Almandoztik etorrita

Jose Mari Mutuberriaren bertso sorta

Almandoztik etorrita edo Ultzamako basurdea bertso sorta bat da, Jose Mari Mutuberria ultzamar bertsolariak 1926an egin zuena.[1] Oskorri taldeak 2001ean grabatutako bertsioa da Euskal Herri osoan zabaldu dena.[2]

Almandoztik etorrita
Jatorria
Egilea(k)Jose Mari Mutuberria
Sorrera-urtea1926
Ezaugarriak
Genero artistikoaZortziko txikia eta herri-kanta
Hizkuntzaeuskara

Kontakizuna aldatu

Jose Mari Mutuberriak berak azaldu zuenez, Almandoz herrian 1926an gertatutako pasadizo batean oinarritu zen bertsoak egiteko:[1] "baserri batean «erre ta kiskeilik» zizauden basurde batekin. Gauez sartzen zen eta baratze guzia jaten zieten. Egun batez, baserri hartako gizonek pentsatu zuten hoben-hobena izkilluekin esperatu ta hil egin behar zutela. Hala gertatu; hala egin. Eta badakizu basurdea zer zen? Etxeko txerria!"

Bertsoak aldatu

Emilio Goldarazenak hamasei bertso bildu zituen Jose Mari Mutuberriaren ahotik, 1968an argitaratu zirenak, Príncipe de Viana aldizkariaren euskarazko gehigarriaren 33-34. zenbakian.[3]

1.Milla bederatzi eunda,
ogeita seyian,
kantak jartzera nua,
Arraizko partian;
grazia eskatuaz,
Jaunaren aurrian.
eizilari batzuek,
nola ibilli diran.

2.Almandoztik etorri-ta,
Ultzama aldera,
Gazteluzar deitzen den,
baserri batera,
basurdia sartzen zala
alortxo batian,
beren uste guzien
ura arrapatzera.

3.Eztira etorriak
txarraren ustian.
propio sartu eta
automobillian,
eizilari onenak
batzuen ustian,
baña erori dira,
deskuido batian;

4.Etorri ta lenbizi
in dute afaria,
dudikan gabe etzan
batere gabia;
gero digiritzeko
artuta kafia,
purua artu eta
azkar zen jendia.

5.Denbora ederra zagon,
gora illargia.
Deskansura etorri da,
orko basurdia.
Batek leyo batetik
ein du beiraldia,
oartu ziran bezala,
an zan komeria;

6.Eizilarik onena
juanda lendabizi
bañan basurdia ezta
batere juan igesi;
ez tirade ok broman
lan ortara asi
dudik gabe bazuten
munizio aski.

7.Bi tiro eman dazkio
lenbizko asiera
zazpi posta sartu ta
basurdia aurrera;
tiro oyen otsa
aditu eskero
beste lagun bat dator
orren laguntzera.

8.Basurdia suber zagon
erio moduan
beste bi tiro orrek
Ikusi orduan.
Amerikano bat zan
guzizko apuruan,
orixe or juan da
galzak ya galduan.

9.Amerikanoarekin
txakurra Surio
orixe beretako,
propina eman dio.
Gau illunian asko
ez liteke fio,
basurdia delakoan
tiratu omen dio

10.Etzan txorakeria,
oyek zuten poza;
basurde ori janez
bear zutela goza,
baño oker atera da
goguan duten gauza,
basurdia delakuan,
txerri puzten motza.

11.Suertia egin dutela
alkarren ertian
denak juntatu eta
konsoluz betian,
modu ontan bildurik
alkarren artian
etxetik linterna bat
ekarri artian.

12.Yautsi dutenin
txerria
denak esaten zuten
lastimagarria.
Obiago da lenbailen
egin sangeria
bota baño askoz obe,
aprotxatzia.

13.Etxera eraman eta
segidu apaindu
gibela prestatuta
berriz ere afaldu.
Ezta gose denbora
oyentzat azaldu,
bañan guziengatik
nai zuten itzaldu.

14.Ongi pensatu zuten
nola manejatu
jendeak etzezala
asko murmuratu;
esaten dute baño,
nola siñestatu,
etxeko beyek diola
adarren bat sartu.

15.Eizilari oyek
amaikak aldian,
abiatu ziraden
Baztanan bidean.
Orren guziengatik
umore ederrian,
sartu izan bi'aute,
beren errian.

16.Ara amasei bertso
oraingo berriak
zer pago eraman duten
txakur eta txerriak.
Noiz nai konbeni dira
olako eiztariak
beste aldian obeki
ernatu begiak.

Oskorri taldeak 2001eko The Pub Ibiltaria 6 diskoan grabatu zituen bertsoak, eta baita doinua ere, Ultzamako bentako Diez Ultzurrun jaunarengandik jaso zituen:[2][4]

1.Mila bederatzi ehun eta
hogeitaseian
kantak jartzera noa
Arraizko partëan,
grazia eskatuaz
Jaunaren aurrëan
ehizilari batzuek
nola ibili diran.

2.Almandoztik etorrita
Ultzama partera,
Gazteluzar deitzen den
baserri batera;
basurdëa sartzen dela
alortxo batera,
bere uste guztien
hura harrapatzera.

3.Bi tiro eman dizkio
lehenbiziko hasiera,
zazpi posta sartuta
basurdea aurrera;
tiro horien hotsa
adituta etxera
beste lagun bat dator
horren laguntzera.

4.Ez zan txorakeria
hoiek zuten poza:
basurde hori janez
behar zutela goza;
baina oker atera da
gogöan duten gauza;
basurdea delakoan
txerri buztan motza.

5.Ikusi dutenëan
etxeko txerria
denak esaten zuten:
“lastimagarria”.
Hobea da segidan
egin sangeria,
bota baino askoz hobe
aprobetxatzëa.

6.Ongi pentsatu zuten
nola manejatu
jendeak ez zezala
asko murmuratu;
esaten dute, baina
nola sinestatu?
etxeko behiak diola
adarren bat sartu.

7.Ehizilari horiek
hamaikak aldëan
abiatu dirade
Baztana bidëan;
hoien guztiengatik
umore ederrëan
sartu izan bëhar dute
beraien herrian.











Erreferentziak aldatu

  1. a b Olaia. Ultzamako azken bertsolaria?. Principe de Viana, 107. zenbakia, 1975eko urtarrila, culturanavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-5).
  2. a b Almandoztik etorrita. bdb.bertsozale.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-5).
  3. Sayoa. Basurdean bertsoak. Principe de Viana, 33-34. zenbakia, 1968ko azaroa-abendua, culturanavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-12-5).
  4. Ultzamako basurdea. badok.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-5).

Kanpo estekak aldatu