Zumarragako sekuoia erraldoia
Zumarragako sekuoia erraldoia, Gipuzkoako Zumarraga udalerrian dagoen amerikar sekuoia bat da. Zumarragako udaletxearen atzealdeko lorategian dago, Urola ibaiaren bazterrean.
Zumarragako sekuoia erraldoia | |
---|---|
Sekuoiaren behealdeko adarrak, eskuinean. | |
Kokapena | |
Arkitektura | |
XIX. mendearen erdialdera, Jose Antonio Alderdi indianoak landatu zuen, garai hartan Jose Antonio eta Ignacio Maria Alberdi anaien jabetzako lursailean. 1980ko hamarkadan lursaila udal jabetzakoa izatera igaro zen.