jartzen zuten. Ukitu gabe pasatuz gero, eskua “arran” edo zabalik eta tente jartzen zuten, hatz txikia edo txirkanda bakoitzak goiko oinaren gainean jarriz. Salto egiten zutenek ongi pasatzen bazuten hatz lodia edo erpurua aurreko txirkandaren gainean jartzen zuten. Jokoan zehar inork huts egiten bazuen salto egitean, lurrean esertzen zen ukitutakoaren ordez.[2]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu