Zuzenbide positibo

Zuzenbide positiboa[1] entitate burujabe batek (botere legegilea duen estatu-organoak emana) idatzitako arau juridikoen multzoa da.

Zuzenbide positiboa indarrean egon daiteke edo ez, arauak biztanleria jakin batentzat agintzen duen edo geroagoko arau bat aldarrikatzeak dagoeneko indargabetu duen kontuan hartuta.

Legea ez ezik, idatzita dagoen arau juridiko oro (dekretuak, akordioak, erregelamenduak, etab.) zuzenbide positibokotzat ere hartzen da.[2] Beste era batera esanda, zuzenbide positiboa idatzita dagoen zuzenbidea da. Zuzenbide naturala (gizakiari datxekiona) eta ohiturazkoa (ohiturak emana) ez bezala, zuzenbide positiboa kolektiboki ezartzen da pertsonen bizikidetza arautzeari dagokionez, eta Estatuko erakundeek kode komun batean — lege idatzien multzo batean — ezarritakoaren arabera zigortzen dute, zeinak, aldi berean, adostasunez alda baitaitezke. Itun juridiko eta sozial batean oinarritutako legeak dira.[3]

ErreferentziakAldatu

  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2001]
  2. (Gaztelaniaz) Derecho positivo. in: Enciclopedia Jurídica..
  3. (Gaztelaniaz) Derecho Positivo. in: Enciclopedia de Ejemplos (2017)."10 Ejemplos de Derecho Positivo"..

Kanpo estekakAldatu


  Artikulu hau zuzenbideari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.