Batzoki EAJren egoitzek jasotzen duten izena da.

Euzkeldun Batzokija 1894 edo 1895. urtean.

1894ko uztailaren 14an, Sabin Aranak lehen batzokia inaguratu zuen, Bilboko Korreo kalean Euzkeldun Batzokija sortu zuenean. Egun hartan, Ziriako Iturri bazkide zaharrenak ikurrina jaso zuen, Arana anaiek Bizkaia independenterako diseinaturiko bandera hasiera batean, gero Euskal Herri osorako zabaldu bazen ere.

Denak frankismo garaian itxi zituzten, baina 1978an berriro irekitzen hasi ziren. Baionan, Donibanen eta Hendaian ere badira, baita munduko beste leku batzuetan ere, hala nola, Andorran, Erresuma Batuan, Frantzian, Italian, AEBetan, Kanadan, El Salvadorren, Mexikon, Kuban, Dominikar Errepublikan, Puerto Ricon, Venezuelan, Kolonbian, Perun, Argentinan, Txilen, Uruguain, Paraguain, Brasilen, Australian...

Iruditegia aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu