Alfredo Baeschlin

arkitekto suitzarra

Alfredo Baeschlin (1883ko apirilaren 28a, Schaffhausen, Schaffhausen kantonamendua1964ko urtarrilaren 29a, Schaffhausen, Schaffhausen kantonamendua) suitzar arkitekto, margolari, eskultore, olerkari eta idazle bat izan zen.

Alfredo Baeschlin
Bizitza
JaiotzaSchaffhausen1883ko apirilaren 28a
Herrialdea Suitza
HeriotzaSchaffhausen1964ko urtarrilaren 29a (80 urte)
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, margolaria eta eskultorea

Biografia aldatu

Basilean bigarren mailako heziketa ikasi zuen. Zurich hirian arkitektura ikasi zuen, ondoren baita Alemanian ere, oraindik gazte zela Bernako kantonamenduko Arte eta Lanbide Eskolako zuzendaria izendatu zutelarik. Bere herrialdeko kultur aldizkarietan idatzi zuen. Suitza herrikoiaren kontserbazioarako Ligaren sortzaileetako bat izan zelarik, bai eta Suitzar Arkitektoen Federazio Berriarena ere. Alemania, Herbehereak, Suedia, Frantzia eta Espainian barna hainbat ikerketa bidai egon zituen. Parisen bizitzeaz gain, bertan landetxe ugari eraiki zituen.

Lehen Mundu Gerra hastean, Bartzelonara lekualdatu eta Suitzar Eskola eta hainbat landetxe eraiki zituen, denak ere eskualdeko arkitektura herrikoian eginak.

Euskal Herriak asko erakarri zuen. Batez ere Biarritz hiriak, bertan euskara ikasi zuelarik. Bilbo bizitzeaz gain, euskal baserriari buruzko idazlana argitaratu zuen ("El caserío vasco", Bartzelona, 1930), honetan baserria eta bere arkitektur mota ezberdinei buruz idatzi zuelarik. Eskualdeetako nahiz euskal arkitekturaren defendatzaile sutsua, neoeuskal estiloaren belaundaladiarekin bat lan egin zuen eta 1920an Gasteizko Ajuria Enea jauregia eraiki. La tarde bilbotar egunkariarentzat ere lan egin zuen, arkitektura herrikoian sakonduz artikuluak idatziz. 1927-1952 bitartean Euskal Herriari buruzko beste hainbat artikulu idatzi zituen.

Kanpo estekak aldatu