Analgesiko
Analgesikoa[1] edo min-kentzailea[2] mina kentzeko edo gutxitzeko erabiltzen den sendagaien multzoa da, potentziaren arabera mailatan sailkatzen direnak. Izan ere, hasierako mailakoak "aspirina" eta parazetamol ezagunak daude, azken mailakoen artean morfina dugun bitartean.
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Bestela, nerbio-sisteman non eragiten duten arabera bi multzotan banatzen ditugu, zentralak edo periferikoak alegia.
Hasierako mailakoak aldatu
Hasierako mailako analgesikoak edo txikiagoak opioaren familiakoak ez direnak ditugu, alde batetik aspirina eta antiinflamatorio ez esteroideoen (AIEE) multzokoak eta bestetik parazetamol eta metamizol ezagunak.
Azken mailakoak aldatu
Azken mailako analgesikoak edo handiagoak opioaren familiakoak dira:
Laguntzaileak aldatu
Min kronikoa tratatzeko, bestelako sendagai laguntzaileak erabiltzen dira analgesikoekin batera, ohikoenen artean Karbamazepina, Gabapentina, Pregabalina eta Amitriptilina.
Ikus, gainera aldatu
Erreferentziak aldatu
- ↑ Euskalterm: [Traumatologia Hiztegia] [2017]
- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2010]
Kanpo estekak aldatu
Artikulu hau medikuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |