12 Angry Men (1957ko filma)
12 Angry Men (euskaraz 12 Gizon Sumindu, Hego Euskal Herrian Kupidarik Gabeko 12 Gizon) 1957ko Sidney Lumet estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Reginald Rose antzerkigilearen izenburu berdineko 12 Angry Men antzezlanean oinarritua dago. Bertan, Henry Fonda, Lee J. Cobb, E. G. Marshall, Martin Balsam, Jack Warden, John Fiedler, Jack Klugman, Edward Binns, Joseph Sweeney, Ed Begley, George Voskovec eta Robert Webber aktoreek antzeztu zuten.
1997an izenburu berdineko 12 Angry Men berregokitzapena izan zuen.
Filmak 3 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen (Zuzendari onenaren Oscar Saria, Film onenaren Oscar Saria eta Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria), nahiz eta bakar bat bera ere irabazi ez izan, hiru kategorietan The Bridge on the River Kwai ("Kwai Ibai gaineko Zubia"). Aldiz, Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza irabazi zuen.
Argumentua aldatu
Istorio honetan hilketa epaiketa bateko 12 epaimahakideak epaitzen ari diren mutil bat erruduna edo errugabea den erabakotzeko bildu eta dituzten gogoetak agertzen dira. Mutil hori bere aitaren hilketarengatik epaitzen ari direlarik.
Frogek mutila erruduna dela adierazten dute, izatez, epaimahaiko 12 kideetako 11ek erruduna dela diote, baina 8. kideak (Henry Fonda) epaiketan zehar aipatu izan diren argumentu ezberdinak kontutan hartu eta mutilaren erruaren inguruko zalantzak ditu. Piskanaka-piskanaka 8. kideak gainontzekoen iritzia aldatu eta epaiketan hausnartu ez zituzten hainbat faktore kontutan har ditzaten jabetuaraziko die.
Filmean epaimahaiko kide bakoitzaren errol eta jarrera ezberdinak ikusi ahal litezke, euren izaerek akusatuaren errugabetasuna erabakitzeko unean duten garrantzia ere bai.
Aktoreak aldatu
Epaimahakideak:
- Martin Balsam: 1. kidea
- John Fiedler: 2. kidea
- Lee J. Cobb: 3. kidea
- E. G. Marshall: 4. kidea
- Jack Klugman: 5. kidea
- Edward Binns: 6. kidea
- Jack Warden: 7. kidea
- Henry Fonda: 8. kidea
- Joseph Sweeney: 9. kidea
- Ed Begley: 10. kidea
- George Voskovec: 11. kidea
- Robert Webber: 12. kidea
Krediturik gabe:
- Rudy Bond: epailea
- James Kelly: zaindaria
- Billy Nelson: fiskala
- John Savoca: akusatua
Ikus gainera aldatu
- 12 Angry Men: Reginald Rose antzerkigilea antzezlana.