Sippar[1] (sumerieraz: Zimbir; akadieraz: Sippar) elkarren gertu dauden Mesopotamia Behereko bi hiriren izena da, Eufrates ibaiaren ekialdeko ertzean daudenak, Babiloniatik ipar-mendebaldera, egungo Iraken eta, elkarrengandik zazpi kilometroko tartera.

Sippar
Kokapena
Koordenatuak33°03′32″N 44°15′08″E / 33.058829°N 44.252153°E / 33.058829; 44.252153
Map

Bi hiriek, euren historian zehar, izen ezberdinak izan zituzten, elkarrengandik bereizteko, orohar, bakoitzeko jainko nagusiaren erreferentzia mantendu den arren. Honela, beraz, "Sippar Shamashena" (egungo Abu Habbah) eta "Sippar Annuniturena" (egungo Tell ed-Dêr) ditugu. Sippar, Itun Zaharrean, modu orokorrean, Sepharvaim izenarekin aipatzen da.

Idazkunek, Sippar izeneko beste bi herri aipatzen dituzte: horietako bat, Sippar Paradisukoa da, beharbada, hiriaren auzo gehigarriren bati erreferentzia egingo diona. Litekeena da, baita ere, izen hauetako bat Agade edo Akkadekin identifikatu ahal izatea, lehe Inperio Semitar Babiloniarraren hiriburua.

Sippar hiria, Mesopotamiako antzinakoenetako bat bezala aipatzen da Sumertar Errege Zerrendan. Zerrenda honen arabera, erregetza izan zuen laugarrena izan zen azkenaurrekoa Uholde Unibertsalaren aurretik. Bere dinastia, errege bakar batez osatua egongo zen, Enmenduranna izenekoa, 21.000 urteko erregealdia izango zuena. Sippar izena duten bi hirietako maila arkeologikorik antzinakoenak, baina, ez dira ezagutzen, eta, beraz, arkeologiak ezin du hiri horien antzinatasuna baieztatu.

Sippar Shamashena (Abu Habbah) aldatu

Beste izen batzuk: Sippar-Yahruru(m), Sippar-sati(m), Sippar-seri(m)

 
Hammurabik Sipparreko harresiak eraiki izana gogorarazten duen konoa, K.a. XVIII. mendea, Louvreko Museoa

Aztarnategi hau, lehen aldiz, Hormuzd Rassamek industu zuen 1881ean, Shamashen tenplua esploratu zuena eta ia 60.000 taulatxo txatal atera zituena, ia guztiak, legez kanpoko indusketen ondorio direnak. 1894an, aztarnategia laburki industu zuen Jean-Vincent Scheil elizagizon frantziarrak, eta 1927an, Walter Andrae eta Julius Jordan alemaniarrek. Beranduago, arkeologo irakiarrek esploratu zuten 1940ko hamarkadatik 1970eko hamarkadararte.

Hiriaren bihotza, Shamash eguzki jainkoari eskainitako tenplua zen (Ebabbarra), barne harresi baten bidez babestua eta, bere ondoan, zigurat bat eraiki zelarik. Legez kanpoko industaileek, auzo sakratuan, idazkera kuneiformedun taulatxo ugari berreskuratu dituzte, behin sailkatu eta aztertu ondoren, hirian zenbait artxibategiren existentzia adierazi dutena: paleo-babiloniar garaiko (K.a. XIX. mendea eta K.a. XVII. mendea bitartean) "komentu" bat, Shamash jainkoaren gurtzara sagaraturiko apaiz andereak bertan bizi zirelarik, neo-babilonir garaiko (K.a. VI. mendea) tenplu baten artxibategiak eta garai bereko liburutegi bat, berriki argitara eman dena.

Aztarnategi berean, egoitza auzoak ere aurkitu dira, paleo-babiloniar garaian datatuak, artxibategi talde garrantzitsu batekin. Sippar, 1300 metroko luzera eta 800 metroko zabalera zuen harresi batetaz inguratua zegoen.

Sippar Annuniturena (Tell ed-Dêr) aldatu

Beste izen batzuk: Sippar-Amnānu(m), Sippar-dūri(m), Sippar-rabū(m)

Tell ed-Dêr, Abu Habbah baino berrikiago industu da; lehen ikerketak, 1975ean egin zituzten Belgikako Gante hiriko arkeologoek. Beraz, Abu Habbah bezain esploratua ez dagoenez, egundaino, izen bereko beste herriak baino hondakin gutxiago argitara eman ditu.

Ur-Uturen egoitza esploratu da, K.a. XVII. mendeko Annunitu jainkoaren kleroko partaide bat, non itxura bikaineko 2.000 taulatxo inguru aurkitu diren.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu