Zygmunt Krasiński

Napoleon Stanisław Adam Feliks Zygmunt Krasiński (Paris, Frantzia, 1812ko otsailaren 19a - ib, 1859ko otsailaren 23a) poloniar idazlea izan zen.

Zygmunt Krasiński
Zygmunt Krasiński portrait.jpg
Bizitza
JaiotzaParis1812ko otsailaren 19a
Herrialdea Frantzia
 Errusiar Inperioa
Talde etnikoaPoloniarra
HeriotzaParis1859ko otsailaren 23a (47 urte)
Hobiratze lekuaOpinogóra Górna (en) Itzuli
Familia
AitaWincenty Krasiński
AmaQ64024895
Ezkontidea(k)Eliza Krasińska (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaKrasiński family (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVarsoviako Unibertsitatea
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, antzerkigilea eta filosofoa
Izengoitia(k)Le poète anonyme de la Pologne

IMSLP: Category:Krasiński,_Zygmunt Edit the value on Wikidata
Autograph-ZygmuntKrasinski.png

BiografiaAldatu

Poloniako idazle erromantiko handiena izan zen, Juliusz Słowacki eta Adam Mickiewiczekin batera. Aristokraziako familia batean sortu zen, eta Varsovian eta Genevan egin zituen ikasketak. 1833an bere lehen nobela (Agaj-Han, 1833) argitara eman zuen, Poloniako poeta izengabe baten izenpean, eta bi urte geroago, bere lan onena idatzi: Nie-Boska Komedia (1835, "Komedia ez jainkozkoa"): drama horrek Lyongo ehundegietako langileen borroka du gai eta klase-borroka adiera modernoan agertzen duen lehen idazlantzat hartzen da. Irydion drama eman zuen 1836an, Erromako kristauen gainbehera ardatz zuena.

Obra batzuk frantsesez idatzi zituen: La confession de Napoléon (1830, "Napoleonen aitorpena") eta Vision des esprits des siècles (1831-1833, "Izpirituen ikuspegia mendeetan zehar"). Urte askotan, Delfina Potocka kondesa musa izan zuen, baita Frédéric Chopinen adiskidea ere.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zygmunt Krasiński  


  Artikulu hau Poloniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.