Zubi2saltoa edo Zubi2jauzia zubitik soka dinamikoz (eskalada sokaz) egiten den muturreko kirola da. Zubisaltotik eratorria da, baina zubi2saltoa pendulu bikoitz mailakatua da, ez bakuna. Beste modu batez adierazita: lehen erorikoa zubisalto arrunt modura egiten da, baina, segidan, tamaina bikoitzeko erorikoa egiten da.

Goiera handiko zubiak (altuera > zabalera x 4 edo gehiagokoak) hobe aprobetxatzeko modua da, erorikoa luzatuz (tarteko igoera bitarte) eta sentsazioak biderkatuz.

Historia aldatu

Zubi2saltoa Gerarta Arotzenak 1999ko ekainaren hondarrean asmatu zuen, eta uztailaren 3 larunbatean estreinatu. Azkoitiako Azkarate-Madariaga zubiaren altuera itzela aprobetxatzeko moduaren bila zebilela (61m ditu punturik sakonenean eta 14 metroko zabalera), hiru urtetan zehar beste aukera batzuk baztertu ondoren, soka bi aldiz zubipetik pasatzeko teknika bururatu zitzaion, baita gauzatu ere. Ordudanik milaka jauzi egin dira bertan, baita beste zubi batzuetara zabaldu ere (El Rosico Huescan; Cofio Madrilen; Lugoko Cruzuleko zubian zub3jauzia ere egiterik bada).

Teknika aldatu

Aipatu bezala, zubi2saltorako sokak bitan pasatzen dira zubipetik. Lehen jauzirako pasaldi horietako bakarra erabiltzen da, saltaria jaitsi eta igotzen amaitzen duenean (kontrako aldean, airean dagonean, beraz) erdiko blokeoa askatu eta bi zabalerako erorikoa egiten du. Asmatu zen zubian, adibidez, (Azkoitikoan) lehen erorikoa 24 metroko izaten da eta bigarrena 48koa. Lehen erorikoa (zubi bertako zubisalto hutsaren berdina) 2,25 segundokoa da, 65Km/h lortzeko modukoa, tartean beste hainbateko igoera dago eta, amaitzeko 3,5 segundoko eta 100Km/h-ko azken erorikoa.

Noski, horretarako materiala (sokak, txirrikak) ere bikoiztu beharra dago, ia-ia, eta modu bereziz instalatu eta jokatu beharra.

Bizikizuna aldatu

Zubi2saltoa oso esperientzia zirraragarria da, batetik norbere burua hutsunera botatzean datzalako (beste jauzi mota batzuetan bezala: gomasaltoa, zubisaltoa, tirolina, parabolajauzia, supersaltoa, jauzikaritza bera, uretara jauzi egitea...) baino pendulu moduko bi eroriko direnez, eroriko guztia abiadura bihurtzen da, eta bigarrena bereziki handia eta azkarra da. Gainera bigarren erorikoa egiterakoan hutsunea senti daiteke, soka desteinkatzen denean (nola blokeatzen den arabera), eta horrek zirrara berezia sortarazten du (saltariaren aurpegian, keinuetan, esaldietan nabarmentzen dena).

Azkenik, zubisalto arruntean bezala, buruz (zangotatik zintzilik) edota zutik (bizkarrez) jauzi egiterakoan oso esperientzia desberdinak eskaintzen dizkigu zubi2saltoak. Sentsazioak erabat bestelakoak dira.

Pentsa daiteke jauzikaritzan (paraxutismoan), erorikoa askoz ere luzeago izan daitekeenez, bizikizuna biziagoa litzatekeela. Baina lurretik hurbilago egoteak, eta ondoriozko erreferentziak hurbilak (abiadura, erlatiboa da) askoz adrenalina gehiagokoa egin ohi dute zubi2saltoa (eta gisako beste esperientziak). Horiek biak egin dituenak ondo daki.

Arriskuak eta segurtasuna aldatu

Zubi2saltoko arriskuak zubisaltokoen bezelatsuak dira, baino baditu bereziak, propioak, handienetik txikira:

  1. Soken korapilatzea. Soka gehiago eta luzeagoak erabiltzen direnez arrisku berezia dago, batez ere gauez eginez gero. Zubisaltoa egin ahala da ilunpetan, zubi2saltoan, ordea, sokak korapilatuta ez erabiltzea oso zorrotz zaindu beharra dago.
  2. Blokeoa ez askatzea. Bigarren erorikoa egin ahal izateko erabilitako sokek erdibideko blokeoa askatu beharra dago, eta hor huts egin ahl da (gertatu izan da). Horrek saltaria erdibidean lagatzen du eta erreskate berezia antolatu behar da.
  3. Bigarren erorikoan sokak biltzeko joera du saltariak (segurtasun joranez) zutik jauzi egiterakoan, beraz birtenkatzen direnean eskua erretzerik izango luke, hauei eutsiz gero. Badago ere une horrexetan soberan gera daiteken sokarekin urkatzea ere, une desegokian askatzen baldin badira sokak, bereziki.
  4. Blokeoa une desegokian askatuz gero hainbat arrisku ditugu, lehen aipatutako urkatzearena, baina baita 1 faktoreko eroriko garbia eta gordina izatearena ere. Ez litzateke atsegina, baino materialak, bederen, eutsi beharko lioke (2 faktorerako ere diseinatuta baitaude, eskaladan ohikoa baita horrelakorik gertatzea).
  5. Desinkronizazioa. Lehenaren atzetik bigarren erorikoa dagoenez, saltariak eta desblokeatzeaz arduratzen denak, ondo adoskatuta jokatu behar dute, baita jauzia gobernatzen duenak ere (jauzi arduradunak). Horregatik segurtasun prozedurak (errutinak) garrantzia berezia du Zubi2saltoan. Honen ondorioak 2. eta 4. puntukoak izango lirateke.
  6. Zubiaren egokitasunak ere garrantzia berezia hartzen du zubi2saltoan, ze beharrezko altuera bikoiztu egiten da (beraz kontu berezia behar da frogak egiteko orduan), eta sokek zubipean eta honen ertzetan duten marruskadura ere areagotzen. Gainera zubisaltoan erabili ohi diren babes teknikek ez dute balio zubi2saltoan, bereziak behar dituelarik.

Halere, behin lehen jauzia egin eta gero, saltaria antolatzaileen esku dago. Hauek profesionalak izanez gero, eta behar bezala jokatuta, kontrolpean egongo litzateke arriskua. Eta bigarren erorikoan saltariak gaizki askatzerik edo erortzerik ez duenez (lehenean bai), arriskua ez da bikoizten ez hirukoizten, gainerako ahalegin, kostuak, denbora beharrak eta sentsazioak bezala. Beraz, hortik begiratuta, errentagarria da zubi2saltoa.

Motibazioa aldatu

Gizakiak (bere abstrakzio gaitasunari esker) erronkak gainditzeko gaitasuna du, eta, ondorioz, beharra sentitzen du. Erronka gero eta zailagoa, satisfazioa handiagoa lorpenarekin. Altuerari (amiltzeari) diogun beldurra gainditzeak gozamen handia ematen du. Saltariak ez gara suizidak, eta horrelako jarduerak bizizaletasuna areagotzeko eta segurtasun neurri eraginkorrak ezagutzeko baliagarri izaten dira.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu