2019ko Emakumeen Euskal Bira

2019ko Emakumeen Euskal Bira
Datu orokorrak
Lasterketa32. Emakumeen Euskal Bira
Txapelketa2019 UCI Women's World Tour 2.WWT
Etapak4
Datakmaiatzak 22 – 2019.eko maiatzak 25
Luzera465,2 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaIurreta
Helduera-lekuaOñati
Taldeak18
Parte-hartzaileak103
Amaitu dutenak66
Bataz besteko abiadura37,63 km/o
Emaitzak
TxapeldunaITA Elisa Longo Borghini (Trek-Segafredo)
TxapeldunordeaAUS Amanda Spratt (Mitchelton-Scott)
HirugarrenaITA Soraya Paladin (Alé Cipollini)
Puntukako sailkapenaITA Elisa Longo Borghini (Trek-Segafredo)
Eskalatzailerik onenaITA Elisa Longo Borghini (Trek-Segafredo)
Sprinter onenaGER Tanja Erath (Canyon-SRAM Racing)
Gazte onenaFRA Évita Muzic (FDJ-Nouvelle Aquitaine-Futuroscope)
Talderik onenaESP Movistar Team
HerritartasunaEU Ane Santesteban (WNT-Rotor Pro Cycling)
◀2018
Dokumentazioa

2019ko Emakumeen Euskal Bira euskal txirrindularitza lasterketa horren 32. edizioa izan zen, maiatzaren 22tik 25era artean egin zutena. 2019ko Emakumezkoen UCI World Tour hamabigarren proba izan zen.

Taldeak aldatu

Talde femenino profesionalak (18)

Etapak aldatu

 EtapaDataEtapako hiriaktypeLuzera (km)Etapako garaileaSailkapen orokorreko liderra
1 Maik 22  Iurreta  Iurreta
 
etapa gorabeheratsua
101  Jolien D'Hoore  Jolien D'Hoore
2 Maik 23  Aduna  Aduna
 
mendiko etapa
110,8  Amanda Spratt  Amanda Spratt
3 Maik 24  Ametzaga (Zuia)  Done Bikendi Harana
 
mendiko etapa
97,6  Tayler Wiles  Amanda Spratt
4 Maik 25  Oñati  Oñati
 
mendiko etapa
155,8  Elisa Longo Borghini  Elisa Longo Borghini

1. etapa aldatu

1. etapa - Iurreta - Iurreta - 2019ko maiatzaren 22a

Etapa Etapako sailkapena Sailkapen orokorra

  mendiko etapa:
Abiadura:
Parte-hartzaileak:

1: Jolien D'Hoore 2 h 33 m 20 s
2: Sofia Bertizzolo (en)   0 s
3: Gracie Elvin 0 s
4: Sheyla Gutiérrez 0 s
5: Anna Trevisi 0 s
6: Elena Cecchini 0 s
7: Ilaria Sanguineti (en)   0 s
8: Elisa Longo Borghini 0 s
9: Tatiana Guderzo 0 s
10: Sandra Alonso (en)   0 s

 : Jolien D'Hoore 2 h 33 m 10 s
2: Sofia Bertizzolo (en)   2 s
3: Amanda Spratt 4 s
4: Gracie Elvin 6 s
5: Ane Santesteban 8 s
6: Annemiek van Vleuten 8 s
7: Sheyla Gutiérrez 10 s
8: Anna Trevisi 10 s
9: Elena Cecchini 10 s
10: Ilaria Sanguineti (en)   10 s

Irabazleak

Etapa: Jolien D'Hoore
  Jolien D'Hoore
  Jolien D'Hoore
  Sofia Bertizzolo (en)  
  Elisa Longo Borghini
  2029 Mitchelton-Scott women's team (en)  
Tarteko helmugen sailkapeneko garailea Tanja Erath (en)  
leader of the nationality classification (en) [[File:Noun Project label icon 1116097 cc mirror.svg Ane Santesteban

Jolien D'Hoorek esprintean irabazi du etapa, aise. Amanda Spratt iazko garaileak sei segundo pilatu ditu gainsarietan, faborito dela erakutsiz, eta ihes egiten ere ahalegindu da. Eguneko ihesaldia, dena den, Anna Plitchak egin du. 30 kilometro baino gehiago ibili da bakarrik aurrean.[1]

2. etapa aldatu

2. etapa - Aduna - Aduna - 2019ko maiatzaren 23a

Etapa Etapako sailkapena Sailkapen orokorra

  mendiko etapa:
Abiadura:
Parte-hartzaileak:

1: Amanda Spratt 2 h 59 m 24 s
2: Soraya Paladin (en)   0 s
3: Margarita Victoria García 0 s
4: Amy Pieters 3 s
5: Elisa Longo Borghini 8 s
6: Annemiek van Vleuten 8 s
7: Rachel Neylan (en)   10 s
8: Katrine Aalerud (en)   10 s
9: Cristina Martínez 17 s
10: Shara Gillow (en)   17 s

 : Amanda Spratt 5 h 32 m 26 s
2: Soraya Paladin (en)   12 s
3: Margarita Victoria García 12 s
4: Amy Pieters 21 s
5: Annemiek van Vleuten 21 s
6: Elisa Longo Borghini 25 s
7: Rachel Neylan (en)   28 s
8: Katrine Aalerud (en)   28 s
9: Sheyla Gutiérrez 35 s
10: Ane Santesteban 35 s

Irabazleak

etapa irabazlea, sailkapen orokorreko burua etaparen amaieran, puntukako sailkapenaren buru Amanda Spratt
  Sofia Bertizzolo (en)  
  Elisa Longo Borghini
  2029 Mitchelton-Scott women's team (en)  
Tarteko helmugen sailkapeneko garailea Tanja Erath (en)  
leader of the nationality classification (en) [[File:Noun Project label icon 1116097 cc mirror.svg Ane Santesteban

Eguneko lehen gaina Alkiza izan zen, eta bertan Sophie Wright (Cervelo), Elissa Longo (Trek) eta Amanda Spratt (Trek) igaro ziren lehen hiru postuetan. 21. kilometroan izan zen hori. Altzo igaro zuten, berriz, handik gutxira, 35.ean. Hortik ondorengo ordenean pasatu ziren: Elissa Longo (Trek), Amanda Spratt (Mitchelton) eta Mavi Garcia (Movistar). Bi igoera horiek tropela hautsi zuten, txirrindularien erdia inguru atzean geratu baita. Movistar agertu zen orduan tropelaren aurrean, eta bertako txirrindulari batek, Małgorzata Jasińskak eguneko lehen ihesaldi ahalegina egin zuen, 60. kilometroan, Villabona parean. 20 bat kilometro egin ditu ihes eginda, eta minutu inguruko tartea izan zuen.[2]

Baina hain urrundik ahalegintzen denaren patua jasan zuen. Eguneko esprint berezia igaro eta gero harrapatu egin zuten. Bertan Sprattek bi segundoko gainsaria pilatu zuen, eta Ane Santestebanek bat. Hor tropel nagusia haustura txiki bat izan zen, eta metro gutxi batzuk izan ziren arren aurrera egini zuten Sprattek, Santestebanek, Soraya Paladinek (Alle Cipollin). Mavi Garciak (Movistar) eta Amy Pietersek (Boels), eta hori nahikoa izan zen Jasińska harrapatzeko.[2]

Ahalegintzen hurrengoa Alena Amialiusik (Canyon) izan zen, atzetik kontrol lana egiten aritu zen Mitchelton, eta Van Vleutenek eta Lucy Kennedyk azeleragailua zapaldu dutenean harrapatu zuten, 30 bat kilometroren faltan. Adunatik azken aldiz pasa zirenean sortu da azkenerako erabakigarria izan zen iheslari multzoa eta azkenera arte batuta iritsi ziren.[2] Helmugara batera iritsi zen tropel nagusia. Baina azken metroetan Spratt izan zen bizkorrena. Atzetik iritsi ziren Soraya Paladin (Ale Cipollini) eta Mavi Garcia (Movistar).

3. etapa aldatu

3. etapa - Ametzaga (Zuia) - Done Bikendi Harana - 2019ko maiatzaren 24a

Etapa Etapako sailkapena Sailkapen orokorra

  mendiko etapa:
Abiadura: 37,13 km/h
Parte-hartzaileak:

1: Tayler Wiles (en)   2 h 37 m 43 s
2: Elisa Longo Borghini 21
3: Soraya Paladin (en)   25
4: Annemiek van Vleuten 25
5: Amanda Spratt 31
6: Katrine Aalerud (en)   43
7: Margarita Victoria García 50
8: Elise Chabbey (en)   58
9: Ane Santesteban 58
10: Eider Merino 58

 : Amanda Spratt 8 h 10 m 37 s
2: Soraya Paladin (en)   5
3: Elisa Longo Borghini 12
4: Tayler Wiles (en)   16
5: Annemiek van Vleuten 18
6: Margarita Victoria García 32
7: Katrine Aalerud (en)   43
8: Amy Pieters 63
9: Ane Santesteban 65
10: Eider Merino 65

Irabazleak

Etapa: Tayler Wiles (en)  
sailkapen orokorreko burua etaparen amaieran, puntukako sailkapenaren buru Amanda Spratt
  Évita Muzic
  Elisa Longo Borghini
  Trek-Segafredo Women 2019 (en)  
leader of the nationality classification (en) [[File:Noun Project label icon 1116097 cc mirror.svg Ane Santesteban
Tarteko helmugen sailkapeneko garailea Tanja Erath (en)  

Etapa urduria izan zen hasieratik eta Movistar eta Trek Mitchelton-Scott estu hartzen ahalegindu ziren, eta gutxigatik ez zuten lortu. Hasierako ahalegin hutsalak eta gero, bidea egiten aurrenak Roos Hoogeboom (Bihlier) eta Nicole Steigenga (Be Pink) izan ziren. Baina Opakua igotzearekin batera haien aldea gutxituz joan zen. Orduan egin zuen ihes Tayler Wilesek.[3]

Faboritoen multzoan zen Wiles, eta hortzak ondo estututa zituen. Atzetik Movistarrek lan egin zuen hura harrapatzeko. Baina ez zuen lortu. Eguneko garaileak bakarrik egin zuen Santa Teodosiarako igoera, eta ondo eutsi zion 30 segundo inguruko aldeari.[3]

4. etapa aldatu

4. etapa - Oñati - Oñati - 2019ko maiatzaren 25a

Etapa Etapako sailkapena Sailkapen orokorra

  mendiko etapa:
Abiadura:
Parte-hartzaileak:

1: Elisa Longo Borghini 4 h 11 m 2 s
2: Christine Majerus 4 s
3: Tayler Wiles (en)   4 s
4: Sheyla Gutiérrez 4 s
5: Amanda Spratt 4 s
6: Soraya Paladin (en)   4 s
7: Ane Santesteban 4 s
8: Victorie Guilman (en)   4 s
9: Margarita Victoria García 4 s
10: Katrine Aalerud (en)   4 s

 : Elisa Longo Borghini 12 h 21 m 41 s
2: Amanda Spratt 2 s
3: Soraya Paladin (en)   7 s
4: Tayler Wiles (en)   14 s
5: Margarita Victoria García 34 s
6: Annemiek van Vleuten 36 s
7: Katrine Aalerud (en)   45 s
8: Ane Santesteban 67 s
9: Eider Merino 67 s
10: Cristina Martínez 90 s

Irabazleak

etapa irabazlea, sailkapen orokorreko burua etaparen amaieran Elisa Longo Borghini

Euripean hasi eta errepide bustietan barrena jokatu zen. Lehen kilometroetan ihesaldiak egon ziren. Movistar eta Trek taldeko txirrindulariek lan handia egin zuten lasterketa gogortzeko. Benetako galbahea, baina, eguneko azken mendatean egin zen, San Asentzion gora. Zortzikote batek ihesean ekin zion igoerari, eta gero gehitu zitzaizkie Longo-Borghini, Spratt, Van Vleuten (Mitchelton) eta Majerus (Boels).[4]

Mitcheltonek lasterketa kontrolpean zuela zirudien, baina Longo Borghinik eraso ausarta jo zuen San Asentzion gora. Helmugarako hamazazpi kilometrora erabaki zuen aurrea bakarrik egitea. Aldapa behera hobekien moldatzen zen txirrindularietakoa izatearen ospea zuen, baina tartea goraka egin zuen. San Asentzioko gainean 25 segundoko aldea zuen, eta jaitsieraren ondoren zortzi kilometroko ordeka zatia falta zitzaion. Longo Borghinik jaitsiera beldurgarria egin zuen, eta hogei segundoko aldearekin iritsi zen ordekara. Tarte hori jazarpen proba izan zen. Longo Borghinik atzeko multzoa nola handitzen zen ikusi zuen, eta gero eta gertuagoa zegoela. Azkenean lau segundoko aldearekin sartu zen helmugan, eta Sprattek eskuratu zezakeen gainsariak erabakiko zuen irabazlea. Azkenean bosgarren izan zen. Irabazleak etapa bukatu eta bost minutura jakin zuen lasterketaren irabazlea zela, telefonoz.[4]

Sailkapenak aldatu

Sailkapen orokorra aldatu

 Sailkapen orokorra
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaDenbora
1. Elisa Longo Borghini      ItaliaTrek-Segafredo12 o 21 min 41 s
2. Amanda Spratt   AustraliaMitchelton-Scott+ 2 s
3. Soraya Paladin   ItaliaAlé Cipollini+ 7 s
4. Tayler Wiles   Ameriketako Estatu BatuakTrek-Segafredo+ 14 s
5. Mavi García   EspainiaMovistar Team+ 34 s
6. Annemiek van Vleuten   HerbehereakMitchelton-Scott+ 36 s
7. Katrine Aalerud   NorvegiaVirtu Cycling Women+ 45 s
8. Ane Santesteban   Euskal HerriaWNT-Rotor Pro Cycling+ 1 min 07 s
9. Eider Merino   Euskal HerriaMovistar Team+ 1 min 07 s
10. Cristina Martínez   EspainiaBizkaia-Durango+ 1 min 30 s


Puntukako sailkapena aldatu

 Puntukako sailkapena
TxirrindulariaHerrialdeaTaldeaPuntuak
1. Elisa Longo Borghini      ItaliaTrek-Segafredo65 pt.ak
2. Amanda Spratt   AustraliaMitchelton-Scott52 pt.ak
3. Soraya Paladin   ItaliaAlé Cipollini46 pt.ak
4. Sheyla Gutiérrez   EspainiaMovistar Team44 pt.ak
5. Tayler Wiles   Ameriketako Estatu BatuakTrek-Segafredo41 pt.ak
6. Mavi García   EspainiaMovistar Team32 pt.ak
7. Annemiek van Vleuten   HerbehereakMitchelton-Scott26 pt.ak
8. Jolien D'Hoore   BelgikaBoels Dolmans25 pt.ak
9. Katrine Aalerud   NorvegiaVirtu Cycling Women24 pt.ak
10. Christine Majerus   LuxenburgoBoels Dolmans22 pt.ak


Taldekako sailkapena aldatu

 Taldeko sailkapena
TaldeaHerrialdeaDenbora
1. Movistar Team   Espainia37 o 08 min 27 s
2. Trek-Segafredo   Ameriketako Estatu Batuak+ 24 s
3. Mitchelton-Scott   Australia+ 43 s
4. FDJ-Nouvelle Aquitaine-Futuroscope   Frantzia+ 8 min 35 s
5. Canyon-SRAM Racing   Alemania+ 9 min 19 s
6. Boels Dolmans   Herbehereak+ 11 min 33 s
7. Alé Cipollini   Italia+ 11 min 40 s
8. BTC City Ljubljana   Eslovenia+ 14 min 48 s
9. Virtu Cycling Women   Danimarka+ 16 min 14 s
10. Bizkaia-Durango   Espainia+ 16 min 45 s


Erreferentziak aldatu

  1. «Jolien D'Hoorerentzat etapa eta lidertza» Berria 2019-05-22 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.[Betiko hautsitako esteka]
  2. a b c «Amanda Spratt garaile Emakumeen Birako bigarren etapan» Berria 2019-05-23 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  3. a b «Tyler Wiles nagusitu da hirugarren etapan» Berria 2019-05-24 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
  4. a b «Longo-Borghinik gainsariei esker irabazi du Emakumeen Bira» Berria 2019-05-25 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak aldatu