Zuatzu baserria

eraikitako euskal ondare nabaria Donostian
Artikulu hau Donostiako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zuhatzu».
Zuatzu
Zuatzu baserria hemen kokatua: Donostia erdigunea
Zuatzu baserria
Zuatzu baserria
Zuatzu baserria (Donostia erdigunea)
Kokalekua
Lurraldea Gipuzkoa
Udalerria Donostia
Zuatzu baserria hemen kokatua: Gipuzkoa
Zuatzu baserria
Zuatzu baserria
Zuatzu baserria (Gipuzkoa)
Ezaugarriak
Garaia XVI. mende
Oinplanoa laukizuzena
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 2006ko apirilaren 10a

Zuatzu Donostiako baserri gotikoa da, Lugaritz auzoan kokatua, malda txikiko mendi-hegal batean.

2006ko apirilaren 10ean, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

EzaugarriakAldatu

Oinplano laukizuzena du, zabalagoa sakona baino ipar-ekialdeko fatxada nagusiarekiko. Bi isurkiko estalkia du.

Bertikalki behe-solairua eta lehenengo solairua (ganbara ere baita) ditu. Eraikinaren kaxa atal bakarrezko zurezko zutabetan bermatzen da, gehienak harlangaitzez estaliak eta kanpotik ikusezinak. Harlangaitz-horma lodiagoa da ipar-mendebaldeko eta hego-mendebaldeko fatxadetan. Fatxada nagusiak hiru atal ditu. Erdiko atala zabalagoa da, eta teilaperaino iristen diren atal bakarreko bi zutabek inguratzen dute. Lehenengo solairuan, habe batzuek hiru atalen arteko baoak lotzen dituzte. Lehenengo solairuan hiru leiho-zulo daude fatxada honetan luzituta dagoen harlangaitz-horman. Ipar-mendebaldeko fatxadan eta hego-mendebaldekoan leiho-zulo gutxi ditu. Hego-mendebaldeko fatxadak, hori ere hiru atalez osatua, teilape-eranskin bat du.

Hego-mendebaldeko fatxadari erantsitako teilape-eranskina ez da monumentutzat hartzen.

EgituraAldatu

Eraikinaren barne-egitura atal bakarreko lau zutabetan bermatzen da, zutabe perimetralekiko simetrikoak eta lau fatxadetan kokatuak. Enara-buztan eran lotutako besoek egitura indartzen dute. Hego-mendebaldeko atzealdeko fatxadan, XVI. mendeko dolare gotikoko bi pilare ditu, garai horretakoa baita baserria. Teilatua ere garai horretakoa da; zurezkoa da eta zurezko gapirioak eta latak ditu.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa