Amina (Zazzauko erregina)

Amina edo Aminatu (Zazzau, 1533 - Zazzau, 1610) XVI. mendearen erdialdean Zazzau hiri-estatuko erregina izan zen (egun, Nigeriako ipar-mendebaldean dagoen Zaria hiria). Hausa herriaren pertsonaia historikoa da.[1][2][3]

Amina (Zazzauko erregina)
Bizitza
Jaiotza1533
HerrialdeaZazzau
Talde etnikoaHausa etnia
Lehen hizkuntzaHausa
Heriotza1610 (76/77 urte)
Hezkuntza
HizkuntzakHausa
Jarduerak
Jarduerakgudaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Queen_Amina_Statue

Biografia aldatu

Nikatau erregearen, Zazzauko 22. gobernaria, eta Bakwa Turunku erreginaren alaba izan zen. Karami eta Zaria izan zituen neba-arreba.[4] David E. Jones antropologoak jasotako ahozko historiaren arabera, Amina aitonarekin hazi zen, bere gortean, eta berarengandik jaso zuen gai politiko eta militarrei lotutako irakaskuntza.

Hamasei urterekin Magajiya (itxuraz oinordekoa) izendatu zuten, eta berrogei emakume esklabo(kuyanga) jaso zituen opari.

Gurasoak hil zirenean, 1566. urtearen inguruan, Karami errege bihurtu zen eta Amina haren zaldunen lidergotza hartu zuen, haren gaitasun mitilarrei esker ospe handia lortu zuen. Oraindik ere bere trebezia gogoratzen da "Amina, Nikatauren alaba, gizonak gerrara eramateko gizon bat bezain gai den emakumea" abesten da.[4]

Zazzauko hedapena aldatu

 
Aminaren konkistak

1576an Karami hil zenean Aminak erregetza hartu zuen. Zazzau, jatorrizko zazpi Hausa Estatuetako bat izan zen (Hausa Bakwai). Daura, Kano, Gobir, Katsina, Rano eta Garun Gabas izan ziren besteak.[5] Zazzau estaturik handienetako bat zen eta esklaboen merkatua asetzen zuen. Izan ere, esklabo saltzaile arabiarrek Kano eta Katsinako esklaboen merkatuetan saltzen zituzten pertsonen iturri nagusia zen.

Koroatu eta hiru hilabetera, Zazzauko lurraldea zabaltzeko 34 urteko gerra hasi zuen Aminak. 20.000 soldadu eta 1.000 zaldunek osatzen zuten bere armada, zeina ondo entrenatuta zegoen eta beldurra pizten zuen.[6] Herriari egindako lehenengo iragarkietako batean "armak birzorrozteko" deia egin zuen. Hurrun zeuden lur-eremu handiak konkistatu zituen, Kwararafa eta Nupe barne.[7][8]

Lur berriak mugatu eta babesteko, lurrez egindako hormekin inguratu zituen. Horma hauek 1904ra arte mantendu ziren, hau da, britainiarrek Zazzau konkistatu zuten arte. Egun ere hainbat mantendu dira eta ganuwar Amina (Aminaren hormak) izenarekin ezagutzen dira.

Heriotza aldatu

Aminaren heriotzaren inguruabar zehatzak ez dira ezagutzen. Dan Tafa, XIX. mendeko erudito musulmanak dioenez, "Attaagar izeneko leku batean hil zen" eta Sidney John Hogben arabera, leku hori Atagara litzatzeke, egungo Idah-tik gertu dagoena. Hala ere, iturriak kontraesankorrak dira, beste batzuk Vom Jos-en hil zela diote.

Aipamenak erreferentzia historikoetan aldatu

 
Domingo Texeiraren mapa (1573)

Domingo Teixeira kartografo portugaldarren mapan (1573) "Castelo Damina" (Amina gaztelua) ageri da.[9] Muhammed Bellok ere, Sokotoko sultana, Amina aipatu zuen Ifaq al-Maysur (1836 urte inguruan) testuan.[10] Kano-ko Kronikan (XIX. mendea) ere aipatua da.[11][12][13] Zariako kronikan ez da Amina aipatzen.[14][15][16]

Aitortzak eta herri kultura aldatu

  • Lagos State-ko Arteen Antzoki Nazionalean Amina erreginaren estatua dago.
  • J.S. Emuakpor-en Queen of Zazzau (2018) fantasia historikoko eleberriaren protagonista da.[17]
  • Roye Okuperen Malika: Warrior Queen (2017) komikiaren pertsonaia nagusia Aminaren inspirazioa du.[18]
  • Steve Mcqueenen Small Axe filmetako bosgarren atalean bere aipamena egiten da.
  • Age of Empires bideojokoaren III. edizioan Hausa zibilizazioaren lider bezala agertzen da.
  • Europa Universalis IV jokoan ere ageri da, Zazzauko gobernari gisa.
  • Izu Ojukwuk zuzendutako Amina (2021) filmak tronua hartu zueneko momentua islatzen du. [19]

Genealogia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Amina, Warrior Queen of Zaria. .
  2. PBS.org - Global Connections: Roles of Muslim Women
  3. "Amina of Zaria," in UXL Encyclopedia of World Biography (2003), http://findarticles.com/p/articles/mi_gx5229/is_2003/ai_n19152012/
  4. a b (Ingelesez) Smith, Bonnie G.. (2008). The Oxford Encyclopedia of Women in World History. Oxford University Press ISBN 978-0-19-514890-9. (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  5. Hogben, Sidney John; Kirk-Greene, A. H. M.; Hogben, Sidney John. (1966). The emirates of Northern Nigeria: a preliminary survey of their historical traditions. Oxford University Press (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  6. (Gaztelaniaz) «Women in world history : a biographical encyclopedia | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  7. (Frantsesez) «Planisphère nautique (1573) par Domingos Teixeira» BnF - Site institutionnel (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  8. Hunwick, John O.. (1996). «A Supplement to Infāq Al-Maysūr: The Biographical Notes of ʿabd Al-Qādir B. Al-Muṣṭafā» Sudanic Africa 7: 35–51. ISSN 0803-0685. (Noiz kontsultatua: 2024-01-20).
  9. BnF : Planisphère de Domingos Teixeira 1573
  10. Muhammad Bello, Infaq 'l-Maysuur, chapter 7, translated Muhammad Shareef, (Sennar, Sudan,2008) Archived copy. .
  11. H. R. Palmer, ed.
  12. Humphrey Fisher.
  13. R. A. Adeleye, "Hausaland and Bornu,
  14. E. J. Arnett, "A Hausa Chronicle" Journal of the Royal African Society 9 (1910), p. 161-62; 165.
  15. Abdullahi Smith,"Some Notes on the History of Zauzau under the Hausa Kings," in M. J. Mortimore, ed.
  16. M Adamu, "The Hausa and their Neighbors in the Central Sudan," in D. T. Niane, ed.
  17. «Queen of Zazzau by J.S. Emuakpor» Goodreads.
  18. «YouNeek African Heroes - An All Ages Coloring & Activity Book» youneekstudios.com.
  19. Ojukwu, Izu. (2021-11-04). Amina. BlackScreen Entertainment, Netflix, Videosonic Studios.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu