Amat-Mamu aitzinako Babiloniako eskriba bat izan zen, K.a. XVIII. mendekoa. Emakume honen berri arkeologoek topaturiko taula kuneiformeei esker daukagu. Sippar-ko tenplu bateko eskriba eta naditu apaiz moduan aipatzen da zenbait idazkitan.

Amat-Mamu
Bizitza
JaiotzaK.a. XVIII. mendea
HeriotzaK.a. XVIII. mendea ( urte)
Jarduerak
Jarduerakapaiza

Naditu dokumentuen arabera, gagum delakoan bizi izan zen, harresiz inguraturiko emakume apaizentzako klaustro batean, eta bertako zortzi eskribetako bat izan zen. Hammurabi (K.a. 1792-1750), Samsu-iluna (K.a. 1749-1712) eta Abi-eshuh (K.a. 1711-1684) erregeen agintaldietan zehar lan egin zuen.