Zuzenbide militarra, Indar Armatuen antolamendua, funtzionamendua eta mantenimendua erregulatzen duten arau juridiko multzo bat da.

Lege militarrak, erakunde armatuen antolamendua, funtzionamendua eta mantenimendua erregulatzen duten lege arau multzoa da.

Edukia aldatu

Zuzenbide militarra militarren arau hausteak zigortzen dituzten legeekin identifikatzen den arren (eta zigor zuzenbide militarra eta zigor erregimenaz osatua izanik), beste hainbat arlo ere erregulatzen ditu, esate baterako: soldaduaren jokaera, kide militarren arteko harremanak, armadako kideen betebeharrak, horien eta Estatua eta gizartearen arteko harremanak, eta azkenik, erakunde armatuen antolamendua eta funtzionamendua.

Zuzenbide militarrak berezko erakunde juridikoa du, hortaz, berezko zuzenbide prozesala ere badu (zuzenbide prozesal militarra).

Sailkapena aldatu

Zuzenbide militarra zuzenbide publikoaren barnean sailkatzen da. Estatua eta arlo militarraren arteko harremanak erregulatzen ditu.

Ikus gainera aldatu