43°18′09″N 2°00′03″W / 43.302365°N 2.000721°W / 43.302365; -2.000721

Añorga Euskotren Trena eragilearen E1, 1K eta E2 lineei dagokien lurgaineko geltokia da, Donostia udalerriko izen bereko auzoan kokatuta dagoena, Añorga Txiki auzunean hain zuzen ere. Gaur egungo geltokia 2012ko apirilaren 10ean inauguratu zen, Lasarte-Errekalde-Añorga trenbide saihesbidea martxan jartzearekin batera,[1] eta Mugi sistemaren 2. tarifa-gunearen barruan dago.

Añorga
Añorgako geltokia
Map
Lineak
« Errekalde    Lugaritz »
« Errekalde    Lugaritz »
« Errekalde    Lugaritz »
Kokapena
HelbideaAñorga hiribidea, 15; 20018
UdalerriaDonostia,  Gipuzkoa
Geltokiaren datuak
Gunea2. gunea
Irekiera2012ko apirilaren 10a
IrisgarriaGeltoki irisgarria 
ZerbitzuakAparkalekua  
Nasak1
Trenbideak3
JabeaEuskal Trenbide Sarea
EragileaEusko Trenbideak
Garraio zerbitzuak
EuskoTren  Bilbo Donostia
  Zumaia Donostia
  Lasarte-Oria Hendaia

Goi-mailan nasa zentralera sarbidea dago, eskailera zein igogailu bidezkoa. Geltokiak hiru trenbide ditu, ekialdekoa tren unitateak baztertzeko. Kanpoaldean doako aparkalekua dago.

Sarbideak aldatu

Geltokira sarrera trenbide azpiko bestibulutik egiten da, sarbidea kaleko kotan dagoela. Nasara igotzeko eskailerak zein igogailua daude.

  •        Añorga hiribidea, 15

Argazki galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu