Ireki menu nagusia

Zuria Nafarroakoa (1177-1229)

Zuria Nafarroakoa (1177-1229)

Zuria Nafarroakoa[1] (11771229ko martxoaren 13a) Nafarroako infanta eta Xanpainako kondesa ezkontidea (11991201) izan zen.

BiografiaAldatu

Aita Antso VI.a Nafarroakoa, ama Antsa Gaztelakoa eta neba Antso VII.a Nafarroakoa zituen.

1199ko uztailaren 1ean Tibalt III.a Xanpainakoa eta seme bakarra izan zuten Tibalt I.a Nafarroakoa (12011253), Xanpainako konde eta Nafarroako erregea izango zena.

1201ean senarra hil zitzaionean, Zuriak semearen izenean gobernatu zuen konderria. Arazo asko izan zituen: bere senarraren aurrekoa zen Henrike II.a Xanpainiakoak zorra handia utzi zuen eta honen alaba Filipa, Erard Briennekoa bere senarraren laguntzarekin, semearen legezkotasuna kolokan jarri zuen. 1215ean Briennekoek konderria konkistatzeko gerra hasi zuten, 1222ra arte iraun zuena.

Tirabirak bukatzeko Zuriak dirutza ordaindu zien Briennekoei. Bere iloba zen Alizia 1230ean Zipreko erregea ezkondu eta Zuriak ezkonsaria ordaintzeko Blois, Sancerre eta Chateaudungo konderriak Frantziako erregeari saldu behar zizkion.

Antso VII.a Nafarroakoa Navas de Tolosako gudua eta gero, ezkonduta egon arren ez zuen seme-alabarik eta komentu batera joan zen. Zuriak Nafarroako erregeorde bihurtu zen. Berengaria Nafarroakoa bere alaba zaharra hiltzean, Nafarroako Gorteek, frankoen eta Nabarreriako alderdien artean banatuak, bere semea hautatu zuten oinordeko.

1229ko martxoaren 13an hil zen, bere semea errege bihurtu baino bost urte aurrerago.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zuria Nafarroakoa (1177-1229)