Agaricus koelerionensis
Agaricus koelerionensis Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da. Bigarren mailako jangarria, oina botatzea komeni da.
Agaricus koelerionensis | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Agaricaceae |
Generoa | Agaricus |
Espeziea | Agaricus koelerionensis Bon, 1980 |
Sinonimoa: Agaricus koelerionis, Psalliota variegata var. koelerionis.
Deskribapena
aldatuKapela: 15 cm arteko diametrokoa, ganbiletik lau-ganbilera, goian lautua, ertza soberakinekin. Kapelaren azala arre koloreko ezkata zentrokideekin, erdialdera ugariago.
Orria: Libreak, zuri-arrosa kolorekoak arre kolorera biratuz, ertz zurixkarekin.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: 12 cm arteko garaierakoa, iletsua, zuria, eraztun zabala bezala.
Haragia: Sendoa, zuria, arrosa kolorez tindatzen.[1]
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.
Jangarritasuna
aldatuJangarri kaskarra.[2]
Nahasketa arriskua
aldatuAgaricus impudicus delakoak, antz handia du, honen habitata koniferoen basoak dira, kapelaren azala argiagoa du, ezkatak ez hain arre kolorekoak, trinkoak eta oin luzeagoa. Agaricus koelerionis var. paucicystidia aldaerak ere, habitat bera du, baina txikiagoa da, kapelaren azala ezkatatsuagoa eta tonalitate biziagoak ditu.
Sasoia eta lekua
aldatuUdan eta udazkenean. Baso hostoerorkorren soilguneetan. Lur hareatsuetan ere aipatzen da, itsasertzeko dunetan.
Banaketa eremua
aldatuFrantzia.[3]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 276 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia., Es or..
- ↑ Agaricus koelerionensis: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.