Alexandre Lagoya (Alexandria, 1929ko ekainaren 29a - 1999ko abuztuaren 24a) Frantses gitarrista izan zen, jatorriz egiptoarra. Nazioarteko gitarrista bakarlari ospetsuenetako bat izan zen. Villa-Lobosekin eta Castelnuovo-Tedescorekin ikasi zuen. Parisen Ida Presti ezagutu zuen, eta gitarrista-bikote ospetsua osatu zuten biek elkarrekin. Bikoteak Bi gitarretarako kontzertua (1956) obra famatua konposatu zuen. Harrezkero, musikari askok idatzi zituzten musika-lanak bikote honentzat. Lagoya Parisko Musika Kontserbatorioko irakaslea izan zen 1969tik 1994ra. Ondu zituen lanen artean daude: Rêverie et caprice (gitarra bakarrerako) eta Prélude (bi gitarrarako). Gitarra jotzeko teknikan hainbat berrikuntza sartu zituen: eskuin eskuaren posizio berria, pizzicatoa azkartzeko eta staccatoa hobetzeko posizio berriak, eta bi haritan txioa egiteko aukera.

Alexandre Lagoya

Bizitza
JaiotzaAlexandria1929ko ekainaren 29a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParis1999ko abuztuaren 24a (70 urte) (70 urte)
Hobiratze lekuaQ110366705 Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakgitarra-jotzailea eta musikagilea
Enplegatzailea(k)Parisko Kontserbatorioa
Jasotako sariak
Musika instrumentuaclassical guitar (en) Itzuli
DiskoetxeaPhilips
RCA Records
CBS Masterworks
Philips Classics Records (en) Itzuli

IMDB: nm0481391 Musicbrainz: 96d81072-051a-4323-b28b-1b201279cdfe Discogs: 1385356 Allmusic: mn0000000376 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu