Ahed (edo Ahd) Tamimi (arabieraz: عهد التميمي‎, 2001eko urtarrilaren 31) Nabi Salih herriko ekintzaile palestinar bat da. Zisjordaniako Israelgo okupazioaren aurkako erresistentziaren ikur bat da, gehienbat film eta argazkietan Israelgo soldaduen aurka izan dituen agerraldiengatik ezaguna da[1]. Bere aldekoak, ekintzaile ausartatzat dute, kontrakoek, ordea,  bere ekintzak Israelen aurkako emanaldi dramatizatuak direla diote. 2017ko abenduan, epaitegi militar batek, grabaketa batean soldadu israeldar bat jotzen azaltzeagatik atxilotu zuen .

Ahed Tamimi

Bizitza
JaiotzaNabi Salih (en) Itzuli2001eko urtarrilaren 31 (23 urte)
Herrialdea Palestina
Lehen hizkuntzaarabiera
Familia
AitaBassem al-Tamimi
Familia
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta giza eskubideen aldeko ekintzailea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama

IMDB: nm10024470 Facebook: ahed.tamimi.1238 Instagram: ahed_tamimi15 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Bassem eta Nariman Tamimiren alaba, Ahed Tamimi, 2001eko urtarrilaren 31n jaio zen Nabi Salih herri txikian, Zisjordaniako Ramallahko ipar-mendebaldetik 20 kmtara. Ahed Tamimiren familia Nabi Salihera etorri zen duela 400 urte Hebronetik eta Nabi Saliheko 600 biztanleekin odol edo ezkontzaz lotuta dago; egoiliar gehienen abizena Tamimi da.[2] Bere aita 1967an jaio zen, Sei Eguneko Gerraren urtean[3], Israelek Zisjordania, Jerusalem Ekialdea, Gaza, eta Golan Heights okupatu zuenekoa .[4]  The Guardianen arabera, Ahed eta bere anai-arrebak —Waed, Mohammed, eta Salem—, eta gurasoek, ez dute biolentzia eta kontrolik gabeko bizitza ezagutzen, indarkeria, atxiloketak, etxe erainspenak etab. egunerokoak diztuztelarik; okupaziopean bizi den Palestinako bigarren belaunaldiaren parte da.[5]

2012ko abuztuan, hamaika urte zituela, bere amaren atxiloketa gelditzen saiatu zen eta 2012ko abenduan, FID soldaduei aurre egin zien bere herrian. Turkiara joan zenean bere ausardiagatik sari bat jasotzerako, Erdoganek zergatik egiten zuen soldaduen aurka galdetu ziola esan zuen[6]: "kontatu nion  nire aita eta nire anaia atxilotu zituztela eta aurka egiten niela nire lur eta nire herrialdera etorri zirelako, eta saria eman zidan, ez nintzelako soldaduen beldur. Ausarta izan nintzen."

2015erako, bere irudia birala bihurtu zen eta nazioarteko komunikabideak bere familiaren etxera, Nabi Salihera, joan ziren elkarrizketa egitera. 2015eko Irailaren 15ean, elkarrizketa batean, 14 urte zituela NBC Newseri esan zion egin zuen gauza bakarra anaiari laguntzea izan zela. Aheden hitzetan beste ume palestinarrek ere berak bezain beste eta gehiago egiten dute, baina, bere kasuan ez bezala, ez zaie grabatu. Palestinarrek euren burua askatu behar dutela dio eta okupaziorik ez balitz, bere adineko gazteen bizimodua egin nahi izango zuela, lagunekin atera, itsasora joan, futbol partiduak ikusi...[7][8]

Hamasei urte zituela, Ahed Tamimik Europako Parlamentuan, 2017ko irailaren 26ean, ospatu zen Palestinako herri erresistentzian emakumeen rolari bruzko hitzaldi batean hartu zuen parte.[9]

Protestak eta indarkeria aldatu

2012-2016 aldatu

Aheden aintzatespen gehiena argazki eta bideo biraletatik dator.[2] 2012ko abuztuan, 11 urte zituela, Ahed amaren atxiloketa gelditzen saiatzen azaldu zen argazkietan, ekintza honengatik Palestinar Aginte Nazionalaren Presidenteak, Mahmoud Abbasek, bere ausardia goraipatu zuen.[10] Bi liskar gehiago gertatu ziren azaroan eta abenduan; bigarrenagatik, 13 urteko Ahedek Ausardiari Hanzala Saria jaso zuen, Bayrampaşa udalerriak emanda anaia atxilotu zuten Israelgo soldaduei demanda egiteagatik.[11] 2015eko abuztuaren 28an, bere senitartekoekin batera filmatua izan zen, harriak botatzeagatik 12 urteko anaia atxilotzen ari zen Israelgo soldadu armatu eta mozorrotu bati aurka egiten. Tamimik soldadua jo eta eskuan koska egin zion. Bideoa birala bihurtu zen.[12][6]

2017 - 2018 aldatu

2017ko abenduaren 15ean, Ahedek Nabi Salihen manifestazio batean parte hartu zuen, israeldarren hedapenaren aurkako borrokan[13][14]. Ondoren gertatu ziren istiluetan 14 urteko lehengusua, Mohammed Fadl al-Tamimi, israeldarren gomaz estalitako altzairuzko bala baten tiroa jaso zuen aurpegian, larriki zaurituz.[15] Ahed, bere ama eta Nour lengusuaren artean, bi soldaduengana hurbildu eta ostikoka, kolpeka eta bultzaka ekin zieten, bideoan grabatzen zituzten bitartean. Bideoan agertzen diren zibil guztiak emakumezkoak dira.[16] Soldaduek ez zuten erantzun.[13][17][14]

Mohammed Fadl al-Tamimi medikuki eragindako koman geratu zen bala burutik kendu zioten arte, konzientzia egun batzuk geroago berreskuratu zuelarik.[18] Bideoa sare sozialetan banatu ostean, abenduaren 19an, Israelgo indar armatuek Ahed atxilotu zuten eraso, zirikatze eta harri jaurtiketagatik.[19] [20][1]Ama eta Nour istilu beragatik atxilotuak izan ziren.[21] [22]Aheden  atxiloketak eta bere filmaketak palestinar eta israeldar gizarteetan eztabaida bultzatu zuten, baita beste herrialde batzuetan ere.[23][24]

2018ko martxoaren 21ean, prebentziozko atxilotzean hiru hilabetez egon ostean, Tamimik fiskaltzarekin hitzarmen bat lortu zuela jakinarazi zuen bere abokatuak. Hitzarmearen arabera, lau salaketa onartzeko konpromisoa hartu zuen, 8 hilabeteko zigorra eta 5.000 sequel (1.200 euro) ordaintzeko zigorrarekin batera. Fiskaltzak, bere aldetik, 8 salaketa kendu zizkion.[25]

Erreferentziak aldatu

  1. a b Ahed Tamimi, Palestinako erresistentziaren ikurra. (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  2. a b (Ingelesez) Eglash, Ruth. (2017-12-19). «Israelis call her ‘Shirley Temper.’ Palestinians call her a hero.» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  3. Herzog, Chaim (1982). The Arab-Israeli Wars. Arms & Armour Press. ISBN 0-85368-367-0
  4. Herzog, Chaim (1989). Heroes of Israel: Profiles of Jewish Courage. Little Brown and Company. ISBN 0-316-35901-7
  5. (Ingelesez) Sherwood, Harriet. (2018-01-02). «Palestinian 16-year-old Ahed Tamimi is the latest child victim of Israel’s occupation | Harriet Sherwood» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  6. a b (Gaztelaniaz) «Ahed Tamimi, la joven 'heroína' de los palestinos en la lucha contra la ocupación israelí» ELMUNDO (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  7. (Ingelesez) «Meet the teenage girls behind the viral photo from Nabi Saleh» Mondoweiss 2015-09-01 (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  8. (Ingelesez) «Teen Becomes Poster Child for Palestinian Cause» NBC News (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  9. (Arabieraz) «The role of Women in the Palestinian Popular Resistance» Women's Boat to Gaza 2017-12-06 (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  10. (Ingelesez) PHOTOS: Israeli forces crack down on weekly protest in Nabi Saleh | +972 Magazine. (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  11. Al-Hourriah. 13 year old Palestinian girl, Ah\'d Tamimi, wins Hanzala Award for Courage.. (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  12. (Ingelesez) Booth, William. (2015-08-31). «This viral video of an Israeli soldier trying to arrest a Palestinian boy says a lot» Washington Post ISSN 0190-8286. (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  13. a b (Ingelesez) Palestinian girl lauded, arrested for confronting Israeli troops. (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  14. a b Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. Israelek hamabi delitu leporatu dizkio Ahed Tamimi nerabe palestinarrari. (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  15. (Ingelesez) «Ahed Tamimi's father writes about his daughter's arrest by Israeli forces | Opinion» Newsweek 2017-12-24 (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  16. «Watch: IDF soldiers provoked but refrain from responding» Ynetnews 2017-12-18 (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  17. (Gaztelaniaz) Jerusalén, EFE /. (2017-12-19). «El Ejército israelí arresta a una menor palestina por abofetear a dos soldados» elperiodico (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  18. (Ingelesez) Cousin filmed slapping soldiers with Ahed Tamimi indicted on assault. (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  19. (Ingelesez) Berger, Yotam. (2017-12-28). «Israel Extends Detention of Palestinian Teen Who Was Filmed Slapping Soldier in Viral Video» Haaretz (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  20. (Ingelesez) Arab, The New. «Israel extends detention of Ahd al-Tamimi, Palestinian teen activist who 'insulted' IDF soldiers» alaraby (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  21. (Ingelesez) Beaumont, Peter. (2018-01-01). «Palestinian girl filmed slapping Israeli soldier is charged with assault» The Guardian ISSN 0261-3077. (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  22. Berria.eus. «Ahed al-Tamimiri hamar egun luzatu diote atxiloaldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  23. (Ingelesez) Peled, Daniella. (2018). «Guerrilla Ad Campaign in London Calls for Release of Soldier-slapping Palestinian Girl Ahed Tamimi» Haaretz (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  24. (Ingelesez) Halbfinger, David M.. (2017-12-22). «Acts of Resistance and Restraint Defy Easy Definition in the West Bank» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2018-01-06).
  25. (Gaztelaniaz) «La menor palestina Ahed Tamimi se ve forzada a declararse culpable para salir en libertad en junio» eldiario.es (Noiz kontsultatua: 2018-07-27).