Adrián Amantegi

Amantegi Harrobiaren jabe ohia

Adrian Amantegi Arteaga (Mañaria, 19282018ko otsailaren 9a). Mañariko Harrobien jabea eta ASECABI elkartearen kide omendua izan zen.

Adrián Amantegi
Bizitza
JaiotzaMañaria, 1928
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza2018ko otsailaren 9a (89/90 urte)
Jarduerak
Jarduerakenpresaburua
KidetzaAsociación de Empresas de Canteras de Bizkaia (ASECABI)

Biografia aldatu

León Amantegi eta Lucía Arteagaren semea, Aldebaraieta auzoko Baseta baserrian sortu zen, Batzokia izan zena. 1936an, Espainiako Gerra Zibilaren testuinguruan Belgikan errefuxiatu ziren haurretako bat izan zen, Habana Itsasontzian heldu zen hara, eta bertan ikasi zuen ezpata-dantza. Durangoko Maristen ikastetxean ikasi zuen aita hil arte, orduan ama harrobiaren buru bihurtu zen eta Adrián, hamabost urte zituela bertan hasi zen lanean.[1][2][3] Gerora, berak eraman zuen aitak 1927an martxan jarritako Amantegi harrobia eta familiako gainerako harrobien gidaritza eta ardura.[4]

Mañariko harrobiek Mugarra, Untzilaitz eta Eskubaratz mendiak ustiatzen dituzte (Amantegi, Mutxate eta Zallobentak, hurrenez hurren) Urkiolako natura parkearen parte dira eta bertatik ateratzen da Bizkaian ekoizten den kareharriaren %30-40. Harrobiak natur parkearen kanpoan eta "legearen barruan" bazeuden ere, 2003an Urkiolako Parkearen muga den Eskubaratz mendiaren eremu zabal bat birsailkatzeko eskatu zuen Zallobenta Harrobiak enpresak (Amantegi enpresarena dena ere). Horrela, Natur Parke izatetik harrobi gisara hartu ahal izango da lurralde eremu zabal hori. Horrez gain, historiaurreko aztarnen galera zein bertako animali eta landareen galera salatu dute, besteak beste, Gerediaga Elkarteak.[5] EAJ-ri lotutako enpresak EITBren babesa izan du.[6]

Sariak eta Aitortzak aldatu

  • 2008an, Asociación de Empresas de Canteras de Bizkaia-k omenaldu zuen.[7]

Erreferentziak aldatu

  1. «ÓBITO · El lunes se oficiará el funeral del empresario de canteras de piedra Adrian Amantegi en Mañaria» Mugalari Kultura 2018-02-09 (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  2. «Durango 1936 Kultur Elkartea» durango1936.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  3. (Gaztelaniaz) Deia. «Adrián Amantegi Arteaga, un perfeccionista que ganaba en las distancias cortas» www.deia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  4. «Amantegi Arteaga, Adrian - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  5. «Urkiolako parkea harrobiek inguratuta» www.argia.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  6. (Gaztelaniaz) «¿Preparados para una voladura?» EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  7. (Gaztelaniaz) «Adrián Amantegi: «En la cantera me he vuelto un masoquista»» El Correo 2008-03-03 (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).

Kanpo estekak aldatu