Schaffhausen (frantsesez: Schaffhouse, italieraz: Sciaffusa, erretorromanieraz: Schaffusa) Suitzako iparraldeko hiria da, izen bereko kantonamenduaren hiriburua. Rhin ibaiaren ertzean dago, Rhin eta Durach ibaien bilgunetik hurbil. Alemanez mintzo dira herritar gehienak, eta protestanteak dira nagusiki.

Schaffhausen
Schaffhausen
Suitzako udalerria
Administrazioa
Estatu Suitza
Suitzako kantonamendua Schaffhausen kantonamendua
AlkateaPeter Neukomm (en) Itzuli
Izen ofizialaSchaffhausen
Jatorrizko izenaSchaffhausen
Posta kodea8200, 8201, 8203, 8208 eta 8231
Udalerri kodea2939
Geografia
Koordenatuak47°41′48″N 8°38′02″E / 47.69653°N 8.63386°E / 47.69653; 8.63386
Map
Azalera41.78 km²
Altuera403 m eta 518 m
MugakideakBeringen, Büttenhardt, Flurlingen, Merishausen, Thayngen, Dörflingen, Feuerthalen, Stetten (SH), Büsingen am Hochrhein, Beggingen, Schleitheim, Siblingen eta Neuhausen am Rheinfall
Demografia
Biztanleria36.587 (2018ko abenduaren 31)
255 (2017)
Dentsitatea875,71 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia052
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakSindelfingen, Dobritx eta Singen (Hohentwiel)
MatrikulaSH
Hizkuntza ofizialaaleman
stadt-schaffhausen.ch

Historia aldatu

1050. urtean sortutako beneditar abadetxe baten inguruan hazi zen Schaffhausen. Hiri Inperial Askea izan zen 1190. urtetik aurrera, baina Habsburgotarrek berenganatu zuten 1330ean. 1415. urtean, Suitzara bildu zen, eta, 1501ean, Suitzako Konfederazioko kide egin zen.

Klima aldatu

      Datu klimatikoak (Schaffhausen)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.6 4.3 8.8 13.3 17.9 21.1 23.6 22.8 19.4 13.3 6.5 2.5 12.9
Batez besteko tenperatura (ºC) -1 0.8 4.4 8.2 12.5 15.6 17.8 17 13.9 8.9 3.4 0.1 8.5
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -3.3 -2.3 0.6 3.9 7.9 10.9 12.5 12.1 9.5 5.7 1.1 -1.9 4.7
Pilatutako prezipitazioa (mm) 65 64 59 66 77 97 88 98 62 63 73 71 883
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 11.2 9.3 11.2 10.9 12.4 11.1 10.7 11.6 8.2 7.8 10.1 10.4 124.9
Iturria: MeteoSchweiz

Ekonomia aldatu

 
Schaffhausengo parte zaharra

Merkataritza eta industria (ehungintza, larrugintza, doitasun industria, tresneria mekanikoa) dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Ondasun nabarmenak aldatu

Erdi Aroko monumentuak gorde ditu, eta aipagarriak dira, besteak beste, katedral erromanikoa, XIV-XV. mendeetako udaletxea eta Santu Guztien museoa. Schaffhausendik gertu, Rhin ibaiak Neuhausen am Rheinfall udalerrian duen ur-jauzia Europako ur-jauzirik handiena da, eta turismo ugari erakartzen du.

Hiri senidetuak aldatu

Schaffhausen hiri hauekin senidetuta dago:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu